Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2022ko Azaroaren 24a
Antzerki-dantza ikusgarria - Euskaraldia
Antzerki-dantza ikusgarria
Azaroaren 25ean (19:30), La Perle gelan “Nire azalean zeruaren urdina”, 2016an Heletan sortu Batcharte dantza konpainiak emanik.
“Zazpi emazte taula gainean... gorputz horietan atzemaiten da poza, indarra, maitasuna. Haien botzen eta gorputzen bitartez, orain badakigu bozkarioa ez dela beti hor izan. Oholtza gainean, nortzuk diren, zer bihurtu diren kontatuko dute… gehiegizko hitz hortaz geroztik. Gorde ezin den urdin hori... azken malko hura... bihotzak gelditu zirenetik”.
Obra hunen xedea da ondotik eztabaidan aritzeko posibilitatea emana izan dadin, oraino tabua den gai baten inguruan.
Gaualdia Atherbea zentroak du proposatzen, Emazteen Indarkeria Salatzeko Nazioarteko Eguna kari, sartzea urririk, hobe tokia atxikitzea 05-59-46-40-86 deituz.
Euskaraldia: besta herrikoia
Abenduaren 2an, Plaza Berrin, Euskaraldia kari, Euskaraz Bizi Hiriburun, Uhaina eta Herriko Etxeak Euskarazko hainbat animazio plantan jarri dituzte (18:30), publiko guzientzat. Egunean zehar haurrentzat animazioak proposatuak izanen dira.
- Denentzat dantza tailerra, Jose Cazaubon eta Kiki Bordatxok animaturik.
- Joaldunen desfilea eta haurrentzat tailerra.
- Bertsuak: Patxi Iriart herriko eskoletako haurrekin.
- Haurren kantuak.
- Hiriburun kantuz.
- Pintxo poteo tokiko saltegietan.