Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2022ko Azaroaren 24a

Euskaraldia

Abenduaren 2a arte iragaiten da Euskaraldia, eguneroko erabilpenaren azkartzeko. Ekitaldi horren karietara ortzaiztarrek eta bidarraitarrek elgarrekin bi hitzordu antolatzen dituzte. Lehena iraganen da ostiralean, azaroaren 25ean (19:00), Menta liburu dendan. Lehenik, Josu Martinezen “Anti” filma erakutsiko da eta ondotik Eneko Bidegainek hitzaldia eginen du: “Euskara gaur Ipar Euskal Herrian”. Menta ttipiegi suertatzen bada, gaualdia Denen Etxean eginen da. Tokian berean aurkituko da jateko eta edateko. Bigarren ekitaldia izanen da Bidarrain, ondoko ostiralean, abenduaren 2an (19:00), Barberanea ostatuan, pintxo poteo batekin kantuz airostua.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3671. zbk

Gure Hitza | 2022/11/24

Marte planetatik begira!

Menane Oxandabaratz

2022ko azaroaren 15a, Marte planetatik estralurtar bat Lur planetari begira da. Ohartzen da gune horretan anitz jende uli batzuk bezala eskualde guzietan ibilki direla, nola ez egun horretan 8 miliarreko herritarren muga Lur planetak gainditu du!

Hobeki begiratuz ohartzen da borobil handi horretan, Pirinio mendien mendebaldean kokatua den gune ttipi batean mugimendu anitz badela. Gune hori Euskal Herria deitzen da. Horko jendeak mintzatzen entzuten dituenean, hizkuntza horren musikak beharri xiloa inarrosten dio! Euskara da!

Ez da harritzekoa estralurtar horrek ikusten baditu pertsona horiek zalapartaka ibilki. Lurralde horretan, euskaldunak deitzen direnak, kultura aberatsa dute eta eginahalak egiten dituzte belaunaldiz belaunaldi arbasoen ohidurak atx...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016