Herriz Herri - Sara (L) | 2022ko Azaroaren 24a

Sarako Izarra pilota elkartea - Hazkurri Bankua - Eguberriko merkatua - Zazpiak Bat 50 urtea- Pilota eta errugbia

Sarako%20Izarra%20pilota%20elkartea%20-%20Hazkurri%20Bankua%20-%20Eguberriko%20merkatua%20-%20Zazpiak%20Bat%2050%20urtea-%20Pilota%20eta%20errugbia

Sarako Izarra pilotaelkartea

Hazilaren 18an Lur Berri gelan biltzar nagusia iragan da, denetara 80 bat jende presente ziren. Guy Mounho lehendakariak deneri ongietorria egin eta, urteko bilanaren berri eman du. 19 final jokatu dira, 11 final Euskal Herriko batzordean eta 10 txapeldun, 8 final Union Basque batasunaren kontu eta 4 txapeldun. Denetara 15 txapeldun atera dira, gan den urtean baino hobeki egin dute, 5 txapeldun ziren bakarrik. Orotara 104 pilotari badira, partidak Sarako eta Amotzeko trinketetan egiten dituzte, Azkaineko ezker paretan eta errebotekoak Plazakoan eta Omordikoan bai eta polikiroldegian. Partida anitzetan Jakes Iriarte izaten dute juje. Entrenatzaileak esku-huska Pantxoa Olazagazti, Daniel eta Mattin Mariluz dira eta xisteran Guy Mounho. Finalisteri eta txapelduneri 40 euroko txekea eskainia izan zaie.Gero mintzatu dira udako manifestazioez, ongi aritu direla bertze elkarteekin errana izan da, beharrik zeren bakarrik ez zituzten horiek egiten ahalko, ez eta burasoen laguntzarik gabe.

Bruno Martin diruzainak eman ditu kontuak. Lan anitz egin behar da, bainan manifestazio horiek diru laguntza handia ekartzen dute, bai eta ere Herriko Etxetik, lantegietatik eta borondate onezko anitzengandik. Hortako kontuak positiboan dira. Elkarteak Kiroldegian duen gela dena berritzen ari du, kasik bukatua da. Bertzalde pilotarien beztimenak erreberritu nahi lituzkete. Lehendakariak, pilotariak, bere bulegokoak, entrenatzaileak eta buraso guziak eskertzen ditu. Ondotik denentzat, haur eta heldu, pintxo eta edateko izan da.

Bilketa: Hazkurri Bankua

Herriko zentro sozialak hazilaren 25ean eta 26an (9:00-12:00), Sarako plazan bilketa bat antolatzen du. Euskal Herriko Hazkurri Bankuarentzat, ematen ahal duzuena eman, aitzinetik eskerrak.

Eguberriko merkatua

Iraganen da hazilaren 26an larunbatez, Lur Berri gelan (9:00-18:00), San Josepeko haurren burasoek antolaturik.

Zazpiak Bat taldearen 50 urteak

Zazpiak Bat taldeak aurten 50 urte ospatzen ditu, karia hortara abenduaren 3an, larunbatez (18:00), Saratarrak, Larrain, Flash Mod, Patxamama taldeek kiroldegia berotuan dantza ikusgarriak emanen dituzte. Izanen da ere ostatu eta pintxo. Taldearen sustengatzera etorri ahal duzuen guziak.

Urriko egoera zibila

Sortzea - Cortabitarte Labruquere Arkaitz 2022-10-09. Heriotza - Forestier Jean-Michel 73 urte 2022-10-12. Ezkontzak - Blanco Beñat eta Leizagoyen Emile 2022-10-01, Jorajuria Pierre eta Goyetche Catherine 2022-10-08.

Pilota trinketean - 4. mailan: Agesta Joan-Mariluz Patrick irabazle 40-08 Zaharrer Segiren kontra. Artekoak: Iribarren Oihan-Lecuona Peio galtzaile 40-28 Lau Herriren kontra. Gazteak: Etxeberri Pacheco Manex-Zozaya Eñaut irabazle 40-24 Zaharrer Segiren kontra. Gaztetxoak: Saint Martin Joanes-Orgogozo Bittor irabazle 40-14 Kapito Harriren kontra, Alduntzin Kaiet-Berasategui Unai irabazle 40-20 Kapito Harriren kontra, Idoate Uhaitz-Heredia Unai galtzaile 40-38 Inthalatz-en kontra, Vella Barneix Mani-Marin Imaz Eneko irabazle 40-05 Kapito Harriren kontra. Kimuak: Idoate Xan-Lafitte Unai irabazle 40-09 Kapito Harriren kontra, Larrañaga Ekhi-Saint Martin Andoni irabazle 40-16 Kapito Harriren kontra, Zabaleta Huerta Auritz-Amorena Behoteguy Xalbat irabazle 40-09 Kapito Harriren kontra. Umetxoak: Babaze Leizagoyen Oihan-Lagrenade Jokin irabazle 20-12 Napurtarren kontra, Berasategi Andde-Zabaleta Orhi irabazle 20-08 Napurtarren kontra. Xistera joko garbi ezker paretan 3. mailan: Arribillaga Eneko-Mounho Eneko irabazle 40-24 Ortesen kontra.

Errugbia: Mutikoak 15-07 irabazi dute Donostiaren kontra, Donostian. Neskak 36-33 irabazi dute Ordiziaren kontra, Ordizian.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3671. zbk

Gure Hitza | 2022/11/24

Marte planetatik begira!

Menane Oxandabaratz

2022ko azaroaren 15a, Marte planetatik estralurtar bat Lur planetari begira da. Ohartzen da gune horretan anitz jende uli batzuk bezala eskualde guzietan ibilki direla, nola ez egun horretan 8 miliarreko herritarren muga Lur planetak gainditu du!

Hobeki begiratuz ohartzen da borobil handi horretan, Pirinio mendien mendebaldean kokatua den gune ttipi batean mugimendu anitz badela. Gune hori Euskal Herria deitzen da. Horko jendeak mintzatzen entzuten dituenean, hizkuntza horren musikak beharri xiloa inarrosten dio! Euskara da!

Ez da harritzekoa estralurtar horrek ikusten baditu pertsona horiek zalapartaka ibilki. Lurralde horretan, euskaldunak deitzen direnak, kultura aberatsa dute eta eginahalak egiten dituzte belaunaldiz belaunaldi arbasoen ohidurak atx...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016