Herriz Herri - Baiona (L) | 2022ko Abenduaren 08a
Konferentzia etorkinekin - “Eskukaldi” taldeak - Txistor gaua
Konferentzia etorkinekin
Etorkinekin elkarteak abenduaren 10ean, Gaztetxean (7 Lesseps kaia,) konferentzia-eztabaida antolatzen du (11:00). “Babesa eta immigrazioa lege proiektua: eskubideen urratze berri bat” gaiaren inguruan solastatuko da. Ondotik janari-edari musikak alaiturik proposatua da, leku berean.
“Eskukaldi” taldeak
Joan den astean abiatu dira “Eskukaldi” taldeak, hezkuntza kooperazioan oinarritzen dira, haurrek beren buruan konfiantza har dezaten eta errexago mintza daitezen. Ikasturte huntan 18 talde osatu dira, ama-eskolako eta lehen mailako 90 haur biltzen ditu. Hizkuntzarekin trebatzeko eta irakurtzen ikasteko lagunduak dira.
Ikasturterako operazioaren aurrekontu orokorra 52.000€koa da, Estatuak (GIP-DSU) 13.000€ emaiten ditu, CAF egiturak 17.000€ eta Hezkuntza hiria labelaren bitartez 3.200€.
Txistor gaua
Baionako Gau Eskolak antolaturik, abenduaren 14an, asteazkenez (19:00), “Txistor gau” proposatua da. Or Konpon Baionako peñaren laguntzarekin, jateko eta edatekoak gozatuz, ikasleek animaturik, denak kantuz aritzera gomitatuak dira!