Herriz Herri - Banka (NB) | 2022ko Abenduaren 08a
Heriotze
FJ
Berriz ere gure herri hunkia izan da. Gizon gaztea oraino, 58 urte zituen Ramuntxo Latassak, mekanizier ofizioz, batzu eta bertzen zonbat automobila eskuetan pasatu ditu, lagunkina zen, ihiztari paregabea, zonbat kilometro bazituen eginak pekada horien ondotik. Betiko gaitz tzar horrek eraman du. Jende anitzek bisitetan eta ehorzketetan parte hartu dute.
Dolumin bizienak eskaintzen ditugu Chantal bere emazteari, seme eta alabari, bai eta familia guziari.