Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2022ko Abenduaren 08a

Eguberriko kantaldia

B.E.

Eguberriko%20kantaldia

Hogoi urte pasa Leizarraga elkarteak memento xoragarri hori antolatzen duela, Eguberri garaiaz. Urteko kantari eta musikari ospetsuak ekarrarazten ditu, urtero.

Aurten abenduaren 17an Bixintxo Kultur gunean (20:30) dugu gonbita. Leizarragako 40 kideek kantuz ongi etorria eskainiko daukute, ondotik bi talde entzuten ahalko ditugu.

Amikuze eskualdeko Gaitamik (gaita eta Amikuzerekin hitz jokoa!)kobreak, perkusioak, eskusoinu eta gaitak dira talde hunek erabiltzen dituen tresnak, besta giroa beraz segurtatua.

Bigarren taldea Xiberotarrak, Iparralde huntan oso ezaguna dugun taldea. Zortzi kantari musikari horien azken bi diskoen aurkezpena eta bertze asko kanturen entzuteko eta gozatzeko parada ukanen dugula erran gabe doa.

Bururatzeko Leizarragako kideek artistak eta publikoa elkar juntaraziko dituzte azken kantu baten botatzeko.

Aldi oroz oroitarazten dugu, kultur gune hori antzoki bat dela, beraz ongi jarririk eta akustika ezin hobea izanez, ez duda, etorri ez zaizue damutuko.

Pausuen denboran ostatu eta goxoki, sartzea 10€tan, 7 urtetik goiti.

Beskoitzen euskal kulturak merezitu behar duen lekua gure gain dago!

Ongietorri deneri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3673. zbk

Gure Hitza | 2022/12/08

BERTSU GIROAN

Jean-Louis Harignordoquy

Beti izan dira bertsuari graziarik hartzen ez dioten euskaldun zonbait, ez zaiotelako ulergarri iduritzen. Hortarako, bere denboran, Piarres Lafittek izkiriatu zituen bertsugintzaren arauak. Aise berantago, zendu berri den Jean-Pierre Mendiburu heletar bertsulariak liburu batean gauzarik beharrenak esplikatu zizkigun. Gipuzkoan Xanti Iparragirrek abiatua zuen ildotik, geroago Ernest Alkhat eta Aitor Sarasua goizegi zenduen ikasle ohiak dira gaur ezagunak diren Iparraldeko bertsulari eta bertsuzale frango. Oroit gaiten bertsulari onak ziren lehen erakasle haiek erein hazitik datorrela oraingo emaitza.

Nahiz bertsularitza ez den xapelgoetara mugatzen, nola ez aipa Iruñean beharra den gertakari historikoa. Nafarroa Arenan jokatuko den Euskal Herriko Bertsulari Txapelketaren azken haitadan milaka bertsuzale bilduko dira. Euskal irratiek eta telebistak zuzenean hedatuko dituzte goizeko eta arratsaldeko saioak. ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016