Herriz Herri - Hendaia (L) | 2022ko Abenduaren 08a

Herriko Etxea eta CIDFF arteko kontratu - Konfenrentzia

Herriko%20Etxea%20eta%20CIDFF%20arteko%20kontratu%20-%20Konfenrentzia

Herriko Etxea eta CIDFF arteko kontratua

Emazteen eta familien eskubideak zaintzeko, Herriko Etxeak hitzarmena sinatu du CIDFF 64 zentroarekin. Herriko Etxeak emazteeri egin indarkerien kontrako borrokan engaiatu nahi ukan du. Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Tokiko Batzordearekin batean (CLSPD) etxeetako indarkerien kontra borrokatzeko gune bat ideki du. Haurra, indarkeria horien ikusle izanik, sistematikoki biktima bihurtzen da, horretarako familiako indarkerien kontra lan egin nahi du. Izenpetu duen hitzarmen horretan indarkeria sexista, sexuzko eta senitartekoen kontrako borrokarako mobilizatzeaz gain, prebentzioaren alorrean ari diren profesionalen sare baten koordinazioa adostua izan da. Denentzat sozial zentroan, informazio juridikoa emaiteko, hilabeteko bigarren ostiral orotan (14:00-16:30) idekia izanen da.


Konferentzia

Euskal Itsasbazterrak antolaturik abenduaren 10ean (10:30), Asporotsttipin, Jacques Ospital Donibane Lohitzuneko idazlearekin konferentzia proposatua da. “La ville engloutie” idatzi liburuaz da mintzatuko: XVII eta XVIII. mendeetan Donibane Lohizuneko hiri erdia olatuen azpian gelditu zen, hondartzari eta itsasoari bide emanez. Historiaz gain autoreak itsasoaren etorkizunari buruz galderak pausatzen ditu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3673. zbk

Gure Hitza | 2022/12/08

BERTSU GIROAN

Jean-Louis Harignordoquy

Beti izan dira bertsuari graziarik hartzen ez dioten euskaldun zonbait, ez zaiotelako ulergarri iduritzen. Hortarako, bere denboran, Piarres Lafittek izkiriatu zituen bertsugintzaren arauak. Aise berantago, zendu berri den Jean-Pierre Mendiburu heletar bertsulariak liburu batean gauzarik beharrenak esplikatu zizkigun. Gipuzkoan Xanti Iparragirrek abiatua zuen ildotik, geroago Ernest Alkhat eta Aitor Sarasua goizegi zenduen ikasle ohiak dira gaur ezagunak diren Iparraldeko bertsulari eta bertsuzale frango. Oroit gaiten bertsulari onak ziren lehen erakasle haiek erein hazitik datorrela oraingo emaitza.

Nahiz bertsularitza ez den xapelgoetara mugatzen, nola ez aipa Iruñean beharra den gertakari historikoa. Nafarroa Arenan jokatuko den Euskal Herriko Bertsulari Txapelketaren azken haitadan milaka bertsuzale bilduko dira. Euskal irratiek eta telebistak zuzenean hedatuko dituzte goizeko eta arratsaldeko saioak. ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016