Herriz Herri - Luhuso (L) | 2022ko Abenduaren 08a
Dantza ikusgarria
Abenduaren 10ean (17:00), Harri Xurin “Wonderland”, Sylvain Huc koreografoak muntatu dantza ikusgarria emana izanen da.
Wonderland leku xarmatukoa eta amesgaixtokoa da. Lurralde hartan, dena posible da. Narraziotik urrun, ikuskizun hunek artista garaikideen obra plastikoetatik jalgi kontenplaziozko irudiak eskaintzen ditu.
Munduaren zeharkaldi abstraktu eta harrigarri hau ikusleak nahi bezala interpreta dezake.