Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 08a

Euskalgintza

Euskalgintza

Idazkari nagusi aldaketa izanen da Euskalgintzaren Kontseiluan. Azken hamabi urteetan kargu hori bete duen Paul Bilbaok tokia utziko du eta Idurre Eskisabelek hartuko dio lekukoa.

Eskisabel Beasainen sortua da 1970ean. Kazetaritzako eta antropologiako lizentziaduna da. Luzaz Euskaldunon Egunkarian eta Berrian kazetari gisa ari izana da eta bertze hedabide anitzetan ere kolaboratzaile lanak eginak ditu. Mementoan pentsamendu feministari eskainia den Eskafandra bildumako kontseilu editore taldeko kide da. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kide da, Hizkuntza eta Genero atalean. EHUko Kazetaritza sailean irakasle izan da berriki arte.

Kargu aldaketa abenduaren 7 honetan gauzatu da, Kontseiluak 25 urte bete dituen egunean. Mende laurdena eta kargu aldaketa ospatzeko, ekitaldia egin dute Durangoko San Agustin kultur-gunean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2022/12/08

Lan gatazka

Joan den aste osoan grebak izan dira Bizkaiko metalgintzan. Lehen bi egunak arazo berezirik gabe pasatu badira ere, hirugarrenean gauzak mindu dira. Asteazken goizaldean, Ertzaintza pikete nagusiaren kontra oldartu da Arteako (Bizkaia) industrialdean, eta lau langile zauritu ditu. Horietarik bi segurik LAB sindikatuko ordezkariak dira, ospitalean artatu behar izan dituzte. Eguerdiko Basaurin deituak ziren manifestaldietan ere kalapitak izan dira. Ondorioz, sindikatuek elkarretaratzeak muntatu dituzte arratsaldean, indarkeria salatzeko, EAJren egoitzaren aitzinean.

Hirugarren greba egunean, ez zegoen oraino datarik lan hitzarmenaren negoziaketako hurrengo bilkurako. Hala ere, bosgarren egunean, sindikatu guziek onartu dute aste osoko greba arrakastatsua izan dela. ELAk, ordea, azpimarratu du egin diren urratsak hobetu behar direla, eta hori gertatzen ez bada, greba mugagabea deitzeko aukera aipatu du.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/12/08

Memoria historikoa

Gipuzkoako Usurbil herrian bada “Sagardia” izeneko plaza bat. Izen hau eman zioten Batallon Vasco Espainolek (BVE) 1980an Miarritzen hil zuen Joxe Martin Sagardia herritarraren omenez. 1982an finkatu zen izendapena, eta orain arte ez da neholako arazorik izan horrekin. Baina joan den astean Denis Itxaso Espainiako Gobernu Ordezkaritzako buruak plazaren izena aldatzea agindu dio Usurbilgo Udalari, izen horrek Terrorismoaren Biktimen Legea urratzen duelakoan.

Sagardia 1973tik bizi zen Ipar Euskal Herrian, 1975an errefuxiatu estatutua erdietsi zuen, eta 30 urte zituen gerla zikinaren atentatuak hil zuelarik. Espainiako Gobernu Ordezkaritzak dio Sagardia ETAko ustezko kideen zerrenda batean agertzen dela eta beraz ez dela zilegi plaza bati haren izena ematea.

Usurbilgo auzapeza den Agurtzane Solabarrietak oroitarazi du Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak biktima gisa aitortua duela Sagardia. Uste du aitortza horrekin lotua dela Denis Itsasok...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/12/08

Rikardo Arregi sariak

Euskal kazetaritzari aitortza egiteko xedez ematen diren Rikardo Arregi sariak joan den astean banatu dituzte Andoaingo Bastero kultur-gunean. Aurtengo kazetaritza saria Mikel A. Elustondo kazetari eta idazle azpeitiarrak irabazi du, Berria egunkarian argitaratu duen Tonban ehortzirik elkarrizketa multzoarengatik. Komunikazio saria, berriz, Enpresabidea.eus webguneak erdietsi du.

Bi sari hauez gain, “ohorezko mugarriak” ere banatu dituzte aurten, sarituen ibilbideak aitortzeko. Elixabete Garmendia kazetariak eta Patxi Baztarrika, Rikardo Arregi sarien sortzaileak ukan dituzte mugarri horiek.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/12/08

Enplegu Publikoaren Legea

Eusko Legebiltzarrak Enplegu Publikoaren Legea onartu du abenduaren 1eko osoko bilkuran. Araudi berriak EAEko sektore publikoan ari diren 100.000 langileen langintza antolatu eta arautzen du. Legeak garapen profesionalaren alderdi guziak arautzen ditu, eta euskal enplegu publikoaren berezko eredua definitzen eta finkatzen du.

Ustekaberik gabe, Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE) alde bozkatu dute eta PP+Cs koalizioa abstenitu da. EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU eta Vox kontra agertu dira.

Berrikuntzetako bat da legeak parada ematen duela Europar Batasunetik kanpoko langileak kontratatzeko, eremu jakin batzuetan eta interes orokorreko arrazoiak badirelarik. Sail hauetan sartzen dira, adibidez, mediku eta erizain espezializatuak, informatikariak eta ertzain eta udaltzainak. Halaber, hainbat bide eskaintzen ditu funtzionarioek administrazioan aitzinamenduak ukan ditzaten.

Araua genero berdintasun printzipioan oinarritzen da eta hori bermatzeko neur...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/12/08

Langabeziaren bilakaera

Euskal Autonomia Erkidegoko langabe kopurua apaldu da azaroan (-%0,93). Zehazki, 1.034 pertsonek aurkitu dute enplegua, eta gisa horretan, langabezia heina 2009ko urtarriletik izan den ttipiena da: 110.710 langabe.

Nafarroan, ordea, alderantzizko bilakaera gertatu da, langabezia pixka bat emendatu baita. Aitzineko hilabetean baino 218 lagun gehiago daude lanik gabe (+%0,70).

Orotara, 142.203 langabe daude Hego Euskal Herrian. Lurraldeka, Araban apaldu da gehienik langabezia. Ondotik heldu da Bizkaia eta azkenik Gipuzkoa. Lehenago erran bezala, Nafarroan gorago kokatu da.

Halaber, bertze datu baikor bat nabarmentzekoa da: lan kontratu mugagabeen emendatzea. Azken hilabeteetako joera baieztatu da, eta kontratu mugagabeen heina %25,3an dago. Azaroan 65.068 kontratu berri sinatu ziren eta horietarik 16.447 mota horretakoak dira.

EAEko langabeziak emazteak hunkitzen ditu gehienik, 63.599 andre baitaude lanik gabe. Dena den, azaroan emazteen artean gizonen artean b...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/12/08

Euskararen Nazioarteko Eguna

Joan den larunbatean Euskararen Nazioarteko Eguna zela baliatuz, Euskalgintzaren Kontseiluak eta hezkuntza, kultura eta euskara saileko sortzaile eta profesionalek EAEko hezkuntza lege berrian euskara irakas-hizkuntza izatea galdegin dute Bilbon aurkeztu duten adierazpenaren bidez.

Gainera, Gobernua eta alderdiak negoziatzen ari diren hezkuntza lege berri horretan “Euskal kulturaardatz izango duen euskal curriculuma” nahi dute, eta hezkuntza ez-arautua “osorik euskaraz garatzea”.

Eskola eta ikastoletako irakasleek, hezkuntza adituek, unibertsitateko irakasle eta ikertzaileek, idazleek, aktoreek, musikariek, bertsolariek, hizkuntzalariek eta bertze gisako teknikariek sinatu duten adierazpenak, halaber, azpimarratzen du “hizkuntza propioa” dela euskara, eta horregatik, “herritarrek euskaraz jakiteko eskubidea” dutela.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/12/08

Eolikoak jomugan

Azkoitia, Errezil, Zestoa eta Azpeitiko bizilagunak biltzen dituzten “Sañu bizirik” eta “Oletan ere ez” taldeetako kideek prentsaurrekoa egin dute beren eskualdean eraiki nahi diren parke eolikoen kontra protestatzeko. Hala ere, argi utzi dute klima larrialdiari buru egiteko trantsizio energetikoa ezinbestekoa dela. Baina pentsatzen dute mendietan makro zentral eolikoak ezartzea ez dela aterabide egokia.

Irakurri segida

3673. zbk

Azalekoa | 2022/12/08

Bortizkeria geldiarazteko, arazoa iturritik hartu

M.O.

Bortizkeria%20geldiarazteko_%20arazoa%20iturritik%20hartu

2020ko urrian, astekari huntan aipatu ginuen Uztaritzeko Etcharryko hezitzaile eskolan ziren gazte batzuen proiektua. Bi urte berantago guri buruz hurbildu dira, orduetan hasi lanaren berri emaiteko. Florian Miot-Bruneauk egina, Maixan Noblia eta Anna Lasfarguek dokumentala aurkeztu daukute.

Bi urteko lanaren fruituak

Hezitzaile berezitu formakuntzaren baitan proiektu bat osatu behar zutela eta, Maixan Noblia, Anna Lasfargue eta Julie Pecastaings-ek erabaki zuten dokumental baten ekoiztea emazteek etxeetan jasaiten duten bortizkeriaren gaia hartuz. Ikasle gazte horien gogoeta izan zen, bortizkeria jasaiten duten emazte horien erasotzaileak nor diren hobeki jakitea. Film horren ekoizteko Pauen kokatua den Espetxe Zerbitzua Integraziorako eta Probaziorako (Service Pénitentiaire d'Insertion et de Probation) egiturarekin lanean ari izan dira, bideratu ditu lekukoen atzemaiteko. Bestalde bortizkerien sailean aditu artatzaile, hezitzaile eta justiziako pertsonekin bildu dira. La Source Florian Miot-Bruneauk ekoiztu filmaren hari gorria, indarkeriaren biktima izan den emazte bat da. Maixan Noblia eta Anna Lasfarguek kontatzen zaukuten, holako pertsona batek hitza hartzeko konfiantzazk...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016