Orotarik | 2022ko Abenduaren 08a

Xiberoko Botzak 40 urte… eta bat

Gotaineko haize epailea

Besta biharameneko kronika 2022/XI/7

Berrogei eta bat, berrogei eta egün bat. Astelehen goiza izanik ere alagera, alaia, baikorra, botxa, lagun botxa Xiberoko botzako estudiotik uhainez igaraiten den sentimentüa! Hau irratiaren magia, elektronikaz ere borogatzen beita norbait botx dagonean postaren barne hortan!

Langileak akitürik bai, bena bateria kargatürik, posta zaharrak ere bere pilak behar dütüan bezala.

Eta boztarioa kasü, kozü beita! Hortan da giltza, biziaren giltza funtsean. Boztario hau hunkitzen denean manera batez ala bestez ordüan zure ondokoa ere kozatzen düzü, birus hona hots; birus güziak ez beitira tzarrak gero, bestela hilik ginate aspalditik!

Mikroak pizturik eta zabalik ziren Muskildiko aterbe pean, beti bezala funtsean… Eta kantaria, kantariak, kantorea, bihotzeko argi ejerrak azaroko lehen arrats freskoa berotzen züan. Üdüri üda bero eskalfo honen leinürüak gü baitan güntüala orano. Gipuzkoan bertsua den bezala, heben kantatzea dügü errituala, ez kültürala, bai ezpirituala kasik! Bai taldean, bai bederazka, “eskü hüska” Larraineko Anuxka gaztea edo Ligiko Kihillalt ahizpak bezala. Ez züen berek kantatzen, emaiten züan Basabürüa zela mintzo haien gibelean, haien baitan. “Kantua kantu denean, kantaria ez da ikusten kantuak du gordatzen”… Hala zion Joxean Artze lagün poetak. Poesia. Oihal aterbe ülün batetan ere poesia sor daiteke. Haatik aterbe horrek badü besterik ikusirik, muskildiarrak ez beitira nihoiz xühür izan huilanik ere Xiberoak düan euskal botzaren lagüntzeko, zürkaizteko, esküz, besoz, xapitoz… Hau ere 40 urteko historian sartzen da, beste hainbat lagüntzalerekin batean. Eta izan dira. Eta izanen ere bihar. Neskenegüneko mikroek horrez kargatürik ziren argiki.

Xiberoa maite dügü ezin üka, Xiberotar mintzoa ere prefosta. Bena zentzü handirik ez lüke ez balütü, ez bagüntü Oskaxez haraintiko askaziak, haurrideak. Joseba Tapia bardo nazionala hor günüan, bai eta baigorriar zainhartak ere beste botzaren, besteen botzen honat helarazteko, egünoroz bezala irratian funtsean! Gure botza uhainez bestetara heltzen den bezala, horiek ere beharriak kilikatzen deizküe, eta behar ere. Egünoroz ikasten beita, leihoak zabalik baldin badütügu ja eta kanpoko airea sartzen üzten badügü. Xiberoko botza, alkarrekin gitean koza…

Berrogei… eta bat, eta hamaika ere egiteko! Zoin da zure kantorerik ederrena galtatü züen behin haurrek Yan de Nadau biarnesari. Harek düdatü gabe “dagüna” erran züan! Hala bedi…

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2022/12/08

Justiziaren mailupean

Patxi Saez Beloki soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea

Espainiako inperialismo linguistikoak, demokrazia izeneko azken 40 urteotan, botere judizialaren bidez, euskara auzibidean jarri du etengabe, eta erreinuaren errainuan dauden epaitegietako zurezko mailuak astinduz gure hizkuntzaren aurrerabideari mailukada bat baino gehiago eman dizkio. Azken 40 urteotan epaitegietatik, maiz, hegoak ebaki egin dizkiote txori izan nahi zuen euskarari.

Euskara jagoteko eta sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan (eta, zer esanik ez, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan) egun ezarrita dugun legediaren paradigma aldaketa behar dugu, azken 40 urteotan bezala justiziaren mailuak behin eta berriro jo ez gaitzan.

Euskal Herrian euskararen erabilera arautzeko onartu zen lehenengo legeak (10/1982, Legeak, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoak) 40 urte bete berri ditu joan deneko azaroaren 24an. Eta, gogora dezagun -ez dezagun ahaztu- oraindik ere, XXI. mendean, euskarak ez duela legezko ofizialtasunik Euskal Herri osoan...

Irakurri segida

Orotarik | 2022/12/08

POLISTIRENAZ

Epelondo

Polistirena ez da birziklatzen. Urte oroz Frantzia bezalako herrialde batean 15 miliar jogurt ontzi botatzen dira. Euskal Herrian ez gabiltza urrun, alaina. Urak handitzen direnean, Aturri edo Errobi ibaien azaletan ikusten ditugu plastikozko zera horiek arraiki flotatzen, ziztuan ozeanora abian, han uhinen erdian, jada zortzigarrena deitzen den kontinentea ari direla osatzen. Arrainek sabelean polistirena dute, sortu aitzin haurrek badituzte plastikozko mikro-partikulak odolean, janarian, kirol jantzietan, mugikor eta ordenagailuen muinetan ere kausitzen dira! Ihesik ez daukagu. Buklean entzuten ari garen eta Agorila etxeak atera berri duen Erramun Martikorenaren “Zabaltzen” konpaktua ere plastikoz egina da, baina ez Baigorriko kantariaren ahotsa... beharrik!

Jimmy Pahun diputatuak, izpirituak inarrosi ditu 2050ean itsasoan arrain baino plastiko gehiago kausituko dela erran duelarik. Baina bost axola, estatuak eta lekuan l...

Irakurri segida

Orotarik | 2022/12/08

Hazkurri Bankuaren 2022ko bilketa orokorra

Lehen bilanaren arabera, 110 tona baino gehiago bildu dira, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuarentzat, 2021arekin konparatuz, saltegietan egin den bilketa %7z apalagoa izan da.

Aurten ere, nahiz eta krisi ekonomiko are larriagoa izan, behartsuenen alde egin deiari herritarrek erantzun handia eman diote. Hazkurri Bankuak azpimarratu nahi du 810 laguntzaileen engaiamendua, horiek gabe ez baitzen operazioa iraganen. Partaide, mezenas eta prentsa idatzi eta ikus-entzunezkoeri eskerrak emaiten dizkie, elikadura eskasiaren kontra borrokatzeko mobilizatu baitira.

Beherapen horren ondorioak arintzeko, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak gomitatzen ditu saltegietara hurbildu ez ahal diren pertsonek www.monpaniersolidaire.org helbidean bidez egitea.

Irakurri segida

Orotarik | 2022/12/08

Haziak mintzo: Prehistoriatik Urtsura!

Aléthéïa Añorga eta Naïlah Etcheverria, 6B gela

Haziak%20mintzo:%20Prehistoriatik%20Urtsura!

Azaroaren 25ean, Brassempouy Landesetako museoko animatzaileak etorri dira gure kolegiora,heiekin aktibitate batzuk egin ditugu. Gure historiako gai batekin lotuak ziren, prehistorian garatzen ziren aktibitateen inguruan.

Lehen tailerrean gizakiaren bilakabidea aipatu dugu, animatzailea Johanne deitzen zen eta arbola handi baten bidez, ikusi dugu gizakiaren bilakaera. Gizaki desberdinak behar genituen sailkatu, Toumaïtik homo sapiens-era eta buru hezur batzuk manipulatu ditugu ere (noski faltsuak ziren!)

Gero, miaketa arkeologiko batzuk eraman ditugu, animatzailea Ophélie deitzen zen. Egiazko arkeologoak bezala, miaketa obra leku bat landu dugu, gauzak miatuz, aurkituz eta ondotik planoak eginez.

Bazkariaren ondotik, su bat egin dugu. Arratsaldean, kanpora joan gira Mathieu animatzailearekin eta bulka-gailuak erabili ditugu, ihiz...

Irakurri segida

Orotarik | 2022/12/08

Itsas Bazterretik: Psc1 lehen sorospen formakuntza 3.endako

Piarres Larazbal Kolegioa

Itsas%20Bazterretik:%20Psc1%20lehen%20sorospen%20formakuntza%203.endako

Azaroaren 10ean, ostegunez, kolegioko ekipoak lehen pedagogia eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, PSC1 hirugarreneko ikasleen lehen taldeari (3A + 3B erdia) lehen sorospenerako formakuntza eskainia izan zaio.

Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttipitan banaturik, praktika ariketak landu dituzte.

Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie: biktimaren babesa, urgentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio guziak, itotzearen egoera, hemorragiarena, PLS postura, bihotz masajea, defebrilatorearen tresnaren erabilpena eta beste!

Ikasleak adi egon dira, biziki informazio hartzaile, biziki baikor eta parte hartzaile! Txalo!

Milesker UDPS64 elkarteko kideei formakuntza horren emateagatik.

Irakurri segida

Orotarik | 2022/12/08

Estitxu Robles kolegioa: Gaztefilm festibalean

Estitxu Robles kolegioa

Baionako Estitxu Robles kolegioko 10 ikaslek, ikasturte hastapen honetan, film bikoizketa proiektu batean parte hartzeko aukera ukan dute.

Iraila eta urria bitartean astelehen arrats oro kurtsoen ondotik, ikasleek 2 oreneko saioak egin dituzte Gaztefilm Festeko bi profesionalen eskutik, “Kurrin” film luzearen bikoizteko (Oink jatorrizko izena). Zortzi saioz trebatu ondoan, urriko oporretan 4 egunez bikoizketa grabatu dute, Bergarako estudio batean.

Honen emaitza azaroaren 26an Gasteizen aurkeztu ahal ukan dute, Gaztefilm festibalaren baitan. Proiekzioaren ondotik publikoarekin trukatu dute. Gure ikasleentzat esperientzia zinez aberasgarria izan da, film baten bikoizketaren prozesua hastapenetik bukaeraraino bizitzeko aukera ukan dutelako.

Urtarrilean zehar, Baionako Atalante zinegelan bi proiekzio antolatzea aurreikusteen da, bata kolegioko ikasle eta langileentzat, bestea publikoari zabaldua.

Irakurri segida

3673. zbk

Gure Hitza | 2022/12/08

BERTSU GIROAN

Jean-Louis Harignordoquy

Beti izan dira bertsuari graziarik hartzen ez dioten euskaldun zonbait, ez zaiotelako ulergarri iduritzen. Hortarako, bere denboran, Piarres Lafittek izkiriatu zituen bertsugintzaren arauak. Aise berantago, zendu berri den Jean-Pierre Mendiburu heletar bertsulariak liburu batean gauzarik beharrenak esplikatu zizkigun. Gipuzkoan Xanti Iparragirrek abiatua zuen ildotik, geroago Ernest Alkhat eta Aitor Sarasua goizegi zenduen ikasle ohiak dira gaur ezagunak diren Iparraldeko bertsulari eta bertsuzale frango. Oroit gaiten bertsulari onak ziren lehen erakasle haiek erein hazitik datorrela oraingo emaitza.

Nahiz bertsularitza ez den xapelgoetara mugatzen, nola ez aipa Iruñean beharra den gertakari historikoa. Nafarroa Arenan jokatuko den Euskal Herriko Bertsulari Txapelketaren azken haitadan milaka bertsuzale bilduko dira. Euskal irratiek eta telebistak zuzenean hedatuko dituzte goizeko eta arratsaldeko saioak. ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016