Azalekoa | 2023ko Urtarrilaren 19a

Megalitoen arima

P.J.

Megalitoen%20arima

Bazuen 30 urte ez zela funtsezko libururik atera Euskal Herriko megalitoez. Azkena Jacques Blot (1933-2021) arkeologoarena zen: “Archéologie et montagne basque” (Elkar argitaletxea, 1993). Geroztik gauzak aldatu dira, bai jakitatean, bai ikerketak egiteko moldeetan. Joan den azaroan agertu den “Mystère des mégalithes en Pays Basque” liburuak (Malta.com argitaletxea, 2022) ikuspegi berri bat dakar megalitoen mundu misteriotsu hortaz. Philippe Laplace dugu liburuaren egilea, sortzez Baionakoa, jat

Inbentario zabala

Euskal Herriko monumentu megalitoak Neolitotik Burdin Arorainokoak dira, hots Kristo aitzineko 4000. urtetik Kristo ondoko 300. urterainokoak. Liburuak, modu oso pedagogikoan, aipatzen ditu gutiz gehienak, zutarriak (menhir), harrespilak (cromlech), trikuharriak (dolmen), beren erran nahia, ingurumena eta kokalekuak zehaztuz. Bai eta megalitoen inguruko eraikuntzak, gaztelu zahar, tumulu, bostburu eta beste. Inbentario hori lurraldeka ere aurkeztua zaigu, aldi oroz argazki bikainez ilustraturik (orotara 135etik gora). Alabaina, droneen erabilerak perspektiba berriak eskaintzen ditu eta orain arte ikusten ez zirenak agerian ematen. Hala nola bostburu delakoak, bost adarretako izarren forma enigmatikoak dauzkatenak (Andiako mendilerroan aurkitzen dira, Nafarroan).

Megalitismoaren indarra

Philippe Laplace, argazkilari izateaz gain, iturburuen bilatzaile eta sasimediku ere da. Eta horrek ekarri du megalitoek sustatzen dituzten indar eta uhinen ikertzera. Geobiologiak erantzun batzuk ekar litzake. Eta bestalde, megalito zenbaitek seinale berezi batzuk dakartzate, harrian zizelkatuak, biribil, lauki, izar eta beste, hots seinale grafiko misteriotsuak, ez direnak beti errexki interpretatzen ahal. Jakina da megalitoak ez direla nolanahika eta nonahi eraikiak, eta hortarako gaur egun arkeoastronomiak laguntza handia ekartzen du gauzen argitzeko. Hori guzia zaigu erakutsia liburuan, bukaerako orri zenbaitetan Euskal Herriko megalitoez haratago ere joanez, munduan gaindiko megalitismoari so eginez. Liburu zinez baliosa (160 orrialde, 24€).

Liburuaren lehen edizioak 1000 ale plazaratu ditu, gutiz gehienak jadanik salduak izan direnak. Ondorioz, liburu berdinaren bigarren argitalpen bat egingo dute, euskara gehiago sartuz haatik. Hau ere jakin behar da: plazaratu den liburu hau lehen tomoa baizik ez da. Beranduago, bigarren tomo bat argitaratzeko xedea dute, Euskal Herriko (lehenean aipaturik gabekoak), Aragoiko, Aspe, Ossau eta Aran ibarretako megalitoez. Eta geroago menturaz hirugarren tomo bat, Kataluniako megalitoez. Hots, altxor miresgarria arkeologiaz interesa duten guzientzat.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3678. zbk

Gure Hitza | 2023/01/19

Kabalkada

Janbattitt Dirassar

Xuberoko kabalkada biziki famatua da eta aspaldian. Ihauteria gogoan, ez da ahantzi behar alabainan ihauteriari errotik lotua dela. Bazterrak azkarki harrotzen ditu nunbait han lau hilabetez segidan. Urtarriletik apirilera. Herriz-herri badabila, orotara berrogoi bat jokolari erne eta kementsu, dantzari, kantari eta musikari. Loriagarri denentzat. Ohidura ezinago ederra eta baliosa.Hor dira beltzak eta gorriak, xintxoak eta zirtzilak, Denak berotuak zoin-gehiagoka. Ikusten dira aitzindariak, ikusten ere txerrero, gatuzain, zamaltzain, kantiniertsa, laborari, kautera eta gaineratikoak! Ahantzi gabe Jauna eta Anderea beren jauntzi ederrekin. Denen bixtan, eta nola ez, ardura dena trufa eta eskernio, horra buhameak eta heiekin Pitxu pailaso harrigarria!

Goizean barrikadak, kasu ez sobera hurbil, arratsaldean ikusgarria, zernahi istorio kondatuz, zonbait izaiten ahal oraino ez behinere salatuak, holakoetan baita jendea biziki aise mintzo, nehoren ez deusen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016