Han eta Hemen | 2023ko Urtarrilaren 19a

Abiadura Handiko Trenak (AHT) kezkak sortzen

Abiadura%20Handiko%20Trenak%20(AHT)%20kezkak%20sortzen

Trenbide proiektu handiaren diruztatzea

Bordele-Akize eta Bordele-Tolosa abiadura handiko lineak finantzatzeko zerga berri baten menpe diren Hego-mendebaldeko herrien zerrenda “Aldizkari ofizialean” argitaratu berri da. Orotara Akitania Berria eta Okzitaniako 2.340 herrik pagatu beharko dute, Ipar Euskal Herriko 39 herri barne dira. Testuaren arabera, pagatu beharko duten herriek, trenak zerbitzatzen duen geltoki batetik 60 minutu baino gutiagora kokatu herriak dira, abiapuntua Herriko Etxea hartuz.

Eraikitako edo(ta) eraiki gabeko lurjabetza zerga ordaintzen duten jabe guziek pagatu beharko dute, baita ere enpresek.

Bilduko den dirua, zuzenean Bordele-Tolosa eta Bordele-Akize lineak eraikitzea kudeatzen duen “Grand projet Sud-Ouest” sozietateak eskuratu du. 2023rako finantza legeak aurreikusten du urtero 29,5 milioi euro biltzea, 40 urtez miliar bat. Errana denez, trenbide proiektuak guzira 14 miliar euro kosta lezake, 26 tokiko kolektibitateek (%40), Estatuak (%40) eta Europar Batasunak (%20) finantzatuta. Zerga berriaren zenbateko zehatza ez da oraino xuxen jakina, urtero 4 eta 8 euroren artean kalkulatzen da, etxe ala enpresa bakoitzeko. Zerga berri hau berrogei urtez aplikatuko da.


Ipar Euskal Herriko partean 39 herrik ordaindu behar lukete: Hendaiatik kostaldeko hiri guziek, Hiriburu, Lehuntze, Mugerre, Milafranga arte. Lapurdi barnealdean: Ahetze, Arbona, Arrangoitze, Basusarri, Haltsu, Jatsu, Larresoro eta Uztaritze. Beste eskualdera joanez Bardoze, Bidaxune, Gixune Samatze… eta Bastida. Hazparneko lurraldean 4 herri agertzen dira: Aiherra, Beskoitze, Hazparne eta Lekuine. Arraroa iduritzen badu, Amikuzeko herri batzuk ere agertzen dira: Labetze, Ilharre, Arruta eta Martxueta.


Bordeleko, Baionako eta Iruneko auzapezen adierazpena

Berrikitan Pierre Hurmic Bordeleko, Jean-René Etchegaray Baionako eta José-Antonio Santano Iruneko auzapezek, elkarrekin abiadura handiko trenaren kontrako adierazpena egin dute. AHT ez dela sinesgarria deklaratuz, Bordele-Irun arteko bidea arraberritzea dela aterabidea argumentatzen dute.

Abenduaren 12ko Azpiegiturak Orientatzeko Kontseiluak auzapezen prentsa oharrean aipatzen duen txostenaren arabera, Akize-Irun proiektua 2042rako aurreikusita da. 20 urte barne eta epe horretan deus ez da aurreikusia, hiru auzapezentzat ezinezkoa da mentura gabeko egutegiarekin egoitea.

Deialdian, hiru hautetsiek mugaren eta Bordele artean den linea berritzea eskatzen dute, kontsultatu dituzten azterketen arabera gutiegi erabiltzen baita. Linearen arraberritzea lau aldiz gutiago kostako litzatekeela abiadura handiko trenbide baten obrak baino defendatzen dira. Galdegin dute estudio baten egitea obren gastuak zenbatekoak litzatekeen zehazteko.

Hautetsieri, bai eta politika, ekonomia eta sozial alorretan ari diren pertsoneri deia zabaldua da appel.bordeauxbayonneirun@gmail.com helbidearen bidez beren sustengua ekar dezaten.


Erreakzioak

Jakin delarik herritar eta enpresa batzuk proiektu hori ordaindu beharko dutela, Akitania eskualdeko auzapez anitzek iharduki dute: “Ahalkegarria da, baserri munduak medikuak eta zerbitzuak behar ditugu. Ez lurzorua artifizializatu eta eremu naturalak suntsituko dituen abiadura handiko linea bat”.

CADE ingurumenaz arduratzen den kolektiboak salatzen du egin molde hori, gehituz familia bakoitzak euro batzuen ordaintzea perrekeria dela zenbaitzuk erraiten dutelarik, errespetu eskasa dela.

AHTren alde direnek, tasa berri horren ordaintzeari buruz, “urtean euro batzuk baino ez lituzke suposatuko” erran baitute.


Tasa berri horrek Ipar Euskal Herriko jendarte, enpresa eta kolektibitate publikoengandik ihardukitzeak sortuko dituen, ondoko egunetan jakinen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2023/01/19

Aldi bat gehiago lur salmenta baten kontrako mobilizazioa

Aldi%20bat%20gehiago%20lur%20salmenta%20baten%20kontrako%20mobilizazioa

Azken denbora hauetan laborantzako lur saltze batzuk arazoak sortzen dituzte, kanpotiarrak erosle jartzen direlakoz prezio ezin jasangarrietan. Adibideak badira: Arbonako Berrueta etxaldea, Kanboko Marienia, Lakarriko borda… ahantzi gabe Aiherran, Hazparnen, Azkaraten, Ahatsan ere gisa bereko aferak iragan direla. Hots Ipar Euskal Herrian etengabe lur eta etxe espekulazioen inguruan egiten diren salmentek arazoak, kexuak eta kezkak sortzen dituzte. Lurzaindia eta ELB sindikatua, hauekin batean kolektibo batzuk hadi egoiten dira, aldi oroz elkarretaratzeak eta okupazioak antolatzen direla. Azkena astekari huntan jadanik Bidarraiko berrietan aipatua izan dena da, 17 hektarea 90.000€tan saltzekotan dira, karia horretara joan den astean Baionan mobilizazioa iragan da.

Bidarraiko Herriko Etxea, saltze horren kontra agertu da, mozio bat kontseiluan bozkatua izan da eta Lurzaindiarekin eta SAFERarekin harremanetan sartu da. Joan den astean Lurzaindiak, ELB sindikatuak eta ...

Irakurri segida

3678. zbk

Azalekoa | 2023/01/19

Megalitoen arima

P.J.

Megalitoen%20arima

Bazuen 30 urte ez zela funtsezko libururik atera Euskal Herriko megalitoez. Azkena Jacques Blot (1933-2021) arkeologoarena zen: “Archéologie et montagne basque” (Elkar argitaletxea, 1993). Geroztik gauzak aldatu dira, bai jakitatean, bai ikerketak egiteko moldeetan. Joan den azaroan agertu den “Mystère des mégalithes en Pays Basque” liburuak (Malta.com argitaletxea, 2022) ikuspegi berri bat dakar megalitoen mundu misteriotsu hortaz. Philippe Laplace dugu liburuaren egilea, sortzez Baionakoa, jat

Inbentario zabala

Euskal Herriko monumentu megalitoak Neolitotik Burdin Arorainokoak dira, hots Kristo aitzineko 4000. urtetik Kristo ondoko 300. urterainokoak. Liburuak, modu oso pedagogikoan, aipatzen ditu gutiz gehienak, zutarriak (menhir), harrespilak (cromlech), trikuharriak (dolmen), beren erran nahia, ingurumena eta kokalekuak zehaztuz. Bai eta megalitoen inguruko eraikuntzak, gaztelu zahar, tumulu, bostburu eta beste. Inbentario hori lurraldeka ere aurkeztua zaigu, aldi oroz argazki bikainez ilustraturik (orotara 135etik gora). Alabaina, droneen erabilerak perspektiba berriak eskaintzen ditu eta orain arte ikusten ez zirenak agerian ematen. Hala nola bostburu delakoak, bost adarretako izarren forma enigmatikoak dauzkatenak (Andiako mendilerroan aurkitzen dira, Nafarroan).

Megalitismoaren indarra jpg --lehen orria megalitoen arima2 (64 Ko)

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016