Herriz Herri - Aldude (NB) | 2023ko Urtarrilaren 19a
Aibaren biltzar nagusia - Mendi Alde eskolako ate idekitzeak
Aibaren biltzar nagusia
Urtarrilaren 21ean, Erreka Gorrin (20:00), AIBAren urteko biltzar nagusia iragaitekoa da. Elkarte hau duela 30 urte sortua zen. Hastapenean, ibarreko merkataritza elkartea zen. Horrek zituen 1992an lehenbiziko ibarreko ate idekitzeak antolatu, baita 1994an Oteiza enpresan. 1996an bihurgune bat izan zen, ordutik haste, ibarreko feria hiru herrietara hedatu zen. 2012an, berrikuntza bat estreinatu zuen. Feriaren karietara, eztabaida gai bat hautatu, landu eta moldatzea erabaki zen. Garai hortan zuen elkarteak AIBA, “Aldudeko Ibarra Beti Aintzina” izena hartu. Labur bilduz, erran daiteke gogoetaldi eta proposamen gune bat dela, ikusmolde arras desberdineko kidez osatua. Elkarte guziek bezala, urte guziz biltzar nagusia egin behar du. Hori du beraz eginen, heldu den ebiakoitzean. Ongi etorri deneri!
Mendi Alde eskolako ate idekitzeak
Urte guziz bezala, Mendi Alde eskolak ate idekiak muntatzen ditu urtarrilaren 28an ebiakoitzarekin (9:00-12:00). Gelak bisita daitezke eta erakasleek eskolako ibilmoldea eta ikasturtean ereman aktibitate desberdinak presentatuko dituzte. Xehetasun gehiagorentzat 05-59-37-55-46 telefonoko zenbakira deitu daiteke.