Herriz Herri - Bastida (NB) | 2023ko Urtarrilaren 19a

Kantaldi: Lauburu taldea eta Eñaut Elorrieta

Kantaldi: Lauburu taldea eta Eñaut Elorrieta

Larunbat arrats huntan kantaldi handi bat antolatzen dute (20:30), Hazparneko Ezkia ikastolan buraso eta ikasle diren eta izan diren bastidarrek. Lehen aldia da elkartzen direla gisa huntako ikusgarri baten muntatzeko, hau antolatzen dute Ezkia ikastolaren 50 urteren kari, Bastidako Inessa de Gachen gelan.

Programa ederra: Lehen partean Lauburu taldea eta Ezkia ikastolako haurrak, bigarren partean Eñaut Elorrieta bere gitarrarekin, Fantasia disko berriko kantuak eta bere ibilbide osoko kantuak eskainiko ditu.

Txartelak aitzinetik edo tokian berean: Txartelak 12€tan (urririk 12 urte arte) aitzinetik eros daitezke toki hauetan: Bastidan Les Arceaux ostatuan, Hazparnen Bio Lurra dendan, Baionan Elkar dendan, Donapaleun Pagola liburu dendan eta Donibane Garazin Paris dendan. Tokian berean ere erosten ahalko dira, larunbatean (19:00). Ongi etorri deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3678. zbk

Gure Hitza | 2023/01/19

Kabalkada

Janbattitt Dirassar

Xuberoko kabalkada biziki famatua da eta aspaldian. Ihauteria gogoan, ez da ahantzi behar alabainan ihauteriari errotik lotua dela. Bazterrak azkarki harrotzen ditu nunbait han lau hilabetez segidan. Urtarriletik apirilera. Herriz-herri badabila, orotara berrogoi bat jokolari erne eta kementsu, dantzari, kantari eta musikari. Loriagarri denentzat. Ohidura ezinago ederra eta baliosa.Hor dira beltzak eta gorriak, xintxoak eta zirtzilak, Denak berotuak zoin-gehiagoka. Ikusten dira aitzindariak, ikusten ere txerrero, gatuzain, zamaltzain, kantiniertsa, laborari, kautera eta gaineratikoak! Ahantzi gabe Jauna eta Anderea beren jauntzi ederrekin. Denen bixtan, eta nola ez, ardura dena trufa eta eskernio, horra buhameak eta heiekin Pitxu pailaso harrigarria!

Goizean barrikadak, kasu ez sobera hurbil, arratsaldean ikusgarria, zernahi istorio kondatuz, zonbait izaiten ahal oraino ez behinere salatuak, holakoetan baita jendea biziki aise mintzo, nehoren ez deusen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016