Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2023ko Urtarrilaren 19a

Beskoitzeko Herriko Etxea legez kanpo - Bixintxo pestak

Beskoitzeko Herriko Etxea legez kanpo

Beskoitzeko Ikastolak astearte huntan elkarretaratze deia zabaldua zuen, Herriko Etxearekin aldi bat gehiago arazoak ukanez. Herriko Etxea entseatu da herriko kantinan ikastolako haurren kopurua mugatzea, ikasturtea bururatzean 2022ko iraileko sartzerako 54 haur deklaratuak izan ziren. Baina ikastolako ikasleen kopurua gainditua izan da eta 55 haurrek kantinan jan behar lukete. Hastapenean auzapezak “55.” haurra kantinara joaitea ez du onartu, gibelera egin aitzin, burasoeri inposatu du ikasle gazte horrek bakarrik eskolako lagunak baino ordu erdi bat berantago jan beharko zuela. Afera konpontzeko nahian, ikastola eta Herriko Etxearen artean iragan diren bilkuretan, toki eskasa berriz argumentatua izan da, horretarako ikastolak klaseko orduak aldatu ditu. Jakinez ikastolako haurrek bakarrik jaten dutela, hain segur haurño baten lekua baliteke!

Eskolako lagunak utziz, haur bat bakarrik ezagutzen ez dituenekin bazkaltzea ezin onartua dela eta, ikastolako burasoak mobilizatzeko deia egin dute.

Joan den astean afera mindu da, 3 hautetsi kantinara etorri dira, ikastolako haurrak jaten ari zirela. Haurrak kontatu dituzte eta galdezkatu, delako “haur” hori nun eta nor zen jakin nahian. Holako jarrera batek ikastolako burasoak keztatzen ditu. Auzapeza eta bere hautetsiak ikastolaren kontra izanez, haurreri mendekatzea lotsagarria dela salatu nahi ukan dute.

Bixintxoko pestak

Horiek ere hor ukanen ditugu hilabete huntako 3. asteburuan.

Urtarrilaren 20an: adinekoen krakada Bixintxo komiteak eskainirik (16:30) eta “Hypnose” delako ikusgarria Bixintxo antzokian (20:30).

21ean: oinezko ibilaldiendako izen emaitea (9:00), hautua izanen duzuelarik herria oinez (9:30) ala herria lasterka (10:30). Arratsaldez haurren pesta eta krakada (15:00), zintzur bustitze eta afaria Baga Bigak alaiturik (19:00). Gauerditan dantzaldia Katxi taldearekin.

22an: Baserritarren azoka (9:00-12:00). Bixintxoko meza nagusia (10:30), “Los amicos” bandak animaturik. Komiteak eskainirik zintzur bustitzea, ondotik taloak (12:00). Arratsaldeko Aizkoa abesbatzaren kontzertua (15:00).

Pesta on guzieri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3678. zbk

Gure Hitza | 2023/01/19

Kabalkada

Janbattitt Dirassar

Xuberoko kabalkada biziki famatua da eta aspaldian. Ihauteria gogoan, ez da ahantzi behar alabainan ihauteriari errotik lotua dela. Bazterrak azkarki harrotzen ditu nunbait han lau hilabetez segidan. Urtarriletik apirilera. Herriz-herri badabila, orotara berrogoi bat jokolari erne eta kementsu, dantzari, kantari eta musikari. Loriagarri denentzat. Ohidura ezinago ederra eta baliosa.Hor dira beltzak eta gorriak, xintxoak eta zirtzilak, Denak berotuak zoin-gehiagoka. Ikusten dira aitzindariak, ikusten ere txerrero, gatuzain, zamaltzain, kantiniertsa, laborari, kautera eta gaineratikoak! Ahantzi gabe Jauna eta Anderea beren jauntzi ederrekin. Denen bixtan, eta nola ez, ardura dena trufa eta eskernio, horra buhameak eta heiekin Pitxu pailaso harrigarria!

Goizean barrikadak, kasu ez sobera hurbil, arratsaldean ikusgarria, zernahi istorio kondatuz, zonbait izaiten ahal oraino ez behinere salatuak, holakoetan baita jendea biziki aise mintzo, nehoren ez deusen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016