Herriz Herri - Bidarte (L) | 2023ko Urtarrilaren 19a
Eskoletako jantokien inguruko eztabaida
Urtarrilaren 28an, larunbatean, Jean Jaccachoury eskolan (10:00-12:00), Bizi! eta Hitza Hitz begirale ekologistek, “Jantokia: klima eta haurren osagarriarentzat palanka!” eztabaida antolatzen dute.
Mahai-inguruan hizlari nagusiak: Isabelle Pargade Hazparneko auzapeza, laborantza eta elikaduren Euskal Elkargoko presidenteordea, Christelle Laborde Bidarteko Haurtzaro eta Gazteria saileko arduraduna eta Hélène Labrosse Lekorneko jantegiaren aldaketan partaide den burasoa, izanen dira.
Zailtasunak eta aterabideak eztabaidatuko dira, jantokiak animalia produktu gutiagori eta hobeagoeri buruz bideratzeko, elikagaien xahutzea murrizteko eta tokiko elikagai biologikoen presentzia handitzeko, haurren osagarriaren eta klimaren onerako.