Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2023ko Urtarrilaren 19a

Arberoa kirolak: entrenamenduen berrabiatzea - Union Basque mus txapelketa - Jogurtak Zabaltzan - Arberoa ibarrean

Arberoa kirolak: entrenamenduen berrabiatzea

Urtarrilaren 3an, ostiralarekin, Donoztiriko Sanoki ezker paretan, herri kirol elkarteak entrenamenduak berriz hasi ditu.

Taldearekin herri kirolak entseatzera edo praktikatzera etorri nahi duen pertsona guziak ongietorriak dira. Kontaktua: 06-65-62-07-06 (Alain).

Union Basque mus txapelketa

Belhoritz elkarteak Union Basque mus txapelketaren lehen itzulia antolatzen du, urtarrilaren 28an, Bil Etxean (14:00). Partiden ondotik elgarrekin afaltzeko aukera izanen da (aukerakoa).

Xehetasunak eta izen emaiteak urtarrilaren 26a aitzin: Jérôme deituz 06-62-28-61-07.

Jogurtak Zabaltzan

Urtarriletik goiti, Zabaltza etxaldeak ardi esne jogurtak proposatzen dauzkigu, laborantza biologikoan segurtatuak. Denen gustukoa izaiteko gisan, hiru zapore eskuragarri izanen dira.

- Hutsa (krematsua, ttipiei eta handiei ezinbestekoa dena) 125gr: 1€

- Kafea (leuna, kafea maite ez dutenen gustukoa dena ere) 125gr: 1,10€

- Zitroina (fin-fin perfumatua eta liluragarria) 125gr: 1,10€

Segur direnendako manatze sistema bat proposatua da, astelehen arratsaldea baino lehen mailez manatuzzabaltzaetxaldea@gmail.comhelbidera. Ondoko larunbatean zuzenki etxaldean zuen manaketak errekuperatzen ahalko dituzue (10:00-12:00), salmenta tenoreetan.


Arberoa ibarrean

Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak 3 konferentzia antolatzen ditu urte hastapen huntan, gaurko problematikaren inguruan. Urtarrilaren 28an, Izturitzen (10:00): "Egoera gaur-egun, nolaz hortaratu gira?" galderaren inguruan planteatuko da gaurko egoera. Otsailaren 25ean, Aiherran (10:00): "Erantzun eta iniziatiba pertsonal eta kolektiboak" azalduko dira. Martxoaren 25ean Donamartirin (10:00) "Kuadro legalak eta lan ildoak" aurkeztuko dituzte hizlariek.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3678. zbk

Gure Hitza | 2023/01/19

Kabalkada

Janbattitt Dirassar

Xuberoko kabalkada biziki famatua da eta aspaldian. Ihauteria gogoan, ez da ahantzi behar alabainan ihauteriari errotik lotua dela. Bazterrak azkarki harrotzen ditu nunbait han lau hilabetez segidan. Urtarriletik apirilera. Herriz-herri badabila, orotara berrogoi bat jokolari erne eta kementsu, dantzari, kantari eta musikari. Loriagarri denentzat. Ohidura ezinago ederra eta baliosa.Hor dira beltzak eta gorriak, xintxoak eta zirtzilak, Denak berotuak zoin-gehiagoka. Ikusten dira aitzindariak, ikusten ere txerrero, gatuzain, zamaltzain, kantiniertsa, laborari, kautera eta gaineratikoak! Ahantzi gabe Jauna eta Anderea beren jauntzi ederrekin. Denen bixtan, eta nola ez, ardura dena trufa eta eskernio, horra buhameak eta heiekin Pitxu pailaso harrigarria!

Goizean barrikadak, kasu ez sobera hurbil, arratsaldean ikusgarria, zernahi istorio kondatuz, zonbait izaiten ahal oraino ez behinere salatuak, holakoetan baita jendea biziki aise mintzo, nehoren ez deusen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016