Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2023ko Urtarrilaren 19a
Fuga dantza ikusgarria
Vauban gelan, urtarrilaren 27an (20:30), Fuga! Elirale konpainiaren azken sorkuntza koreografikoa emana izanen da. Pantxika Telleria koreografoak zuzendu dantza ikusgarria da, 3 dantzari eta musikari batek eman obra. Taula-gainean Mutxikoen araudien bidez, dantzariek gorputzaren korapiloa eta menpekotasuna erakusten dute, ustekabeko loturak sortuz. Ikusi behar den ikusgarria, eszenografia, argiak eta jantziak irudimen hunkigarrien oihartzun dira.
Dantzariak: Cyril Geeroms, Oihan Indart eta Yutaka Takei dira, Romain Baudoin musikaria lagun dutela. Aitzinetik lekua atxiki nahi duenak kultura.maplace.fr/evenement/2990/fuga bidez egin lezake.