Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2023ko Urtarrilaren 19a

Behauztar-donibandar ostalerraren heriotza - Foch obrak - Jende kontaketa

Behauztar-donibandar%20ostalerraren%20heriotza%20-%20Foch%20obrak%20-%20Jende%20kontaketa

Behauztar-donibandar ostalerraren heriotza

Georges Mailharro Behauzen sortua, Jean-Marie anaiarekin Donibane Garaziko Garat trinketa atxiki ondoan, Donibane Lohizunen plantatu zen. Luis XIV plazan ezagutua, “le Suisse”, “Txalupa”, “Madrid” ostatuen jabea zen, 2012an erretretan sartu zen.

Joan den astean jakin da 75 urtetan hil dela. Euskal Herri osoan ezagutua, ehorzketak astelehenean iragan dira, jende andana ederra etorria zelarik azken agurraren egitera.

Foch obrak

Donibane Lohizuneko Foch gunea obretan da, lurpeko aparkaleku baten eraikitzeko. Bigarren Mundu Gerlako blokeoen aztarnak aurkitu dira. Ondarearen defentsarako lan egiten duen Jakintza elkartea kezkatua agertu da, obra horien baldintzak nola eginak diren, xehetasunak galdegiten ditu.

Jakintzak dio hirigintza zerbitzueri ohartarazia ziela blokeo horren presentziaz, 1946ko mapa batek erreferentzia egiten baitzuen.


Jende kontaketa

Urtarrilaren 19tik otsailaren 25a arte iraunen du. Herritar kontaketari esker, Estatuak herriko aurrekontuetan egiten duen ekarpena zehaztea ahalbidetzen du, ezinbestekoa da etxebizitza, osasun, enplegu eta lurralde antolamenduko politika publikoak eraikitzeko. Herriko Etxeak 5 pertsona izendatua ditu, auzo desberdinetan ibiliko direnak, karta ofiziala erakutsiko dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3678. zbk

Gure Hitza | 2023/01/19

Kabalkada

Janbattitt Dirassar

Xuberoko kabalkada biziki famatua da eta aspaldian. Ihauteria gogoan, ez da ahantzi behar alabainan ihauteriari errotik lotua dela. Bazterrak azkarki harrotzen ditu nunbait han lau hilabetez segidan. Urtarriletik apirilera. Herriz-herri badabila, orotara berrogoi bat jokolari erne eta kementsu, dantzari, kantari eta musikari. Loriagarri denentzat. Ohidura ezinago ederra eta baliosa.Hor dira beltzak eta gorriak, xintxoak eta zirtzilak, Denak berotuak zoin-gehiagoka. Ikusten dira aitzindariak, ikusten ere txerrero, gatuzain, zamaltzain, kantiniertsa, laborari, kautera eta gaineratikoak! Ahantzi gabe Jauna eta Anderea beren jauntzi ederrekin. Denen bixtan, eta nola ez, ardura dena trufa eta eskernio, horra buhameak eta heiekin Pitxu pailaso harrigarria!

Goizean barrikadak, kasu ez sobera hurbil, arratsaldean ikusgarria, zernahi istorio kondatuz, zonbait izaiten ahal oraino ez behinere salatuak, holakoetan baita jendea biziki aise mintzo, nehoren ez deusen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016