Herriz Herri - Hazparne (L) | 2023ko Urtarrilaren 19a

Zonbait oren eskaini - Dantza ikastaldia - Beñat Loyatho

Zonbait%20oren%20eskaini%20-%20Dantza%20ikastaldia%20-%20BeAat%20Loyatho

Zonbait oren eskaini

Herriko Sozial Zentroak laguntza mota anitz eskaintzen die behardunei. Bainan badira laguntza batzu estaduak emaiten ez dituenak eta jendetasuna, elkartasuna galdegiten dutenak. Logikoa den bezala erretretatuak dira aizina gehiena dutenak eta egunaren barnean libratzen ahal direnak. Haurrak etxeko lanen egiten, janaria banatzen, garraioa segurtatzen… Mota askotako lanak badira eta gaitasun berezirik ez da behar, gogoaren ukaitea aski da. Erran behar da lan horiek zentroko adituen babespean egiten direla. Entseatu nahi duenak 05-59-70-29-07 zenbakia egin beza edo maila igor: ccas@ville-hasparren.fr helbidera.

Dantza ikastaldia

Ikastaldi bat apailatua da Ezkia Ikastolan, urtarrilaren 21ean haurrendako:

- (09:45 → 10:45): 4 eta 6 urte artean duten haurrentzat.

- (11:00 → 12:00): 7 eta 10 urte artean duten haurrentzat.

Ikastaldia euskaraz iraganen da eta 10€ gostako haurka. Dantza garaikidea da erakutsiko. Lekuak mugatuak izanki, aitzinetik atxikitzea galdegina da 06-08-72-38-17 zenbakira deituz. Erakaslea Eneka Bordato Riano da.

Beñat Loyatho

Baionako arte ederren eskolan eginak zituen bere lehen ikasketak eta geroztik arizanez artista osoa bilakatua zen. Edozoin gai, eguneroko biziaren gertakariak, Euskal Herriko paisaiak… Oligoa, pastelak, arkatzak, pintzela, kanibeta… denak erabiltzen zituen trebetasun handiz. Inguruetako erakusgela gehienetan ibilia zen eta bistan dena urtero Hazparneko Choribit gelan. Berriki zendu da artista, bulta batez eritasunaren kontra borrokatu ondoan. Elizaberri auzoa bereziki doluan da, bere tindalari xume eta handia galdurik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3678. zbk

Gure Hitza | 2023/01/19

Kabalkada

Janbattitt Dirassar

Xuberoko kabalkada biziki famatua da eta aspaldian. Ihauteria gogoan, ez da ahantzi behar alabainan ihauteriari errotik lotua dela. Bazterrak azkarki harrotzen ditu nunbait han lau hilabetez segidan. Urtarriletik apirilera. Herriz-herri badabila, orotara berrogoi bat jokolari erne eta kementsu, dantzari, kantari eta musikari. Loriagarri denentzat. Ohidura ezinago ederra eta baliosa.Hor dira beltzak eta gorriak, xintxoak eta zirtzilak, Denak berotuak zoin-gehiagoka. Ikusten dira aitzindariak, ikusten ere txerrero, gatuzain, zamaltzain, kantiniertsa, laborari, kautera eta gaineratikoak! Ahantzi gabe Jauna eta Anderea beren jauntzi ederrekin. Denen bixtan, eta nola ez, ardura dena trufa eta eskernio, horra buhameak eta heiekin Pitxu pailaso harrigarria!

Goizean barrikadak, kasu ez sobera hurbil, arratsaldean ikusgarria, zernahi istorio kondatuz, zonbait izaiten ahal oraino ez behinere salatuak, holakoetan baita jendea biziki aise mintzo, nehoren ez deusen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016