Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2023ko Urtarrilaren 19a
Eskubaloia - Ihauteriak - Pilota
Eskubaloiko emaitzak
Frantziako koparen kontu neska helduek 21/24 galdu dute Mont de Marsan hirian. Beti Frantziako xapelketaren kontu, 18 urtez petik den mutikoen taldeak 30/18 irabazi du Pays de Nestes taldeari.
Heldu den larunbatean gizonen 1. taldeak errezebituko du, nazional 2 mailan, Asson auzoko talde azkarra (19:00). Prenazional mailan 2. taldeak errezebituko du Villenave taldea (17:00). Frantziako xapelketaren kontu 18 urtez petikoek Irisarri-Atharratze joanen dira Saint Cyr sur Loire hirira (18:00).
Igandean neskak ariko dira Saint Medard hirian (14:15).
Ihauteriak
Otsailaren 4an, larunbatarekin, Irisarrin ihauteriak ospatuko dira. Egun horretarako dantzen ikasteko elkarteak bi ikasketa proposatzen ditu. Urtarrilaren 20 eta 27an, ortziralez (20:00), etor zaitezte Denen Gelara. Dantzen ikasteko deneri irekia da, ihauterietan denek parte har dezaten.
Eskolan ate irekiak
Urtarrilaren 28an, goizean, eskolako ateak irekiak izanen dira, Irisarriko eskolan. Etor zaitezte eskolako erakasle eta gurasoen elkartea ezagutzera, kafea eta dutea eskainiak izanen dira.
Pilota
Txapeldun - Frantziako xapelketako finalen eguna zen igandean, Arrangoitzeko trinketean. Irisartarrak pilota elkarteko gazteek, Eneko Etchevers-Xan Bidart, finala 40-32 irabazi dute, Sarako Izarrako Manex Etxeberri-Pacheco-Eñaut Zozayaren parean. Partida huntan denetarik ikusi da, kintze politak eta txarrak, bainan Eneko eta Xan aldi huntan garaile atera dira.
Biba zuek eta goresmenak ere beren arduraduneri!
Finalean - Berri onekin segituz palantxan nesketan eta Union Basque xapelketaren kondu, Katixa Vignau-Tuquet eta Katixa Etcheverry-Bortheiryk beren finalerdia irabazi dute, Irisarriko trinketean, Kanboren aitzinean 14/15 15/10 10/09. Azken haitadan gureek 09/06 galtzen zuten eta berdindu ondoan irabazi! Orain bi Katixek urtarrilaren 21ean (17:00) finala jokatuko dute, Itsasuarrak-en parean, Ahurtiko trinketean. Segi hola!