Herriz Herri - Makea (L) | 2023ko Urtarrilaren 19a

Makeako Laborariak

Makeako%20Laborariak

Makeako Laborariak elkarteak urtero agorrilean “Gasnaren Besta” antolatzen du, urtez-urte gertakari horrek arrakasta pollita biltzen duela. Urte hondarrean besta horretan parte hartzen duten laguntzaileak eskertzeko, elkarteak afari goxo baten inguruan bildu ditu. Egun horretan txalotuak ere izan dira parte hartzen duten sukaldariak: Bixente Chapelet Ezkaratza jatetxeko heletarra, Henri Amestoy sortzez makearra Irisarrin plantatua Art’Zain jatetxean eta Paxkal Bethoul gure herrian bizi dena.

Besta horretan ateratzen den benefizio parte bat emana da etxaldearen segida hartzen duen herriko laborari gazte bati. Aurten Antton Goutenegre da hautatua izan, 400€ko txekea errezebitu du.

Gasnaren Bestak iraun dezala, gertakari horri esker, tokiko laborarien ekoizpenak ezagutzeaz gain, herriko laborari gazte bat laguntzea baita!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3678. zbk

Gure Hitza | 2023/01/19

Kabalkada

Janbattitt Dirassar

Xuberoko kabalkada biziki famatua da eta aspaldian. Ihauteria gogoan, ez da ahantzi behar alabainan ihauteriari errotik lotua dela. Bazterrak azkarki harrotzen ditu nunbait han lau hilabetez segidan. Urtarriletik apirilera. Herriz-herri badabila, orotara berrogoi bat jokolari erne eta kementsu, dantzari, kantari eta musikari. Loriagarri denentzat. Ohidura ezinago ederra eta baliosa.Hor dira beltzak eta gorriak, xintxoak eta zirtzilak, Denak berotuak zoin-gehiagoka. Ikusten dira aitzindariak, ikusten ere txerrero, gatuzain, zamaltzain, kantiniertsa, laborari, kautera eta gaineratikoak! Ahantzi gabe Jauna eta Anderea beren jauntzi ederrekin. Denen bixtan, eta nola ez, ardura dena trufa eta eskernio, horra buhameak eta heiekin Pitxu pailaso harrigarria!

Goizean barrikadak, kasu ez sobera hurbil, arratsaldean ikusgarria, zernahi istorio kondatuz, zonbait izaiten ahal oraino ez behinere salatuak, holakoetan baita jendea biziki aise mintzo, nehoren ez deusen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016