Herriz Herri - Sara (L) | 2023ko Urtarrilaren 19a
Aldizkaria - Udako enpleguak - Bilkura - Kirola
Aldizkaria: Urte guziz bezala liburu ttiki horiek, herriak familia bakotxari partikatzen ditu, bainan aurten peto bat izan da, denek ez dute errezebitu. Ukan ez duenak, Herriko Etxera bila etortzen ahala da. Kontseiluaren partez barkamenak.
Udako enpleguak: Urte guziz bezala Herriko Etxeak udako sasoiko hartuko ditu enplegatu batzu, igerilekuko, ateleriako, lezetako eta aisialdi zentrorako haurren atxikitzeko. Hortako behar da estudiante izan eta 17 urte eginak 2023ko maiatzaren lehenean. Galderak igorri behar dira Herriko Etxera urtarrilaren 31 aitzin.
Bilkura: 2021ean izan zen bilkura bat Portuko bide-gurutzetik Animaineko aldera jendeentzat pasabide bat egiteko. Karia hortara bertze bilkura bat izanen da, urtarrilaren 25ean, asteazkenez, Lur Berri gelan (18:00). Presentatuko dute bide horren plana, Istilarte auzoko jende guziak eta bertzeak ere gomitatuak dira bilkura hortara.
2022ko urteko egoera zibila
27 sortze izan dira (2021ean baino 3 gutiago), 24 heriotze (2021ean baino 2 gutiago) eta 19 ezkontza (2021ean 11 gehiago).
Kirola
Pilota - Trinketean gaztetxoak: Alduntzin Kaiet-Berasategui Unai galtzaile 40-31 Inthalatz-zen kontra. Pasaka: Pery Nicolas-Etchegaray Patrick galtzaile 13-04 Endaiarrak-en kontra. Ezker paretan joko garbi, 3. maila: Arribillaga Eneko-Mounho Eneko galtzaile 40-29 Oiartzun-en kontra. Frantziako Txapelketa gazteen finala Arrangoitzen Etxeberri Pacheco Manex-Zozaya Eñaut galtzaile 40-32 Irisartarrak-en kontra.
Errugbi: Saran bi taldeak aritu dira: neskek 27/05 Iruñaren kontra irabazi dute eta mukikoek 34/27 irabazi Eibarren kontra.
Ganex.