Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2023ko Urtarrilaren 19a

Aurrekontu partehartzailea - Helduen arratsaldekoa - Txilindron xapelketa

Aurrekontu%20partehartzailea%20-%20Helduen%20arratsaldekoa%20-%20Txilindron%20xapelketa

Aurrekontu partehartzailea

Azaroko kontseiluko biltzarrean aho batez onartua izan zen Uztaritzeko Herriko Etxeak xutik eman nahi duen proiektua: aurrekontu partehartzailea. Helburua da herritarren engaiatzea kolektibo proiektu batzuen moldatzeko eta beharrez gauzatzeko, herriaren funtzionamendua ulertuz eta ekintza publikoaren eraginkortasuna bideratuz. Egia erran partehartze hori entseguzkoa gelditzen da, hemen gaindi, Baiona bezalako hiri handi batzuk edo lurralde batzuk dute bakarrik hori entseiatu. Horrengatik aurtengo urtearentzat 10.000 euro ditu bakarrik herriak ezartzen. Elkarteek edo auzo batzordeek bakarrik herritarren beharreri dagozkien proiektuak beharko dituzte proposatu, txosten batzuen bidez Herriko Etxeari, otsailaren lehenetik martxoaren bukaera arte. Talde bakotxak proiektu bakar bat proposa dezake. Apirilaren lehenetik maiatzaren 31ra COPIL deitu batzorde berezi batek aztertuko ditu galdeak eta atxikiak izanen direnak ekainean publikatuak izanen dira. Uztailean uztariztarrek bozkatuko dituzte gauzatuak ikus ditzaketen proiektuak, definitiboki onartuak izaiteko, bakotxak hiru hautatzeko ahala ukanen du. Plataforma numerikoaren bitartez bozketa elektronikoa da bakarrik baliagarria izanen eta 16 urtetik goiti egin dezakete. Agorriletik harat gauzatzen hasiko dira bakarrik. Herriko Etxeak proiektu bat baino gehiago nahi bailuke gauzatu, bakotxarentzat ekar dezaken laguntza mugatua da, gehienik 5.000 eurotara. Elkarte ala talde bakotxak ere ekar dezake finantzamendu parte bat, herriaren laguntzarekin gehitu daitekeena. Gauza hortaz antolatuak izan diren asko biltzarretan, Erik Mailharancin axuanta aurkezpenean aski garbi izan da. Aurtengo ideia hori entseguzkoa da bakarrik, 2024an ez da eginen herriak nahi baitu ikusi aurten aukeratu proiektuak osoki gauzatuak izanen diren. Kausitzen bada 2025ean antolatuko da berriz. Aurrekontu partehartzailearen barne araudiak zabalduak dira, Gaztelondoa Herriko Etxean, galdegina da auzo batzorde eta elkarteeri gain gainetik errespetatuak izan daitezen. Ukanen dugu ondoko hilabetetan gai hortaz berriz mintzatzeko parada hemen berean.

Helduen arratsaldekoa

Bi urte egin gabe egonik, berriz egin da joan den larunbat arratsaldean, helduen arratsaldekoa, Bilgune gelan, Herriko Etxeak eskainirik, 140 bat pertsona bildu direla arratsalde goxo bat pasatzeko asmotan. Eta erran daiteke kausitua izan dela osoki. Hamar bat hautetsi ziren zerbitzua segurtatzeko. Errege bixkotxak denenganik preziatuak izan dira. Oren pare batez Josteta gizon abesbatzak hedatu du giro partikularra, ez baita segur jendea enoatu horien kantuari lotuz airoski. Hogoi bat gizonez osaturiko talde horrek kantua baderama errexki, zonbait musika tresna batzuez lagunduak direla. Jendeak ateratzean Covidak egin makurrak ahantziak zituen osoki eta datorren urtean berriz etorriko direla segurtatu dute. Goresmenak kantarieri, zerbitzarieri, Herriko Etxeari eta CCAS ekintza sozialen zentroari.


Txilindron xapelketa

Etorriko den Hartzaro festibalaren barnean Latsa elkarteak antolatzen du 17. aldikoz sukaldaritzan Txilindron xapelketa, otsailaren 19an iraganen dena. Elkarte partehartzaileek oraindanik izenak emaiten ahal dituzte, Latsa elkarteari telefonoz: 06-30-53-97-87 edo helbide huntara: latsa@orange.fr. Ondoko astetan berriz aipatua izanen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3678. zbk

Gure Hitza | 2023/01/19

Kabalkada

Janbattitt Dirassar

Xuberoko kabalkada biziki famatua da eta aspaldian. Ihauteria gogoan, ez da ahantzi behar alabainan ihauteriari errotik lotua dela. Bazterrak azkarki harrotzen ditu nunbait han lau hilabetez segidan. Urtarriletik apirilera. Herriz-herri badabila, orotara berrogoi bat jokolari erne eta kementsu, dantzari, kantari eta musikari. Loriagarri denentzat. Ohidura ezinago ederra eta baliosa.Hor dira beltzak eta gorriak, xintxoak eta zirtzilak, Denak berotuak zoin-gehiagoka. Ikusten dira aitzindariak, ikusten ere txerrero, gatuzain, zamaltzain, kantiniertsa, laborari, kautera eta gaineratikoak! Ahantzi gabe Jauna eta Anderea beren jauntzi ederrekin. Denen bixtan, eta nola ez, ardura dena trufa eta eskernio, horra buhameak eta heiekin Pitxu pailaso harrigarria!

Goizean barrikadak, kasu ez sobera hurbil, arratsaldean ikusgarria, zernahi istorio kondatuz, zonbait izaiten ahal oraino ez behinere salatuak, holakoetan baita jendea biziki aise mintzo, nehoren ez deusen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016