Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 19a

Ezin erran

J-B D

Ezin%20erran

Untsalaz, itxura guzien arabera, ortzegun huntan, urtarrilak 19, baditake mugimendu hor gaindi! Zernahi manifestaldi anitz hiritan, salatuz erretretak gogoan gobernuak agertu xedeak, arrunt ezin onetsiak direla-eta! Ez onartu nahi zonbait urte barne lanean gehiago ari beharko dela, lanaren uzteko adina bi urtez gibelatua alabainan, 64 urtetan ezarria beraz. Errextasun berezi zonbait hitzemanak badira ere, dena lausengu eta zurikeria, lanean biziki goizik hasiak direnentzat bai eta lan penatuetan ari edo arizanak direnentzat. Sindikatuek bat egina dute, denek dei bera zabalduz, manifestaldi horietan behar dela nasaiki parte hartu, erakutsiz zonbat arrangura baden eskuin eta ezker. Aitzinetik ezin erran haatik dei hori zonbatetaraino entzuna izanen den. Ikusmolde desberdinak badira alabainan.

Gauza bat frango usu aditzen ahal dena, zendako behar den oraidanik kexatu ikusiz gobernua nolako xedetan den. Urteak jin eta urteak joan, orain hau edo hura erranikan ere, orain aipu diren aldaketak jestu gutiz ezabatuak izaiten ahal direla, oraino latzago ezarriak edo alderantziz nolazpait goxatuak, hori dakiena isilik dagoela, nehork ez jakin xuxen zeri buruz bagoatzin. Arrazoi gisa hori aski ote da jendea ez hanbat mugitzeko, egun hobeak jiten ahal direlako esperantzan, ala jendeak nahiko ote du ozenki erakutsi nolako beldurrak hartua daukan.

Gisa guziz, behialakoak ziona, istorio horrek biziki soka luzea ukan dezake, alde bat solasgai noiznahi eta nunahi. Gobernuak ere ikusi nahia duke jendeak nola ihardokiko duen. Bixtan den gauza hori ere! Gisa guziz, beste manifestaldi zonbait ere jitekoak dira ondoko egunetan, lekuka solasa da greba pizkorrak ere izaiten ahal litazkeela. Burdinbideetan orobat, garraio beste zerbitzuetan ere berdin,Eta nork daki, nehork uste ez duen toki batzuetan zendako ez?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2023/01/19

Nola bezti?

Aspaldiko eztabaida bat, aldi bat baino gehiago frango samina izana, berriz piztu da eta hedatzen ari da naski arras polliki. Eskoletan dabiltzan haurrak ez litazkeenez denak berdin bezti joan behar beren ikastegira. Desberdintasun askoren gordetzeko bezala nolazpait. Batzuk ba jauntzi ederrak, kario pagatuak, beste batzuk aise arruntagoak hori ez dela hain gisa. Bainan denek itxura bereko soinekoa ukanez, delako desberdintasunak zinez ezabatzen ote litazke? Ala hori ez da ilusiomendu ergel bat baizik, irringarria ere litakeena ez balitz izaitekoz peningarria?

Horiek hola, Franck Riester ministroak hauxe erran du gobernuaren izenean, ez dela lege berri baten beharrik, jadanik ere ikastegiek badutela legez-lege deneri jauntzi beraren ezarrarazteko errextasuna edo eskubidea, gisa hartako erabakia hartzen baldin badute. Aldiz, Brigitte Macron, lehendakariaren andrea, arrunt denek eta denetan jauntzi beraren ezartzearen alde agert...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/01/19

Gaixo haurra!

J-B D

Gertakari hitsa biziki, deplauki erranen dugu hitsa baino hitsagoa, bat-batean Vosges departamendua azkarki inarrosi duen hori! 13 urteko mutiko bat, arrunt etsitua izan behar zena, kolpez hil da bere burua urkaturik! Egia erran, duela zonbait denbora, berak erakutsia omen zuen holako xede zerbait bazuela burutan. Ondotik haatik, ez gehiago deus holakorik aipatua.

Diotenaz, joan den udazkenean jadanik arranguratua zen haatik bere lagun batzuk, eskolan eta eskolatik kanpo, noiznahi trufatzen zutela azkarki, dena berexkuntza eta ttipikeria. Besteak baino aise apalago ezarriz. Ikerketa bat manatua da hobeki ikusteko azkenean nola eta xuxen zergatik hortaratua zen gaixo mutikoa. Egia da gisa hortako trufa eta apaltzeak gero eta usuago gertatzen direla hor gaindi, hiri handietan gehiago naski, bainan, eta beharrik, holako ondorio hitsik gabe! Haur batek bizia gisa hortan galtzea, zer gauza izigarria bestenaz! Holakorik ez da onesten ahal!

Irakurri segida

3678. zbk

Gure Hitza | 2023/01/19

Kabalkada

Janbattitt Dirassar

Xuberoko kabalkada biziki famatua da eta aspaldian. Ihauteria gogoan, ez da ahantzi behar alabainan ihauteriari errotik lotua dela. Bazterrak azkarki harrotzen ditu nunbait han lau hilabetez segidan. Urtarriletik apirilera. Herriz-herri badabila, orotara berrogoi bat jokolari erne eta kementsu, dantzari, kantari eta musikari. Loriagarri denentzat. Ohidura ezinago ederra eta baliosa.Hor dira beltzak eta gorriak, xintxoak eta zirtzilak, Denak berotuak zoin-gehiagoka. Ikusten dira aitzindariak, ikusten ere txerrero, gatuzain, zamaltzain, kantiniertsa, laborari, kautera eta gaineratikoak! Ahantzi gabe Jauna eta Anderea beren jauntzi ederrekin. Denen bixtan, eta nola ez, ardura dena trufa eta eskernio, horra buhameak eta heiekin Pitxu pailaso harrigarria!

Goizean barrikadak, kasu ez sobera hurbil, arratsaldean ikusgarria, zernahi istorio kondatuz, zonbait izaiten ahal oraino ez behinere salatuak, holakoetan baita jendea biziki aise mintzo, nehoren ez deusen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016