Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 19a
Behar gorrian dauden 10.000 pertsonari premiazko laguntza
A.E.
Jaurlaritzak sortu programaren helburua da 2.500 bat familiari elikagaiak edo higiene pertsonalerako produktuak erosteko aukera bermatzea. Laguntzak 150-300 euro artekoak izanen dira, urtean gehienez hiru aldiz emanen dituztenak, txartelen eta aplikazio mugikor baten bidez bideratuko dituzte, Jaurlaritzak jakitera eman duenez, ekimen horretarako, 2,5 milioi euroko aurrekontua dedikatuko du. Sailburuak adierazi du asmoa dela 10.000 bat pertsonarengana hurbiltzea, euskalhiru lurraldeetan, 2.500 bat familia.