Mundu zabalean | 2023ko Urtarrilaren 19a

Alemanian ikatzaren kontrako kanpamendua

M.O.

Alemaniako mendebaldean kokatua den Lützerath herrian, ikatz meategi proiektu baten kontrakoek 2 urte hauetan kanpamendua muntatua dute, milako bat jende dira. Joan den asteazkenean lekuak hutsarazteko manua emana izan da. Alemania osotik milaka manifestari batu ziren, zelaiak zeharkatuz poliziaren errepide blokeoak saihesteko eta okupatzaileen laguntza deiari erantzuteko.

Kanporatze operazio horrek Olaf Scholz gobernu buruak ekologistekin egin koalizioa arriskuan ezartzen du, ingurumenari buruz hartu engaiamenduak ez atxikitzea leporatua baitzaio.

RWE alemaniar enpresa, energiaren sektorean ezaguna da, elektrizitatea, gasa eta ura banatzen ditu, Europan eta Ipar Amerikan. Enpresak Lützerath-eko herritar guziak desjabetu zituen ikatz meategia zabaltzeko.

Utziak izan diren lurretan, hondeamakinetatik hurbil, okupatzaileek zuhaitz etxeak eraiki dituzte, obra horien aitzinamendua moteldu nahian. Polizia hurbil ez dadin barrikadak muntatu dituzte. Urtarrilaren 14an manifestazio jendetsua iragan zen, 7.000ko pertsona hurbilduak ziren, poliziarekin gatazkak izan dira.

Joan den urrian RWEk eta alemaniar agintariek sinatu duten hitzarmena salatua da, energia konpainiak ustiatzeko baimena ukan duelako. Buruzagiek segurtatzen dute Lützerathetik ikatza ateratzea ezinbestekoa dela Europak krisi energetiko larria bizi izanez. Aktibistek kontestatzen dute, hainbat ikerketek erakustera emaiten dutela berotze globala 1,5°-tara atxikitzeko helburua ez dela bateragarria Lützerath-en funtzionamenduarekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2023/01/19

Dozena bat elur kanoi suntsituak

M.O.

Dozena%20bat%20elur%20kanoi%20suntsituak

Urtarril hastapenean Clusaz eski gunean dozena bat elur kanoi suntsituak izan dira. Ekintzaile anonimoek elur-kanoien azpian kokatu sistema elektrikoen eta hidraulikoen hodiak moztu dituzte. Ekintza horren bidez salatu nahi ukan dute mendi gune horietan elur artifiziala dela ezarria.

Mendia babesteko Mountain Wilderness elkartearen arabera, elur artifiziala egiteko, batez beste, 4.000 m3 ur hektareako behar dira.

Copernicus klima zaintzeko Europako agentziak, urtarrilaren 10ean argitaratu txostenean, azken tenperaturaren emaitzen arabera, 2022a "mutur klimatikoen" urtea izan dela agertzen du. Tenperatura goratzeak eta atmosferako berotegi-efektuko gasen kontzentrazioak gero eta handiagoak dira. XIX. mendearen erditsutik, munduko tenperatura 1,2° inguru igan da.

Europan, pasa berri den urtea, bigarren beroena da, 2020. urtearen ondotik. Orduan Frantzian, Espainian, Alemanian eta Eslovenian, oihan suteeri lotu isuriak ez ziren hain han...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2023/01/19

Brasil: Marina Silva ingurumen ministro enblematikoa

M.O.

Brasilen berrikitan iragan presidente hauteskundeetan, Jair Bolsonaro presidentea kargutik kanporatua izan da, Luiz Inácio Lula da Silvak lekua hartzen zaiola. Gobernamendu berria osatua izan da. Marina Silvak, Amazonian sortua, ekologista karismatikoa, Ingurumen Ministerioa hartu du. Bere sorlekua zangopilatu duten Bolsonaroren lagunen kontra buru egin beharko du.

Oihan suntsitze ikaragarriak, krima antolatu sustraitzeak, defendatzaile indigenen hilketak... Brasilgo ingurumen ministro berriak zeregin handia ukanen du. Bolsonaro eskuin muturreko estatuburuaren agintaldia ingurumenaren kontrakoa izan da, garapen ekonomikoaren izenean, neurri juridikoez kanpo. Marina Silvaren misioa izanen da hori guzia aldatzea, garapen eredu alternatiboa proposatuz.

Familia xume batekoa da, Amazoniako bihotzean sortua, ingurumenaren defentsa kontu pertsonala da. Ttipitan aita laguntzen zuen gomazko zuhaitzak kolpatzen eta latexaren biltzen. 16 urte arte analfabetoa zen, hogei urte beran...

Irakurri segida

3678. zbk

Gure Hitza | 2023/01/19

Kabalkada

Janbattitt Dirassar

Xuberoko kabalkada biziki famatua da eta aspaldian. Ihauteria gogoan, ez da ahantzi behar alabainan ihauteriari errotik lotua dela. Bazterrak azkarki harrotzen ditu nunbait han lau hilabetez segidan. Urtarriletik apirilera. Herriz-herri badabila, orotara berrogoi bat jokolari erne eta kementsu, dantzari, kantari eta musikari. Loriagarri denentzat. Ohidura ezinago ederra eta baliosa.Hor dira beltzak eta gorriak, xintxoak eta zirtzilak, Denak berotuak zoin-gehiagoka. Ikusten dira aitzindariak, ikusten ere txerrero, gatuzain, zamaltzain, kantiniertsa, laborari, kautera eta gaineratikoak! Ahantzi gabe Jauna eta Anderea beren jauntzi ederrekin. Denen bixtan, eta nola ez, ardura dena trufa eta eskernio, horra buhameak eta heiekin Pitxu pailaso harrigarria!

Goizean barrikadak, kasu ez sobera hurbil, arratsaldean ikusgarria, zernahi istorio kondatuz, zonbait izaiten ahal oraino ez behinere salatuak, holakoetan baita jendea biziki aise mintzo, nehoren ez deusen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016