Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 19a

Frantsesenia lizeoak ateak idekiak

Frantsesenia%20lizeoak%20ateak%20idekiak

Frantsesenia lizeoak urtarrilaren 27 (16:30-18:00) eta 28an (9:00-13:00) ate idekiak antolatzen ditu. Buraso eta ikasleek hitzordua hartu behar dute, telefonoz 05-59-37-22-35 deituz edo Frantsesenia lizeoko webgunearen bidez izena emanez: frantsesenia.com.

Lizeoan kurtsoak segitzeko, aurten kolegioan diren 3.eko ikasleeri edo(ta) ber-orientazioan diren lizeoetako gazteeri idekiak dira.

Gaur egun, Frantsesenian 120 ikasle dira, gehienak barnealdekoak eta multxo bat ere kostaldekoa. Hiru baxo profesional sail desberdin proposatuak dira: laborantza-hazkuntza, osasun-sozial arloak eta harrera lanbideak.

Lizeoak 45 tokiko barnetegia badu, aurten denak okupatuak dira. Hor egoiten diren ikasleentzat animazio eta ateraldi desberdinak antolatuak dira, bereziki asteazken arratsaldetan.

Frantseseniak beste urterako proiektuak baditu, horietan profesional erakaskuntza elebidunez segitzea (euskara/frantsesa), bakotxak bere hautua eginez.

Baxo profesionalaren ondotik, ikasleek hautua badute, zuzenean lan munduan sartu edo ikasketa segitu (BTS, erizain eskola, hezitzaile eskola...).


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2023/01/19

Haziak loratzen: Adinekoen gidabaimenaren baliozkotasuna auzian ezarri behar dugu?

Jerôme - Baionako Gau Eskola

Haziak%20loratzen:%20Adinekoen%20gidabaimenaren%20baliozkotasuna%20auzian%20ezarri%20behar%20dugu?

Egunkaria irakurriz urtero ikusten dugu errepideko istripuak gertatu direla gidari zahar baten erruz, autopistan kontrako noranzkoan sartu delako, adibidez. Eta horrek logikoki beti ekartzen digu galdera bera: gidabaimenaren baliozkotasuna mugatu behar liteke adineko auto gidarientzat? Azterketa berri bat gainditzera bortxa genitzake?

Horrelako neurrien aldekoek diote gidatzeko gaitasuna adinarekin murrizten dela. Zeren eta begien bistakoa baita ikusmenaren, entzumenaren ala arretaren ahalmenak denboraren poderioz gainbeheratzen direla. Jende horiek gogorarazten digute baita ere ohitura txarrak anitzetan dituztela atso-agureek, edo neke-berak eta txoriburuak direla bolantean izanik. Horrez gain, errepide kodea aldatu dela ohartarazten dute, bide seinaleak eta hiriko zirkulazio-arauak kasu. Azkenean, zaharrek ibilgailu modernoen erabiltzen ez dakitela gehitzen dute, batez ere tresna berriak, hala nola abiadura mugagailua edo erregulagailua.

Gorago aipatutakoa egia izan ar...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/01/19

Haziak MIntzo: Udazkeneko uzta: burasoen hazitik seme alaben fruitura

Azkaine Santa Maria eskola

Haziak%20MIntzo:%20Udazkeneko%20uzta:%20burasoen%20hazitik%20seme%20alaben%20fruitura

Duela 20 bat urte, Santa Maria eskolako ikasle ohiek, landatu zituzten sagarrondoen fruituak, gure aurtengo ikasleek bildu dituzte.

Buraso batzuk parte hartu zuten landatze horretan eskolan ikasle zirelarik. Aurten, heien haurrek baliatu dituzte heien lanaren fruituak.

Sagar horiekin, gelan fruitu entsalada, konpota, sagar deshidratatuak eta sagar jusa eginak izan dira, buraso baten laguntzarekin.

Uztaren parte bat Azkaineko zahar-etxeko aitatxi eta amatxieri banatua izan da.

Istorio eder hori nahi ginuen partekatu zuekin.

Irakurri segida

Orotarik | 2023/01/19

ITSASOKO URA

Epelondo

Amerikar zientifiko bikote baten arabera, beroketa klimatikoari esker, ur edangarria pintaka eskainiko liguke itsasoak, gatza eta ura bereiztea lortzen badugu lurrinketaren edo baporizazioaren ondorioz. Fenomeno naturala dela ezin uka, hemen ez da puntako teknika nahaslerik sartzen, eta Elon Muskek lehorretan eraikiko litezkeen hidrogeno molekulak kaptatzeko egituretan inbestitzen ahalko luke Twitterren dirua galtzen aritzeko partez. Gainera, edangarria egiteko tratamendu ezberdinekin, metal astunez eta likitsez hantu ur zikinak garbitzea baino merkeago aterako litzaiguke. Zientifikoen ustez itsasoetan altxatzen diren parke eolikoek eta kostetako eguzki panelek elektrikaz martxaraziko lukete sistema ongi-asmatu guzia! Ur eskasiaren problemari aterabide ederra oparituko genioke.

Ura beharko baita eta ausarki, batez ere lur honetako herrialde aberatsenetan, norberaren SUV galaktikoak garbitzeko, baratzeak zein arto landak ureztatzeko eta dutxa pean hamar minutuz kantari egoteko...

Irakurri segida

3678. zbk

Gure Hitza | 2023/01/19

Kabalkada

Janbattitt Dirassar

Xuberoko kabalkada biziki famatua da eta aspaldian. Ihauteria gogoan, ez da ahantzi behar alabainan ihauteriari errotik lotua dela. Bazterrak azkarki harrotzen ditu nunbait han lau hilabetez segidan. Urtarriletik apirilera. Herriz-herri badabila, orotara berrogoi bat jokolari erne eta kementsu, dantzari, kantari eta musikari. Loriagarri denentzat. Ohidura ezinago ederra eta baliosa.Hor dira beltzak eta gorriak, xintxoak eta zirtzilak, Denak berotuak zoin-gehiagoka. Ikusten dira aitzindariak, ikusten ere txerrero, gatuzain, zamaltzain, kantiniertsa, laborari, kautera eta gaineratikoak! Ahantzi gabe Jauna eta Anderea beren jauntzi ederrekin. Denen bixtan, eta nola ez, ardura dena trufa eta eskernio, horra buhameak eta heiekin Pitxu pailaso harrigarria!

Goizean barrikadak, kasu ez sobera hurbil, arratsaldean ikusgarria, zernahi istorio kondatuz, zonbait izaiten ahal oraino ez behinere salatuak, holakoetan baita jendea biziki aise mintzo, nehoren ez deusen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016