Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 19a
Frantsesenia lizeoak ateak idekiak
Frantsesenia lizeoak urtarrilaren 27 (16:30-18:00) eta 28an (9:00-13:00) ate idekiak antolatzen ditu. Buraso eta ikasleek hitzordua hartu behar dute, telefonoz 05-59-37-22-35 deituz edo Frantsesenia lizeoko webgunearen bidez izena emanez: frantsesenia.com.
Lizeoan kurtsoak segitzeko, aurten kolegioan diren 3.eko ikasleeri edo(ta) ber-orientazioan diren lizeoetako gazteeri idekiak dira.
Gaur egun, Frantsesenian 120 ikasle dira, gehienak barnealdekoak eta multxo bat ere kostaldekoa. Hiru baxo profesional sail desberdin proposatuak dira: laborantza-hazkuntza, osasun-sozial arloak eta harrera lanbideak.
Lizeoak 45 tokiko barnetegia badu, aurten denak okupatuak dira. Hor egoiten diren ikasleentzat animazio eta ateraldi desberdinak antolatuak dira, bereziki asteazken arratsaldetan.
Frantseseniak beste urterako proiektuak baditu, horietan profesional erakaskuntza elebidunez segitzea (euskara/frantsesa), bakotxak bere hautua eginez.
Baxo profesionalaren ondotik, ikasleek hautua badute, zuzenean lan munduan sartu edo ikasketa segitu (BTS, erizain eskola, hezitzaile eskola...).