Azalekoa | 2023ko Urtarrilaren 26a

Barnealdeko ile apaintzaile baten bizitza

M.O.

Barnealdeko%20ile%20apaintzaile%20baten%20bizitza

Tolosan eta ondotik Lyon-eko antzerki kontserbatorioan ikasi ondotik, Gäia Oliarj-Inések “Compagnonnage théâtre” formazio eskolan ibili da. Bere esperientzia sakondu du, bai taula gainean, baita antzerki idazketan. Euskal Herrira itzulia zela, Maulen atzeman dugu.

Haurtzaroan antzerkiaren tira

Gaïa Oliarj-Inészuberotarsa da, Mauleko ikastolan eta ondotik Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioan ibili da. Lehen mailan zelarik anitz aktibitate egiten zituen, aloztarrak kontatzen zuen burasoek asperturik eskuin-ezker eraman behar zutela, abusagailu bat hautatu zezan galdegina izan zaion. Erabaki zuen Maulen kokatua den Tokia antzerki taldean kurtsoak segitzea eta antzerkia pasio bat bilakatu zen. Baionara Cassin lizeora joan zelarik, Chimère antzerki konpainiarekin bide beretik segitu zuen, 3 urtez astero antzerki kurtsoak segitu zituela. Okzitaniako Tolosara joan zelarik, letrako ikasketa sailean antzerkia hautuzko opzioa gisa hartu zuen. Bide hori gustukoa zuela, Lyoneko kontserbatorioan sartu zen “Compagnonnage-théâtre” jokalarien formatzaile zentroan.

Lau urteko formazioa

Gaïa Oliarj-InésLyoneko eskola bururatu berri du, antzerki estatuko diploma (DET) eskuetan duela.

Compagnonnage-théâtre lanerako eta prestakuntzarako eskola da, helburua da aktore gazteen integrazio profesionala sustatzea. Hogei bat antzerki konpainiako profesionalek kudeatzen dute, Integraziorako eta Kualifikaziorako Enpresaburuen Taldearen baitan (GEIQ), antzezle lanbide guziak ikasiak dira. Hiru urtean behin, dozena bat aktore gazte kontratatzen ditu, “GEIQ Théâtre” lanaldi profesionalizazio-kontratu pean, azken bi urteetan gutieneko soldatarekin ordainduta (SMIC). Urte horietan zehar aloztarrak anitz obra eman ditu, emanaldien emaiteko konpainietako arduradunek gustukoak dituzten jokalariak hautatzen dituzte.

Ikasketa bururatzean obra bat idatzi eta antzeztu behar da, gaur egun emaiten duen “Dany ile-apaintzaile” antzerkia, lan horren emaitza da.

“Dany ile-apaintzaile”

Gaïa Oliarj-Inésekkontatzen zaukun hasieran ez zekiela sobera zer sorkuntza proposatu. Gogora jin zaion ttipitan Maulen ibiltzen zen Dany ile-apaintzailea adibidetzat hartzea, obraren pertsonaia bihurtzeko. Idazleak Dany baserri eskualdean kokatu nahi ukan du. Ofizio horretan ile-apaintzaileak bezeroen grinak entzuten ditu, umore onean izan behar du, emazteen arteko gune berezitua izanez, konfiantzaz hitzegiteko parada emaiten du. Emazte horiek itxuraren edertzera heldu badira, heldu dira ere beren ile-apaintzailearengandik hitz goxoen entzutera. Egunez-egun, hitzorduz-hitzordu Danyk babesten ditu. Baina batzutan kontrakoa izaitea gustatuko litzaioke, Danyk ere bailuke zer konda. Hots bere baitan dituen sentimenduak eta eguneroko arrangurak ez ditu agertzen. Horra nun egun batez Danyk ere mintzatzeko gogoa duen. Antzerkian ordubetez, herriko ile-apaintzaile baten noraezean, narrazio sukarra pizten zaio, ofizioa gustukoa izanik ere, eguneroko zailtasunak kontatzen ditu.

Antzerkian, memento atsegina pasatzeaz gain, jendarteko gai anitz jorratuak dira. Danyren bidez baserri munduan bizitzea hautatu duten emazteak aipatzen dira, espekulazioaren arazoa, osasun basamortuaren eta baserrialdeen hustearen kontra bizirik egon nahi duen lurraldea.


Antzeztu gune errealean

Gaïa Oliarj-Inésekile apaindegietan antzezten badu, erraiten zaukun jende bat ez dena baitezpada antzerki ikustera ibiltzen, zuzenean heieri buruz joanez kulturaren ezagutzeko parada emana zaiela. Antzokietan ere ikusgai izaiten ahal da. Gaur egun Euskal Herria eta Lyonen artean bizi da. Pentsatzen ari da, obra hau euskaraz eman edo beste obra berri baten idaztea. Aldi huntan zuberotarrez idatzi lezakeela adierazi dauku. “Dany ile-apaintzailea” obra ekarrarazi nahi duenak gaia_alos@hotmail.fr bidez egin lezake.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3679. zbk

Gure Hitza | 2023/01/26

Erretretan sartzea, bizitzeko askatasuna!

Menane Oxandabaratz

Aitzineko uda klima aldetik beroa izan bada, negua sozial aldetik berdintsua izan litzateke. Frantses gobernuaren erretreten erreforma berriak bazterrak berotu ditu, aspaldiko partez langile sindikatu guziak bateratuz. Joan den astean lehen manifestazioak erakutsi duen bezala, sektore desberdinetako langileak karrikara jautsi dira, erretretara joaiteko adinaren gibelatzearen kontra zirela aldarrikatzeko.

Erretreten erreformak ihardukitzeak sortzen baditu, langile gehienek igurikatzen duten mementoa delakoz, hainbat lan urteren buruan goxoki bizitzeko. Laneko erretiroaren hartzeak denboraren berreskuratzeko ahala emaiten du, hamarnaka urte luzeetako lanaren ondotik, bizi berri baten menturan.

Lana utzi eta, erretretaduna aisialdien garaian sartzen da, mendian, itsasoan, eskulanetan… eta bidaietan, lasaiki burua hartu gabe bizi da.

Bakoitzaren sentsibilitatearen arabera, elkarteet...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016