Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2023ko Martxoaren 02a

Sortze - Ikastolaren ate idekitzeak - Nor bizi da Izpegiren bertze aldean? - Pilota

Sortze%20-%20Ikastolaren%20ate%20idekitzeak%20-%20Nor%20bizi%20da%20Izpegiren%20bertze%20aldean?%20%20-%20Pilota

Sortze

Goresmenak Viviane Rio eta familiaz Anttattoinekoa den Marc edo "Markotx" Errotabehereri. Hein lehen haurra ukan dute, aitzineko astean. Maiwen Elaia deitu duten neska ttipia, amaren bretoi eta aitaren euskal erroak agertarazi nahiz bere izenean.


Ikastolaren ate idekitzeak

Ez da Baigorriko ikastola xede eskasean. Hauen aipamena egin da, joan den aste hondarreko biltzar nagusian: nahas-mahas, Josu Martinez-en "Alaba" filmean haurren parte hartzea, burasoek antzerki baten muntatzea, maskarada baten ikustera joaitea Xiberora...

Diru mailan ere erraiten ahal da osagarri onean dela, burasoen inplikazioari eta hauek antolatzen dituzten animazioeri esker, bereziki: ikusgarri, kantu afari, elizako plazako palantxa lehiaketa, besteak beste.

52 ikasle dira, 2 urte et'erdietarik 11 urtetara, hots ama ikastolatik kolegioa aitzineko lehen mailara doazenak.

Ikastolaren pedagogia eta lan moldeetaz gehiago jakin nahi baldin baduzue, ibiakoitz huntako ate idekitzeetara joaiten ahalko zirezte (9:30-12:00).


Libertimendua

Martxoaren 5ean, igande huntan ospatuko da: desfilea (10:30) eta ondotik Libertimendua Gaineko plazan. Ondotik, bazkaria Plaza Xokon. Izena lehen bai lehen eman behar da zenbaki huntara: 06-49-56-82-49.

Nor bizi da Izpegiren bertze aldean?

Izenburu hau eman diote apirilaren 14, 15 eta 16an (ortziraletik igandera) Amaiur-ko aterpetxean iraganen diren Baztan eta Baigorriko gazteen arteko trukaketari. Gure Herriko Etxeak die baztandar arduraduneri proposatu eta hauek errexki onartu dute. Zehaztu dute bi ibarren arteko harremanak azkarrak eta naturalak zirela lehenago (Espainiako eta 39-45eko gerletan elgar laguntza, ezkontza, kontrabanda)... bainan horiek biziki ahuldu direla denborarekin. Baigorriko Nafarroaren Eguna eta Elizondoko Baztandarren Biltzarretik kanpo, gurutzamendu gutti.

Topaketak 11 eta 15 urte artean duten gazteeri idekiak dira. Egonaldi horren egitaraua: mendi ibilaldia, dokumentala, ginkana, elgar ezagutzeko jokoak eta ongi pasatzeko denbora librea. Izenak emaiten ahal dira 06-43-62-23-22 zenbakian edo animazioa@baigorry.fr helbidean.

Gertakari hunek errefera ukanen du Baigorrin, heldu den larrazkenean.


Pilota

Ezker paretako atxiki ttipian eta Frantziako xapelketan, Iban eta Teo Riouspeyrous anaiek helduen lehen mailako finala 34/40 galdu dute, Angeluko Hardoitarrak-en kontra.

Haatik, gazten mailan, Eneko Izoco eta David Macias xapeldun dira, Azkaineri 40/35 nagusiturik.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3679. zbk

Gure Hitza | 2023/03/02

Sakratua

Peio Jorajuria

Zer izigarrikeria gertatu den Donibane Lohizunen! Ikasle gazte batek ganibet ukaldiz erail du bere irakaslea. Ezin ulertuzko jestua, bihozmin handia sustatu duena inguru zabalean. Lekukotasun guzien arabera, eraildakoa hain omen zen emazte maitagarria. Kasu hortan ez bada ere zuzenki feminizidio bat izan À¢'€'"irakasle bezala da joa izan, emazte bezala bainoÀ¢'€'" halere bortizkeria bat gehiago emazte baten kontra.

Hain zuzen, emazteen nazioarteko eguna hor berean dugu. Badu mendea pasa martxoaren 8ko egun hori abiatu zela. Orduz geroztik gauzak aldatu direa? Batzuk diote ezetz, jendarte patriarkal hau beti hain matxista dela, beste batzuk aldiz izan direla, bai, aitzinamenduak. Ez gira gu, gizonak, hobekienik jarriak hortaz jujamendu baten ekartzeko. Hala ere, hamabost bat urte huntan abiatua den "Me Too" (Ni Ere)...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016