Herriz Herri - Baiona (L) | 2023ko Martxoaren 02a
Bertsu bazkaria - Nazioarteko emazteen eskubideen eguna - Irakur!zaleak - "Isildutako eskuak"
Bertsu bazkaria
Züzülan, martxoaren 4an, Cordeliers karrikan den egoitzan bertsu bazkaria iraganen da (14:00), Amets Arzallus eta Aitor Bizkarra dira gomitak, hauekin batean Libe Goenaga eta Aner Peritz musikariak hor izanen dira. Aitzin aperitifa Epaiskan izanen da. Bazkaria helduentzat 20€tan proposatua da eta haurrentzat 8€tan.
Nazioarteko emazteen eskubideen eguna
Martxoaren 8an ohi den bezala, Eko Feministak, Emazteek Diote, PAF, Planning Familial eta Zutik elkarteak dira antolatzaileak elkarretaratzeko deia zabaldu dute. Hitzordua Herriko Etxe aitzinean emana da (15:00), ondotik Patxa Plazan elkarteen arteko topaketa iraganen da (17:00), aperitifa feministarekin bururatuko dena (19:00).
Irakur!zaleak
Martxoaren 7an (18:15) Eusko Ikaskuntzan, Baionako irakur kluba hilabetean behin biltzen da, kideek irakurri duten liburu baten inguruan eztabaidatuko da. Aldi huntan,Nerea Ibarzabal-enBar Gloria(Susa, 2022) liburuaz ariko dira. Sartzea urririk, edozeinek parte har lezake.
"Isildutako eskuak"
Mediatekan martxoaren 8an (18:15), Jon Abril-ek 2022an agertu duen Isildutako eskuak liburuaz hitz eginen du. Liburuaren mamia: XX. mendean, gerla denboran, emazteak etxean gelditu ziren, familia zaintzen eta haurrak hazten, kanpoko lana gizoneri utziz. Alabaina, legeak eta usaiak horrelakoak zirelakoz. Baina beharrak eta ausardiak bultzaturik, kanpoko lanerako bidea emazteek hartu zuten, soldata apalean, gizonek baino gutiago irabaziz.
Liburu huntan emazte horietako batzuri hitza eman izan zaie, guzien izenean, haien ekarpen sozial eta historikoa ikusgarri egiteko.











