Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2023ko Martxoaren 02a
Ate idekitzeak - Hontzaren gaua
Ate idekitzeak
Garaziko ikastolak eta Azkaraten plantatua den Munhoa ikastolak larunbat huntan ateak idekitzen dituzte (9:30-12:30). Proiektu pedagogikoa eta infraestrukturak ezagutzeko parada emana da.
Erakasleak bertan egonen dira behar diren azalpenak emaiteko.
Hontzaren gaua
Garaziko Hegaztien Babes Ligak 15. aldikoz "Hontzaren Gaua" antolatzen du. Elkarte hunek 2 urtero ekimen hau antolatzen du. Hontzak ezagutzeko parada emana da, baita ere hauen gaueko lagunak.
Eskualdeko gaueko hegazti harraparien aurkezpena eginen da, ondotik haien kantuak entzuten saiatuko dira. Hitzordua martxoaren 3an elkartearen egoitzan emana da, Jara etorbidean (20:00), Gaualdia Zitadelan iraganen da. Kitorik da, aldiz izena emaitea beharrezko da: 05-59-37-78-30 edo alexis.minano@lpo.fr.











