Herriz Herri - Hazparne (L) | 2023ko Martxoaren 02a

Ate idekiak ikastolan - Konferentzia - Loto - Bethi gazte elkartea - Libertimendua

Ate%20idekiak%20ikastolan%20-%20Konferentzia%20-%20Loto%20-%20Bethi%20gazte%20elkartea%20-%20Libertimendua

Ate idekiak ikastolan

Beste ikastola guziek bezala Ezkia ikastolak bere ateak idekiko ditu martxoaren 4an, larunbat goizez. Erakasle eta burasoak hor izanen dira eskola horren aurkezteko eta bakotxak ukan ditzakeen galdeeri erantzuteko. Hitzordua hartzea hobe da 07-48-61-23-14 telefonora deituz edo ezkia.zuzendaritza@gmail.com helbidera idatziz.

Konferentzia Fablabean

"Transmisio historikoa" (18:30), martxoaren 4an, larunbatean.

"1960tik hona Euskalgintza eta Kulturgintzaren antolaketa Ipar Euskal Herrian".

Euskalgintza 3 sailetan banatua izanen da: hizkuntza, irakaskuntza eta komunikazioa. Kulturgintza aldiz bi sailetan: zientziak eta arteak. Hitzaldia euskaraz eginen da, bat-bateko frantses itzulpenarekin. Konferentzia Txomin Heguyk emanen du. Euskal Kultur Erakundearen lehen lehendakaria izana da, (1990À¢Æ''1997) bainan ere erakasle, antzerkilari eta formatzaile.

Konferentzia hau deneri idekia da, gune berria den Fablabean.

Loto

Martxoaren 5ean igandez, lehen aldikoz, Jean Verdun eskolako burasoek Loto bat antolatzen dute Mendeala gelan. Harat sartzen ahalko da 14:00etatik goiti eta jokoa 15:00etan hasiko da. Zernahi gauza irabaz daiteke: bizikleta elektriko, telebista... eta beste. Haurrendako sail berezi bat antolatua da eta bistan dena tokian berean jan eta edaten ahalko da.

Bethi gazte elkartea

Adinekoen elkartea da eta bide seguritateaz berri emaiteko arratsalde bat antolatzen du, martxoaren 7an (14:30), Elgar zentroan, Emile Lavigne gelan. Alabainan gero eta jende gehiago bada bide gainean eta ibilmoldeak, legeak doi bat aldatzen dira. Artetan horietaz berri hartzea ez dela kalte pentsatzen dute elkartekoek eta gomita hau luzatzen dute gogoa freskatu nahi duteneri. Izena eman behar da 05 -59-70-29-07 herriko Sozial Zentroko zenbakira deituz.

Libertimendua

Bestalde oraindanik jakin behar da Libertimendua izanen dela Hazparnen martxoaren 11n, larunbat goizez. Xehetasunak heldu den astean emanen ditugu, bainan eguna gogoan atxik, memento berezi eta gustagarri horren ikusteko gisan. Jaz loriatu ginen, dudarik gabe aurten ere berdin izanen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3679. zbk

Gure Hitza | 2023/03/02

Sakratua

Peio Jorajuria

Zer izigarrikeria gertatu den Donibane Lohizunen! Ikasle gazte batek ganibet ukaldiz erail du bere irakaslea. Ezin ulertuzko jestua, bihozmin handia sustatu duena inguru zabalean. Lekukotasun guzien arabera, eraildakoa hain omen zen emazte maitagarria. Kasu hortan ez bada ere zuzenki feminizidio bat izan À¢'€'"irakasle bezala da joa izan, emazte bezala bainoÀ¢'€'" halere bortizkeria bat gehiago emazte baten kontra.

Hain zuzen, emazteen nazioarteko eguna hor berean dugu. Badu mendea pasa martxoaren 8ko egun hori abiatu zela. Orduz geroztik gauzak aldatu direa? Batzuk diote ezetz, jendarte patriarkal hau beti hain matxista dela, beste batzuk aldiz izan direla, bai, aitzinamenduak. Ez gira gu, gizonak, hobekienik jarriak hortaz jujamendu baten ekartzeko. Hala ere, hamabost bat urte huntan abiatua den "Me Too" (Ni Ere)...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016