Herriz Herri - Luhuso (L) | 2023ko Urtarrilaren 26a
2022-2023ko berriak
Trinketeko hotela eta ostatuaren salmentaren baitan, herriko kontseiluak trinket partea eskuratzea erabaki zuen. Lekuaren iraunkortasuna bermatzea eta kirol aktibitateak atxikitzeko helburua du. Trinketaz gain, ondoen den apartamentua herriak erosi du ere, aldagelak muntatzeko.
Funtzionamendua eta lanak kudeatzeko herriko kontseiluak batzorde bat izendatu du. Diru-laguntza dosierra Departamenduko Kontseiluan aurkeztua izan da.
Eiheralde programaren baitan (Office 64k zuzendua), apartamentuak salgai izanen dira, “Bail Réel Solidaire” (BRS) bidez. Dispositibo hori espekulazioari aurre egiteko hautatua izan da. Proiektu horretan 4 etxe eta 2 apartamentu egiteko asmoa da, permisa onartua izan da, obrak noiz hasiko diren ez da oraino finkatua. Herriko Etxeak erabaki du mediku gune baten plantan jartzea, errana denez interesatuak balitzateke.
Bizigune baten osatzea herriko kontseiluaren asmoa zen, horra abiatuko dela, Departamendutik eta Euskal Elkargotik ditu laguntzak eskuratu baititu. Gune horretan “Mintzo” deitu kafe-ostatu gunea izanen da, “Lurra” tokiko ekoizpenen janari saltegia eta “Amalur”: erakusketa, tailerrak eta coworking xokoa. 2024an idekitzeko xedea da.
Herriko Etxeak “Intramuros” telefonoko aplikazioa plantan ezarri du, luhusoarrek berriak zuzenean ukaiteko gisan.
Herriko egoera zibila: 2022an 15 sortze izan dira, 4 ezkontza eta 4 heriotze.