Herriz Herri - Zuraide (L) | 2023ko Urtarrilaren 26a
2023. urte zoriontsua - Biztanleen kontaketa
2023. urte zoriontsua opatzen dizuegu Herria astekari hunen irakurle eta egile guzieri, osagarria lagun! Urtearen lehen hila osoa dugunez agiantzen trukatzeko, beha nindoan zer nolako berri on ene beharrietara helduko zen!
Zuraiden iduriz, usaiako “zahar berri!” da ofizialki nagusi, nun ez diren zurrumurru batzuk eskuin eta ezker entzuten, gure herriaren bihotza ez ote den etzan leku bilakatuko!
Azken urtea dea bizitasun zerbait sendituko dugunik Kosta Garaia inguruan, igeri lekua desagertzekotan dea etxebizitzeeri lekua uzteko? Inguruetako gazteen aisialdi gunea akabo! Udan entzuten ziren haurren karrasiak haizatuak! Galdera hutsak, beldurrez airean ditugu. Geroak erranen.
Biztanleen kontaketa
Joan den ostegunean abiatu da, 3 herritar izendatuak izan dira auzoetan ibiltzeko, egoitzen eta jendeen kontatzen. Interneten bidez ihardesten ahal zaie, hilabete bat barne trenkatu behar dute lan hori, otsailaren 25eko. Laster jakinen dugu Zuraide zenbat arimako herria dugun, nun ez duen bere arima galtzen ohetegi herri bilakatuz.
“Gauden baikor!” zioen Menanek urteko lehen sar hitzan