Ba ote dakixu? | 2023ko Martxoaren 02a

Irakeko gerla (1/3)

Gilen Bacho

Irakeko%20gerla%20(1/3)

Duela 20 urte, 2003ko martxoaren 20an, Amerikar Estatu Batuetako interbentzio militarra eta Irakeko gerla hasi ziren. Ez zen Irakeko lehen gerla. 1991n, Estatu Batuek (beren aliatuekin, Frantzia haien artean) Iraken kontra jada gerla eraman zuten (Golkoko gerla). Irakeko armada Kuwaitetik kanporatua izan zen baina amerikanoek Saddam Hussein boterean utzi zuten. George Bush zen Amerikar Estatu Batuetako presidentea. 12 urte berantago, bere semeak, George Walker Bushek, zuen gerla berri bat eraman

"Terrorismoaren kontrako gerla"

2001eko irailaren 11ko atentatuen ondotik, koalizio zabal baten buruan (Frantzia eta Ingalaterrarekin haien artean) Estatu Batuek Afganistani gerla egin zuten, Talibanek Al Qaidako terroristak sostengatzen eta aterpetzen baitzituzten. Arrazoi horrengatik, Nazio Batuek eta OTANek amerikar interbentzioa sostengatu zuten. Afganistan inbaditua izan zen baina amerikanoentzat "terrorismoaren kontrako gerla" (George W. Bushen hitzak berriz hartzeko) ez zen bukatua. George W. Bush amerikar presidentearentzat ez zen dudarik, Saddam Husseinen Irakek irailaren 11ko atentatuekin lotura bat bazuen. Jada biharamunean, irailaren 12an, bere administrazioari "Saddamek hori egin" zuenez edo horretan "parte hartu" zuenez galdegin zuen. Condoleeza Ricek, memento horretan segurtasunezko galdeentzat kontseilaria zena, ez zela loturarik pentsatzen zuen baina James Woolsey-k, CIAko buruzagiak, "ezkontza fruitutsu bat bazela Sadam Hussein eta Ben Laden-en artean" erran zuen. Azkenean, ez zen lotura argirik atzeman, baina elkarretaratze zenbait Al Qaidako kide eta Irakeko argibide zerbitzu gizon batzuen artean. Frogarik atzeman gabe ere, lokarri posible hori interbentzio militar baten arrazoi nagusia egonen zen gerla arte.


"Gaitzaren ardatza"

2002ko urtarrilaren 29an, George W. Bushek Irak "gaitzaren ardatzean" sailkatu zuen,beste bi herrirekin (Ipar Korea eta Iran). Amerikar presidentearen arabera, hiru herri horiek terrorismoa sostengatzen zuten eta arma nuklearrak bazituzten edo ukan nahi zituzten. Orduan, amerikar administrazio neokontserbadorearentzat, hiru herri horiek mehatxu nagusiak ziren Amerikar Estatu Batuentzat. Desagerrarazi behar ziren mehatxuak. Eta lehentasuna fite Irakari emana izan zen. 2002. urtean, Dick Cheney amerikar presidente-ordea munduko eta Europako hiriburu anitzetan ibili zen, Saddam Husseinek "suntsitze masibozko armak garatzen" zituela, eta haien artean arma nuklearrak, errepikatzeko. 2002. urte osoan, CIAko helburu nagusia hori zen: Irakek "arma suntsigarri" horiek bazituela eta programa nuklear bat garatzen zuela frogatzea. CIAko lehen txosten batean bermatuz, 2002ko urriaren 7an, Georges W. Bushek Irakek "arma biologikoak baditu(ela) eta egiten ditu(ela)" baina ere "arma nuklearraren programa bat segitzen" zuela deklaratu zuen. Europako indar handietan, Britainia Handia izan zen amerikanoen aliatu lehena. Tony Blair-ek berehala amerikar argumentuak sinetsi zituen. Baina, jende eta herri anitzek duda handiak bazituzten "froga" horren aitzinean eta lehenik Nazio Batuetako segurtasun kontseiluko hiru indarrek, Errusiak, Txinak eta Frantziak. Orduan, Nazio Batueri ikuskatze independenteak eskatu zituzten. Gerla ez zen hasia baina ikuskatzeko bataila bai.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3679. zbk

Gure Hitza | 2023/03/02

Sakratua

Peio Jorajuria

Zer izigarrikeria gertatu den Donibane Lohizunen! Ikasle gazte batek ganibet ukaldiz erail du bere irakaslea. Ezin ulertuzko jestua, bihozmin handia sustatu duena inguru zabalean. Lekukotasun guzien arabera, eraildakoa hain omen zen emazte maitagarria. Kasu hortan ez bada ere zuzenki feminizidio bat izan À¢'€'"irakasle bezala da joa izan, emazte bezala bainoÀ¢'€'" halere bortizkeria bat gehiago emazte baten kontra.

Hain zuzen, emazteen nazioarteko eguna hor berean dugu. Badu mendea pasa martxoaren 8ko egun hori abiatu zela. Orduz geroztik gauzak aldatu direa? Batzuk diote ezetz, jendarte patriarkal hau beti hain matxista dela, beste batzuk aldiz izan direla, bai, aitzinamenduak. Ez gira gu, gizonak, hobekienik jarriak hortaz jujamendu baten ekartzeko. Hala ere, hamabost bat urte huntan abiatua den "Me Too" (Ni Ere)...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016