Euskal diaspora | 2023ko Urtarrilaren 26a

Euskal asteburua Salt Laken eta aste huntako beste hitzorduak

Joseba Etxarri

Euskal%20asteburua%20Salt%20Laken%20eta%20aste%20huntako%20beste%20hitzorduak

SALT LAKE CITY, UTAH. Euskal asteburu lanpetua ukanen dute heldu den hau Estatu Batuetako Salt Lake Cityn, larunbat huntan NABOk 2023ko bere lehenengo bilkura bertan eginen baitu, goizean goiz hasirik eta eguerdira arte. Arratsaldez, berriz, Utah-ko Euskal Etxeak bere ohiko 'Basque Dinner Dance' edo euskal afari eta dantzaldia gauzatuko du, aurtengoa 39.a, euskal dantza, kultura eta gastronomiaren erakusgarri, publikoa gehienik amerikar ez-euskaldunak, eta ateratzen den sosa Euskal Etxearen eta Utahko Triskalariak dantza taldearen lagungarri. Janari prestatzaile, EEko sukaldariak, eta musikari, Elkotik inguratuko diren Mercedes Mendive eta Nekane Lejardi soinu-pandero-jotzaile.

BILTZAR eta HITZORDUAK. Aste eta asteburu hau hainbat euskal etxek baliatuko dute heien urteko biltzarren egiteko. Hala izan da asteazkenean Madrilgo Euskal Etxean, eta halaxe eginen dute asteburuan, besteak beste, Boise, Mexiko, Homedale edo(ta) Bordeleko Euskal Etxeek. Astelehenean, Agate Deuna edo Santa Ageda ospatuko dute, konparazio, Boisen, eta koplak kantatuko dituzte euskaraz hiriko karriketan Euskal Museotik abiaturik. Boiseko Ikastolako umeek ere heien Agate Deuna saioa eginen dute, kantuz eta makilekin lurra joz. Bat eginen dute baita ere usadioarekin Madrilgo Euskal Etxekoek, Madril erdiguneko karriketan barna, eta Alacant-en hiriko Hizkuntz Eskola Ofizialeko euskara ikasleek. Otsailaren 4an, bestalde, Kalifornian, urteroko Txorizo Txapelketa antolatu dute Yuba City eta Marysville inguruko euskaldunek Sutten-en.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3679. zbk

Azalekoa | 2023/01/26

Barnealdeko ile apaintzaile baten bizitza

M.O.

Barnealdeko%20ile%20apaintzaile%20baten%20bizitza

Tolosan eta ondotik Lyon-eko antzerki kontserbatorioan ikasi ondotik, Gäia Oliarj-Inések “Compagnonnage théâtre” formazio eskolan ibili da. Bere esperientzia sakondu du, bai taula gainean, baita antzerki idazketan. Euskal Herrira itzulia zela, Maulen atzeman dugu.

Haurtzaroan antzerkiaren tira

Gaïa Oliarj-Inészuberotarsa da, Mauleko ikastolan eta ondotik Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioan ibili da. Lehen mailan zelarik anitz aktibitate egiten zituen, aloztarrak kontatzen zuen burasoek asperturik eskuin-ezker eraman behar zutela, abusagailu bat hautatu zezan galdegina izan zaion. Erabaki zuen Maulen kokatua den Tokia antzerki taldean kurtsoak segitzea eta antzerkia pasio bat bilakatu zen. Baionara Cassin lizeora joan zelarik, Chimère antzerki konpainiarekin bide beretik segitu zuen, 3 urtez astero antzerki kurtsoak segitu zituela. Okzitaniako Tolosara joan zelarik, letrako ikasketa sailean antzerkia hautuzko opzioa gisa hartu zuen. Bide hori gustukoa zuela, Lyoneko kontserbatorioan sartu zen “Compagnonnage-théâtre” jokalarien formatzaile zentroan.

Lau urteko formazioa

Gaïa Oliarj-InésLyoneko eskola bururatu berr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016