Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a
Jaurlaritzak haurrei eman laguntzak
Martxoaren 1az geroz seme-alabak hazten dituzten familiek hilabete guziz dirulaguntza berria eskatzen ahal dute. Seme-alabak hazi eta atxikitzeko laguntzak 200 eurokoak dira, 3 urte bete arte emanak. Kasu horretan diren familiek urtean 2.400 euro eskuratuko dituzte, seme-alaba bakoitzeko, horiek 7 urte bete arte. Iñigo Urkullu lehendakariak erran duenaz, neurriaren helburua da sortzeak bultzatzea, demografiaren egoera negatiboa aldatzeko. "Laguntza ekonomiko hauek euskal herritarrei nahi duten seme-alaba izaten laguntzea espero dugu" gaineratu du. 65.000 pertsona inguru laguntzaz baliatu ahalko dira.











