Azalekoa | 2023ko Martxoaren 02a

"Sibastarrak" pastoral xedea Urdiñarben, 2023ko üdan

Aintzina Be alkartea

Sibastarrak%20pastoral%20xedea%20Urdinarben_%202023ko%20udan

Àƒ'œztailaren 30ean, agorrilaren 4an eta agorrilaren 6an, Urdiñarbeko plazan "Sibastarrak" pastorala emana izanen da. Izen bereko alkartea sortü da, pastoralaren berri ükan dügü.

Asmüak

Urdiñarbe 520 bat bizizale dütüan Xiberoako herria da. Betidanik, Urdiñarbeko herriak eüskara, eüskal kültüra eta Xiberoako üsantxak biziarazi dütü: pastoral, maskarada bai eta ere festibal handi baten antolatzez, hala nola:

Pastoralak - 1909an: Roland, Santa Elena eta Abraham. 1980an: Iparragirre, Etxahun Irurik idatzirik. 1988an: Agosti Xaho, Jean-Michel Bedaxagarrek hontürik. 1999an: Iparragirre, Etxahun Irurik. 2023an: Sibastarrak, Maritxu Neguelouarena.

Maskaradak - 1977, 1982, 1993, 2006 eta 2019an.

Festibal külkürala - 30 urtez, Urdiñarbeko Bil Xokoa alkarteak antolatü dü Musikaren Eguna festibala, hatsarrean "hizkuntza gütitü" herrialdetarik horra ziren kantari eta talde desberdinen jinaraztez (Korsika, Bretainia...), ondotik mündü osotik horra ziren müsika taldeer zabaltzez.

Azken maskaraden ondotik, 2019an, gazteetarik abiatü da pastoral baten egiteko xedea (23 urte

berantago). Hortik, 2021az geroz, bilküra zonbait antolatürik izan dira, herritarrer berriaren zabaltzeko, pastoral geiaren haütatzeko: Sibastarrak da haütatürik izan.

Aitzina Be, 2019an sortü alkarteak dü xede hau joanarazten, Herriko Etxearen lagüngoarekin, kültüra eta hizkuntza süstengatzen düan alkartea da.

Zerentako Sibastarrak

Lehen lehenik pastoralaren haütatzeko, abiatü gira gure artean pentsatzez "zer badügü herrian eta nor badügü herrian eramaile" izateko. Hortik, ohartü gira pastoral idazleetarik hastez herrian bazela bat beno haboro.

Natüralki Maritxu Neguelouak idatzi düan Sibastarrak dügü haütatü. Herriko emazte gazte bat beita, idazle berri bat eta ere lehen pastorala dü hau, bena ez hori baizik! "Madalena eta Jean Sibasen" istorioak honki begitaü ere bai:

- Gure ala Eüskal Herriko istorioaz gaüza ikasten beitügü: gerla desberdinak, iheslariak...

- Begiraleak Iparraldeko emazteen "mugimentüa" Madalenak sortü beitü.

- Betidanik eüskararen transmisioa defendatü beitüe anai-arrebek.

Ber ildoan jarraikitzeko beste partaide artistikoak ere herrian atzaman dütügü:

Errejenta: Battitta Berrogain pastoral idazle, aldi hontan errejent kargüa hartüko dü 3. aldikoz. Kantore eramailea: Jean Charles Sans, aspaldidanik müsikalari gisa pastoral eta maskaradetan parte hartzen dü eramaile gisa. Lagüngoa gisa Sophie Larrandabürü ere hor dateke.

Dantza eramaileak: Iban Etchegoinberry eta Laurence Boissinot, biak maskarada desberdinetan Aitzindari izanik dira.

2022ko azaroaren 5ean, 180 herritarrek izena eman düe pastoralean parte hartzeko arizale ala lagüntzale bezala. Jei horren antolatzeko, batzorde desberdinak antolatü dütügü: artistiko, logistika, finantza, komünikazio eta dendari batzordeak. Talde bakotxak bere saila joanaraziko dü.

Helburuak

Lehen lehenik pastoral baten helbürüa da herritarren algarretaratzea, 7 hilabetez, neskenegün gaü oroz. Urdiñarben hori ikusiko da zeren bi kartiel düan herri bat da (Garaibi eta Lamba), herri oso zabal bat. Xede honen bidez ere, belaunaldi desberdinak kürütxatüko dira, aberastarzün pertsonal bat sortzez. Bestalde ere, "euskara" hizkuntza eder eta bizi baten süstatzea da pastoral baten helbürüa. Ahal oroz mustrakak, bilkürak eüskaraz egiten dira. Hizkuntza batek jenteen arteko harremanak azkartzen dütü, eta familiatarzün bat ere sortzen da herriko bizizaleen artean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2023/03/02

Energia xahutzea: publizitate argidunak itzali

Energia%20xahutzea:%20publizitate%20argidunak%20itzali

Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko 25 militantek hainbat iragarki taula itzali dituzte eta 52 afixarekin estali. Ekintza horren bitartez, Bizi!, CADE, Paysages de France eta Résistance à l'agression publicitaire elkarteek energia xahutzea salatu nahi ukan dute, publizitate argidunen debekatzea eskatzen dutela.


Argidun publizitate tauletan ezarri afixetan irakurtzen ahal zen: "Taula hau pizturik uztea zentzugabekeria da pil-pilean den krisi energetikoaren garaian" edo "RLPi: Argidun publizitatea geldi".RLP da tokiko araudi publizitatea, tokian-toki aplika daitezkeen neurriak zehazten duen dokumentua. Araua herrikoa izan daiteke edo elkargoarena, auzapezaren edo(ta) elkargoaren esku da.


Ekintza hori Baionan eta Angelun gauzatu da, neurritasun energetikorako eta publizitate (pantaila, taula, seinale) argidunaren kontrako mobilizazio egunaren barnean kokatzen zena. "Energiaren prezioen...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2023/03/02

Lantegiak enpresen elkartea, etxebizitzen egoeraz

Lantegiak%20enpresen%20elkartea_%20etxebizitzen%20egoeraz

Lantegiak, Ipar Euskal Herrian 1.900 enplegu ordezkatzen dituen elkartea da, Merkataritza eta Industria Ganbaran, bai eta Ofizialeen Ganbaran ordezkariak baditu. Lantegiak elkarteko Caroline Philips lehendakariak, bere ondoan zituela Jean-Louis Salaberry idazkaria, Remy Rousselot idazkari-ordea eta Beñat Elkegaray bulegoko kidea, etxebizitzaren egoerari buruz egin lana presentatua izan da. Etxebizitzen arazoaz gogoeta eraman du, bizitegien egoera zertan den jakin nahian, proposamen konkretuak plazaratuz.


Konstatazio batetik abiatu

Ipar Euskal Herriaren xarmarengatik populazioa emendatzen ari da, ondorioz etxebizitzen beharra agertzen da. Lur jabetza, egoitza, laborantza eta ekonomia eremuak partekatu behar dira. Lantegiko ordezkariek oharra egiten zuten, gaur-egun lurraz jabetzeko, bai eta bizitegi baten ukaiteko zailtasunak badirela.

Errealitate horren frogatzeko zenbakiak emanak izan dira, Euskal Elkargoaren eremuan 2015ean 302.980...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/02

Laborariekin

J-B D

Laborariekin

Joan den larunbat goizean ideki da Parisen laborarien Saloina, itxura guzien arabera arrakasta handi-handia behar lukeena. Abere ederrenak han dira, zernahi ekoizpen ba bestalde preziatzeko, jateko eta edari. Lehen egunean berean, Emmanuel Macron lehendakaria goizik han zen, batzuekin eta besteekin solas eta solas. Han askaldu da eta han bazkaldu. Kasik egun guzia han egon da, duela lau urte bezala eta Jacques Chirac zenak egiten zuen gisa berean.

Entzun ditu laborarien arrangurak. Gero eta karga gehiago beren bizkarrean. Idorte gaitza jasana joan den udan. Beldur aurten ez ote den gauza bera izanen. Anitz tokitan ura jadanik eskas alabainan.

Dena den, han ziren frangok txalotu dute Macron. Beste asko erasiaka arizan zaizkio. Eta polliki hizkatu da "berdeen" alderdiko militante bero batekin.

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/02

Izigarria!

J-B D

Sail huntan ere nahi dugu aipatu Donibane Lohizuneko izigarrikeria itsusi hori. Frantzia guzia azkarki inarrosi duena! Aipatzen dugu ez baitezpada zer gertatu den kondatzeko, hori denek gogoan dugu zorigaitzez, bainan azpimarratzeko zonbatetaraino sesituak gauden holako gertakizun izigarriaren ondotik. Kasik ezin sinetsia baita alabainan holakorik gertatzen ahal dela, bestenaz ere bazterrak ardura lasai-lasaia dauden eskualde batean!

Gogoan dugu bizia funts hortan galdu duen erakasle guziz baliosa. Gogoan haren bizilaguna eta haren familia. Gogoan San Tomas ikastegiko buruzagi eta arduradunak, hango erakasle eta ikasleak. Bai eta ikasle horien familiak. Gogoan ere holako lan tzar ikaragarria egin duen mutiko gaztea. Nola hortaratu ote den, nola atrebitu holako gauza ikaragarri baten egitera.

Bazter guzietarik zabaldu dira gaitzeko lekukotasun hunkigarriak, denek erakutsiz salbaikeria horrek zonbat hunki dituen batzu eta besteak.

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/02

Aise sobera

J-B D

Noiznahi eta nunahi, nornahik zernahi dei ukaiten du telefonoz, finkoan eta mugikorrean, batek hau eta besteak hura, denek gaitzeko eskaintzak eginez, ardura dena espantu, nardagarri ere baita azkenean! Iduriz, dei gutiago untsalaz ondoko egunetan. Gisa hortako deiak alde bat debekatuak alabainan hemendik aitzina asteburu eta bestaburuetan. Beste egunetan, egiten ahal goizeko 10etarik oren bata artean, bai eta arratsaldeko 14ak eta 20ak artean. Holako zerbait anitzek aspaldian berantetsia. Ageriko erabaki hortaz denak axolatuko diren ala ez hor gaindi. Eta zer egin sobera futitukeria izaiten baldin bada?

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/02

Eskas!

J-B D

Eskoletan badira erizainak eta erizain-laguntzaileak. Badira bainan ez hurbiltzekorik ere aski! Orotara zortzi mila ez arras. Berrikitan egin den ikerketa baten arabera untsalaz hogoita-zonbait mila behar litazke, aise eta aise gehiago beraz, behar-orduak maila guzietako ikastegietan beti emendatzen ari baitira, azkarki emendatzen. Hamar bat urte segurik emendatze hori sendi dela, bainan gehiago sendi azken bizpahiru urtetan.

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/02

Burdinbide berriak

J-B D

Duela zonbait denbora erakustera emana zuenaren ildo beretik, Elisabeth Borne gobernuburuak jakinarazi du hiri handi zonbaiten inguruetan burdinbide berriak eginen direla, gaitzeko saila hamazazpi urte barne akuilatuko dena oraiko ustez eta ehun bat miliar euro gostako. Zergatik holako obrak? Nola treinak usu izanen diren burdinbide berri horietan, jendeak trein horiek har ditzan bere autoa etxean utziz. Gisa hortan aise kutsadura gutiago ere izanen dela. Lekuka haatik badira jadanik arrangura pisuak, nundik norat eginen diren burdinbide berriak ingurumenarentzat kaltegarri izan gabe.

...

Irakurri segida

Gogoa hazi | 2023/03/02

KLERIKALISMOA, KATOLIZISMOAREN EHORZLE OTE?

Peio Ospital

Klerikalismoa ongi ulertzeko eta huntarik libratzea zoin neke (batzuentzat ezinezkoa) izango den neurtzeko, haren sorburuetara jo behar da, eta ulertu behar da klerikalismoa nolaz den gaur egun "sistema" katolikoaren parte. Parada hau 2023ko urtarrilaren hondarrean Saint-Merry Hors-les-Murs webgunean agertu Michel Bouvard-en artikulu batek emaiten dauku, izenburu honekin: "Le cléricalisme sera-t-il le fossoyeur du catholicisme?", Robert Picard-ek iragan otsailaren 11n gehitu osagarri zonbaitekin. Gogoeta horiek ahal bezain leialki bi artikulutan zuenganatzeko asmoa dut, huna hemen lehena.

Klerikalismoa bigarren eta hirugarren mendeetan agertzen da, eta ordezkapenaren teologian oinarritzen da, "Jesus Mesiastzat ez onartzeagatik eta juduek gurutze batean Bera garbitu izanik zuten hobenduntasunagatik, Jainkoak promesaren eta antzinako batasunaren herria arbuiatuko zuela argudiatuz....

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2023/03/02

Beatrice Mainhaguiet Oillarburu larzabaldarra euskaldunen Amerikan

Joseba Etxarri

Beatrice%20Mainhaguiet%20Oillarburu%20larzabaldarra%20euskaldunen%20Amerikan

HEGO KONOA EZAGUTZEN. Bere bizitzako bidaia edo esperientzia egiten ari da joan den abendutik Beatrice Mainhaguiet Oillarburu larzabaldarra. Anitz jendek ezagutzen duen pertsona da, Euskal Elkargoko Kultur Sailean egiten baitu lan, Itsasun, eta beti ukan zuen buruan itzulika, Amerikako Hego Konoa, Uruguai, Argentina eta Txile, ezagutzeko ametsa: bisitatzea, baina familiako gisa, etxeetan biziz, barnetik dastatzea eta partekatzea bertako jendeen manerak, kultura, bizitzeko moldea, natura eta errealitatea, ez turista gisa, bertakoekin bertako bizia eginez baizik, heien bizian txertatuz, heiekin izerdituz eta libertituz, harremanean. Eta joan den abenduan, 56 urterekin, haurrak hazirik, mementua heldua zela deliberatu eta abiatu zen ametsaren betetzera, Hego Konoa eta euskal diaspora ezagutzea helburu, beti jakin nahi ukan baitu nola bizi duten heien euskaltasuna, eta nola transmititzen duten, Euskal Herritik hamar mila kilometrora, euskaldunen...

Irakurri segida

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2023/03/02

Izen ematea - Aste ubela

Izen%20ematea%20-%20Aste%20ubela

Izen ematea

Herriko ikastetxeetan izen emateak hasiak dira. Eskola publikoko edozein argitasunentzat, harremanetan jartzen ahal da 05-59-54-00-97 telefono zenbakira deituz edo ecole.ascain@wanadoo.fr bitartez eta Sainte Marie eskolarentzat edozein argitasunentzat, harremanetan jartzen ahal da 05-59-54-08-81 telefono zenbakira deituz edo ecolestemarie.ascain@wanadoo.fr helbidera.

Aste ubela

Martxoaren 7tik aitzina hainbat ekintza antolatuak izanen dira. Okindegietan biolentometroko ogi poltsak banatuko dira, 8 emazte azkaindarren potretak agerian ezarriak izanen dira eta kirol elkarte eta soziokulturaletan hausnarketa eginen da.

Martxoaren 8an greba feminista.

Martxoaren 10ean, ostirala, emazteak plazan: (17:30) ipuinak (les histoires de Julie), (18:30) elgarretaratzea, bertsu eta Sorginen Bilobak Ikasleak taldearekin, (19:00) poteoa Elektropottotte txarangarekin (Andoian, Lasarte), (22:00)...

Irakurri segida

Ba ote dakixu? | 2023/03/02

Irakeko gerla (1/3)

Gilen Bacho

Irakeko%20gerla%20(1/3)

Duela 20 urte, 2003ko martxoaren 20an, Amerikar Estatu Batuetako interbentzio militarra eta Irakeko gerla hasi ziren. Ez zen Irakeko lehen gerla. 1991n, Estatu Batuek (beren aliatuekin, Frantzia haien artean) Iraken kontra jada gerla eraman zuten (Golkoko gerla). Irakeko armada Kuwaitetik kanporatua izan zen baina amerikanoek Saddam Hussein boterean utzi zuten. George Bush zen Amerikar Estatu Batuetako presidentea. 12 urte berantago, bere semeak, George Walker Bushek, zuen gerla berri bat eraman

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2023/03/02

Bertsu bazkaria - Nazioarteko emazteen eskubideen eguna - Irakur!zaleak - "Isildutako eskuak"

Bertsu%20bazkaria%20-%20Nazioarteko%20emazteen%20eskubideen%20eguna%20-%20Irakur!zaleak%20-%20Isildutako%20eskuak

Bertsu bazkaria

Züzülan, martxoaren 4an, Cordeliers karrikan den egoitzan bertsu bazkaria iraganen da (14:00), Amets Arzallus eta Aitor Bizkarra dira gomitak, hauekin batean Libe Goenaga eta Aner Peritz musikariak hor izanen dira. Aitzin aperitifa Epaiskan izanen da. Bazkaria helduentzat 20€tan proposatua da eta haurrentzat 8€tan.

Nazioarteko emazteen eskubideen eguna

Martxoaren 8an ohi den bezala, Eko Feministak, Emazteek Diote, PAF, Planning Familial eta Zutik elkarteak dira antolatzaileak elkarretaratzeko deia zabaldu dute. Hitzordua Herriko Etxe aitzinean emana da (15:00), ondotik Patxa Plazan elkarteen arteko topaketa iraganen da (17:00), aperitifa feministarekin bururatuko dena (19:00).

Irakur!zaleak

Martxoaren 7an (18:15) Eusko Ikaskuntzan, Baionako irakur kluba hilabetean behin biltzen da, kideek irakurri duten liburu baten inguruan eztabaidatuko da. Aldi...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/03/02

Azterketak euskaraz aldarrikatzeko: Bordeleko errektoretzan

Azterketak%20euskaraz%20aldarrikatzeko:%20Bordeleko%20errektoretzan

Joan den astean Seaskako burasoak, langileak eta laguntzaileak Bordeleko errektoretzan kateatu dira,

ikastoletako ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko eskakizunarekin. Aspaldiko denbora hauetan aldarrikapena ekarria da, manifestazioak iragan dira, bulego okupatzeak eta Parisen hezkuntza ministerioko arduradunekin bilkurak, egoera beti hein berdinean da.

Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariak eta euskal parlamentariak, gobernuko ordezkariekin Parisen bildu zirelarik, hitzemana izan zitzaien laster erantzunak ukanen zituztela, baina geroztik deus berririk ez da.

Bordelen bildu direnek salatu nahi ukan dute Frantziako Hezkuntza Ministerioaren isiltasuna eta mespretxua. Blokeatze egoeran izanez, Seaskak ere gisa berean, kateatuz, errektoretza blokeatu nahi ukan du, banderolak zintzilik ezarriak zirelarik.

Deus berri onik ez bada Parisetik heldu den, apirilean Baionan manifestazio handi baten antolatzea aurreikusia da.

...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/03/02

Joanes Goyhenetchen zenaz lekukotasuna

Peio Iralur 2023ko otsailaren 17an

Joan den astean Amikuzeko berrietan aipatua izan da Joanes Goyhenetche, Ostankoan bizi zena, 87 urtetan zendu zela. Ehorzketa egunean Peio Iralur militante laguna izanak Joanes omendu du, huna hemen irakurri lekukotasuna.

Irakurri segida

Orotarik | 2023/03/02

26 URTETAN

EPELONDO

Batzar Nazionaleko erretreten erreformaren inguruko eztabaidak jabalduak dira, diputatuak oporretan direlako. Anartean, aktualitatearen eremua Ukrainako gerlaren urtebetetzearen gaiak mukurutzen digu. Hor dugu, halaber, Pierre Palmaden auto istripu larria, alkoholez eta kokainaz emokaturik gidatzen zuela: irri egiteko gogoak sartu zaizkigu. Donibane Lohitzunen, gutarik hurbil, irakasle batek bizia galdu du, ikasle baten nabala kolpeen pean. Jo Biden Europan dabilkigu, baina mihi gaizto batzuen arabera, ez daki zein herrialdeetan dagoen zuzen. Eta Putin puttunak mintzaldi belikosoak egiten ditu, dakien arren bere armada ez dela sobietar batasunaren garaian bezain azkarra!

Iragan asteko berri batek, gerla eta bestelako munduaren minak irentsi eta bazterrak inarrosi dituela aitor dut: Iker Irribarria pilotari gazteak erretiroa hartu du 26 urtetan, profesionaletan zortzi sasoi konplitu ondoren. Azken pilota partidua martxoaren 4an...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/03/02

Hemen elkartearen biltzar nagusia

Hemen%20elkartearen%20biltzar%20nagusia

Hazparnen, Elgar Zentroan, martxoaren 4an (10:00), Hemen elkarteak bere biltzar nagusia eginen du. Lehen partean aitzineko urteko berri emana izanen da, ondotik tokiko iniziatiba batzuk aipatuko dira. Bokalen Etxalde elkarteak eramaiten duen proiektua eta lurraren zaintzeko herritarren ekimenak solasgai izanen dira (11:00). Bilkura bururatu eta, FabLabearen bisita eginen da.

...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/03/02

Udako saiolariak laguntzeko

Udako%20saiolariak%20laguntzeko

"Enplegua Euskal Herrian" eta "Goazen" turismo klusterrak, Lan Zentroaren, Departamenduko Kontseiluaren eta Misio Lokalarekin lankidetzarekin, martxoaren 7an (16:30-18:30), Merkataritza eta Industria Ganbaran bilkura antolatua da. Udako sasoia hurbiltzen ari dela eta, enpresariak eta lana bilatzen dutenak biltzeko xedez.

Laetitia Nivaggioni departamentuko Enpresaburuen Taldeko zuzendariak, konferentzia emanen du: "Turismoko langileak atxiki, enpresen arteko denbora partekatzea erabiliz" (14:30-16:00). Lanerako denbora partekatzeari buruzko xehetasunak emanak izanen dira: norekin, nola, arduren banaketa, konbentzio kolektiboa eta lan-antolaketak optimizatzea.

Ondotik (16:30-18:30), 5 minutuko tailerrak antolatuak dira, Lan Zentroaren laguntzarekin, lan bila direnek, lanerako elkarrizketak nola egin ikas dezaten.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Biarritz (L) | 2023/03/02

Cin'espaces festibala - Delirium Tremens eta Unidad Alavesa

Cinespaces%20festibala%20-%20Delirium%20Tremens%20eta%20Unidad%20Alavesa

Cin'espaces festibala

Arkitektura, hirigintza eta ingurumen aholkularitza (CAUE) da festibalaren antolatzailea, martxoaren 10, 11 eta 12an iraganen da.

Gertakariaren helburua da haurrek, nerabeek eta gazte helduek espazio publikoan hartzen duten lekua zalantzan jartzea eta espazio hori berriz aztertzea. Gune horiek ekipamenduaren kalitateari, irudimenari, aurkikuntzari, abenturari lekurik uzten dioten ebaluatzeko xedea da.

Helduentzat eta gazteentzat hiru eguneko programazioa proposatua da, 3 film emanaldi, erakusketa, hitzaldia, kafe-eztabaida, bisita gidatua, haurrentzat tailerrak eta tipientzat irakurketak.

Egitarau zehatza www.caue64.fr webgunean.


Kontzertua

Martxoaren 4an Atabalen Delirium Tremens eta Unidad Alavesa taldeek kontzertua eskainiko dute (20:00). Delirium Tremens taldeak 1985etik 1991ra kontzertu...

Irakurri segida

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2023/03/02

Mediatekan

Ziburuko mediatekan obran ari dira karraskan, mediateka hori dena xaharberritu beharrez, egokiago izan dadin lan horiek bururatzearekin. Untsalaz apirilaren 11tik aitzina. Zolatik hasiak dira, uraren eta argiaren muntadurak kanbiatuz, beste guziak ere ondoko egunetan.

Mediatekaz arduratzen dena euskararen ikasten ari da eta obrek irauten duten denbora hori baliatzen du formakuntza hortan trebatzeko.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2023/03/02

Ate idekiak ikastolan - Konferentzia - Loto - Bethi gazte elkartea - Libertimendua

Ate%20idekiak%20ikastolan%20-%20Konferentzia%20-%20Loto%20-%20Bethi%20gazte%20elkartea%20-%20Libertimendua

Ate idekiak ikastolan

Beste ikastola guziek bezala Ezkia ikastolak bere ateak idekiko ditu martxoaren 4an, larunbat goizez. Erakasle eta burasoak hor izanen dira eskola horren aurkezteko eta bakotxak ukan ditzakeen galdeeri erantzuteko. Hitzordua hartzea hobe da 07-48-61-23-14 telefonora deituz edo ezkia.zuzendaritza@gmail.com helbidera idatziz.

Konferentzia Fablabean

"Transmisio historikoa" (18:30), martxoaren 4an, larunbatean.

"1960tik hona Euskalgintza eta Kulturgintzaren antolaketa Ipar Euskal Herrian".

Euskalgintza 3 sailetan banatua izanen da: hizkuntza, irakaskuntza eta komunikazioa. Kulturgintza aldiz bi sailetan: zientziak eta arteak. Hitzaldia euskaraz eginen da, bat-bateko frantses itzulpenarekin. Konferentzia Txomin Heguyk emanen du. Euskal Kultur Erakundearen lehen lehendakaria izana da, (1990À¢Æ''1997) bainan ere...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2023/03/02

Estereotipoak aulkian gelditzen dira - Printze Ttipia

Estereotipoak%20aulkian%20gelditzen%20dira%20-%20Printze%20Ttipia

Estereotipoak aulkian gelditzen dira

Segurtasun eta delinkuentzia prebentziorako tokiko kontseiluak, kiroleko diskriminazioaren kontrako borrokan, bi egun proposatzen ditu, Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren baitan.

Aurten, kirolaren estereotipoen gaia hautatu da. Sozial praktika guziak bezala, kirol aktibitateak genero markaren menpe dira.

Horretarako martxoaren 4an (17:00) Antoine d'Abbadie entzutegian "Denak gihartsu" dokumentala ikusgai izanen da. Ondotik eztabaida proposatua da, parte hartuko dute: Danièle Irazu errugbilaria, Maritxu Housset-Chapelet pilotaria, Florian Mercader BO emazteen taldeko entrenatzailea, Christian Bibal kirol kazetaria eta Emilie Pélissier-Séverac Emazteen Eskubideetarako eta Aukera Berdintasunerako saileko Departamenduko delegatuak.

Martxoaren 8an Variétés zinegelan (20:00), "La permission" filma hedatuko da. Egiazko istorio batean oinarritua da. Afrooz Iraneko emazte futbol taldeko kapitaina da,...

Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2023/03/02

Heriotze - Ate idekitzeak eskoletan

Heriotze

Joan den asteartean, otsailaren 21ean, zendu da Martin Darguy. 86 urte zituen Mattinek eta Itsasuko elizan ehorzketa elizkizuna iragan da ostiralean.

Familiari doluminak helarazten dizkiogu astekari hunen bidez.

Ate idekitzeak eskoletan

Martxoaren 4an, larunbatez, herriko eskola publikoko ateak zabalik egonen dira goizean (10.00-12:00). Izenak eman behar dira telefono huntara deituz: 05 59 29 75 51.

Eta goiz berean, martxoaren 4an (10.00-12.30), Arrokagarai ikastolako ateak publikoari idekirik egongo dira tokiak ikusteko, irakasle taldearekin mintzatzeko eta gurasoekin hitz egiteko. Xehetasun gehiagorentzat: www.seaska.eus.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Makea (L) | 2023/03/02

Ihauteriak

Ihauteriak

Lekorneko eta Makeako eskola publikoko haurrek joan den larunbatean ihauteriak antolatuak zituzten. Makeako ezker paretatik desfilea abiatu da, herriko plazan geldialdia egiten zuela. Zanpantzar eskorgatan ibili ondoan, gaixoak zorte txarra ukan du errea izan baita, aitzin kontsolatzeko haurrek dantza batzuk eman dituzte.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2023/03/02

Gertakari latza - Kantaldia - Emazteen Nazioarteko Eguna

Gertakari%20latza%20-%20Kantaldia%20-%20%20%20%20Emazteen%20Nazioarteko%20Eguna

Gertakari latza

Joan den astean hedabide guziek aipatua izanez, ez gira xehetasunetan sartuko. San Tomas Akinekoa eskolan Agnès Lassalle espainol erakaslea 16 urteko ikasle batek erail du. Berriak bazter guziak inarrosi ditu, eskualde guzietarik elkartasun sustenguak adieraziak izan dira.


Kantaldia

Martxoaren 3an (19:00), "Bar Basque" ostatuan, Andreas Eichner, Maddi Irigoyen, Xabier Soubelet eta Nat Cazarrek kontzertua emanen dute.

Emazteen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8an, Emazteen Nazioarteko Eguna kari, Merkatu plazan (19:00) gomita zabaldua da.

Egun berezi horrentzat Begiraleak dantza taldeko 41 neska elkartu dira "Irradaka" dantza ikusgarria prestatzeko, jantzi berriak estreinatuko dituztela. Hauekin batean Arrokiagako zuberotar dantzariak ere hor izanen dira.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2023/03/02

Jaun mera berria - Zaldubi Ikastolan ate idekitzeak - "The Six Toys" eta Albosax - Herri-Urrats bertsu saioa -Mintzaldia

Jaun%20mera%20berria%20-%20Zaldubi%20Ikastolan%20ate%20idekitzeak%20-%20The%20Six%20Toys%20eta%20Albosax%20-%20Herri-Urrats%20bertsu%20saioa%20-Mintzaldia

Jaun mera berria

Bernard Elhorgaren zerrendak "Agir pour St Pée" herriko hauteskundeak irabazi ditu 1.333 bozekin, Christophe Jaureguyren"Hats Berri" listak 1.233 boz, Dominique Idiart-en "Elgarrekin Senpererentzat" zerrendak 886 boz. Ororen buru, irabaztunek 21 hautetsi ukanen dituzte, Hats Berrik 5 hautetsi eta Elgarrekin Senpererentzat 3 hautetsi. Ostiral arratsean iragarria da herriko kontseilua, postuen banaketa aurkeztua izanen da.


Zaldubi Ikastolan ate idekitzeak

Martxoaren 4an, larunbat goizarekin (10:00-12:00) iraganen dira urtero egiten diren "Ate idekiak", Seaskaren ekimenez. Murgiltze sistemak aspaldi bere probak eginak ditu eta beste eskola elebidunek ere oinarritzat hartzen dute. Garrantzitsuena da, euskara ongi ikastea eta segurki ikastolatik kanpo erabiltzea. Harrera ona ukanen duzue, galdera gehieneri erakasleek erantzuna ekarriko dizue, gelen bisitatzea beharrezkoa izanen da.

Bertzalde,...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2023/03/02

Ihauteriak

Ihauteriak

Larunbat huntan martxoaren 4an iraganen dira. Hitzordua Plaza Berrin emana da (14:30), Leinuak dantza taldeak ikusgarria eskainiko du (15:30), Zanpantzar epaitua izanen da. Ondotik animazio desberdinak iraganen dira.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2023/03/02

Erretretaduen bazkaria - Eskulana - Kirola

Erretretaduen%20bazkaria%20-%20Eskulana%20-%20Kirola

Erretretatuen bazkaria

Otsailaren 25ean larunbat eguerditan erretretatuek tripotx bazkaria zuten. Usaiako 85 erretretadun hurbildu dira, bazkari bero beroa, biziki ona, harategiko Tristan eta Mariane Sagek prestatua eta kontseiluko 10 hautetsik zerbitzatua. Bazkaria ongi pasatu da, euskal kanta batzu emanez. Battitt Laborde auzapezak ongi etorria egin du, hor direneri orain bezala segi dezatela desiratuz. Ganex Beti Gazteko lehendakariak, taldearen izenean, hautetsi guziak eskertu ditu eta orain bezala segitzea galdetzen du, eskertu ditu ere sukaldariak. Arratsaldeko 5ak inguruan estomaka ongi betea, denak etxe aldera joan dira, pentsatuz heldu den urtean holako bertze biltzea eginen dela.

Eskulana

Taldeak martxoaren 19an erakusketa Lur Berri gelan presentatzen du, igandez (10:00-18:00), sarrera urririk. Gauza ederrak ikusteko eta erosteko parada izanen da.

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2023/03/02

Errigora - Daniela Albizu gogoan - Urruña aldizkarirako - Izen emaitea Ikastolan - Pilota

Errigora%20-%20Daniela%20Albizu%20gogoan%20-%20Urruna%20aldizkarirako%20-%20Izen%20emaitea%20Ikastolan%20-%20Pilota

Errigoraren aurkezpena: zenbait ekoizpen Berttolin erakusgai

Hilaren 24an, ostiralarekin, Errigoraren aurtengo aurkezpena izan zen Berttoli elkartean. Horretarako Nafarroako Uhartetik etorria zen Xanti Kiroga ordezkariak azalpen zabalak eman zituen bertara hurbildu jende eta kazetarien aitzinean. Elkarte honek Nafarroako Erriberako eta erdialdeko ekoizpenak saltzen ditu Euskal Herri osoan barna, prezio onean, bitartekaririk gabe eta euskaraz etiketaturik. Laborari ekoizleendako diru sarrera polita da eta irabazten diren sosak euskalgintzarako dira. Errigoraren balioak honakoak dira: bertakotasuna, euskara, auzolana eta laborariekiko harremana. Errigora proiektua 2013an sortu zen eta orduz geroztik, hamar urtez jadanik, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko ekoizpenak Euskal Herri osora zabaldu ditu. Hamar urte horietan 180.000 euro banatu ditu euskara ofiziala ez den eskualde horietako ikastola, euskaltegi eta euskal elkarteen artean. Bi kanpaina antolatzen...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2023/03/02

Kontseilu biltzarra - Gazteen kontseilua - Hartzaro festibala - Zakurren ihauteri edo?

Kontseilu%20biltzarra%20-%20Gazteen%20kontseilua%20-%20Hartzaro%20festibala%20-%20Zakurren%20ihauteri%20edo?

Kontseilu biltzarra

Joan den ortzegun arratsean iragan da Landagoieneko gelan, hautetsi gehienak bildurik. Mintzagaietan huna aho batez onartuak izan direnak:

- Allande Mujica laborariaren baimen galdea, ardi hazkuntzarako duen aterbeari eraikuntza berria emendatzeko (hunen hazkuntza herriko lurretan da).

- Ormaechea bikotearen laguntza proposamena Arantzetakoborda bidean egiten ari diren bi etxerentzat elektrika sarea emendatzeko.

- Uztaritzeko aurrekontu eta finantza araudiaren eta aurrekontu osagailuaren onartzea.

- Tenis klubaren instalaziorako diru laguntzen eskaera. Hunen obren lehen aurrekontua heltzen da 819.500 eurotara, tasarik gabe.

- Herriko zerbitzu prezio batzuen aldaketak bereziki gelen gako eta ezagutza elektronikoenak.

- Hizkuntza politikan Plazara elkartearekin hitzarmena herrian euskararen diagnostikoa egiteko eta behar xedeak hartzeko.

- Bizikleta elektrikoen erosleri diru laguntza emaitea (2...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiziritze-Gamue-Zohazti (NB) | 2023/03/02

Altzükütarrak eta Erramun Martikorena

Altzukutarrak%20eta%20Erramun%20Martikorena

Aiziritzen, "igande arratsaldeko kantaldia" heldu den igandean, martxoaren 5ean, antolatua da herriko gelan (15:30). Aurten bi talde famatuen entzuteko parada emana da.

Lehenik, Xiberutar "Altzükütarrak" talde ezaguna lehen aldikoz Aiziritzera heldu zauku. Talde honek bizi luzea darama, 40 urtez goiti sortua dela, beti hastapeneko sei kantariekin. Hemen izenen agertzea merexi dute hain segur: Dominique Epherre, Jean Etchart, Jean Etchegoyen, Pierre Jaragoihen, Jean Prat eta Beñat Queheille. Besta anitz alaitu dituzte beren boz azkarrekin, Euskal Herri guzian. Bost disko binilo plazaratu zituzten lehen eta orain berritan egokiturik bost CD arra agertu dituzte.

Bigarrenik, Erramun Martikorena hor izanen da. Hau ere aspalditik kantuz ari dena, gain gainetik estimatua, munduko kantuak ongi ezagutzen dituena. Hamar bat CD badu argitaraturik eta azkena 2022ko abenduan. Hain segur hortarik jasta emanen dauku. Baigorriko artzaina bezala aurkeztua da, badakigu kantaria baizik...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aldude (NB) | 2023/03/02

Hitzaldia - Bazkaria

Hitzaldia%20-%20Bazkaria

Hitzaldia

Ostegun huntan, martxoaren 2an, Alfaro ostatuan, Baztango Erdiz Biziriktaldeko bi lagunek hitzaldia emanen dute "Magna" enpresak Artesiaga inguruan duen harrobi proiektuaren eta hunen kontrako borrokaren berri emaiteko. "Magna" Zubiriko enpresa bat da, meak jalgitzen dituenak meategietarik. Lantegi horren jabea frantses finantza elkarte bat da, Rouiller deitzen dena. Enpresa horrek berak zuen duela zonbait urte "Mendi Haundi" Auritzen, bai eta ere Zilbeitin gisa bereko proiektu bat bultzatu nahi ukan, bainan tokiko jendeen mobilizazioari esker, amore eman behar ukan zuen. Kasu huntan, hemendik bi urratsetan kokatzen den proiektu horrek hurbiletik hunkitzen gaitu. Baitezpadakoa da jendea hurbil dadin ostegun arrats huntan Alfaro ostatura (20:30). Ez dezagun hurrengo urteetan erraiterik ukan: "Ha, jakin baginu!"

Bazkaria

"Lehengo gazteak" deitu gain huntako elkarteak, gomitatzen ditu hirugarren adineko guziak...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2023/03/02

Irulegiko Irratiaren kanpaina - Odol biltzea - Eragin fabrika

Irulegiko%20Irratiaren%20kanpaina%20-%20Odol%20biltzea%20-%20Eragin%20fabrika

Irulegiko Irratiaren kanpaina

Irulegiko Irratiaren aldeko kanpaina gure herrian berriki hasi da. Usaian bezala gazteek dute hau egiten, eta jakinarazten daukute asteburu honetan segituko dutela etxez etxe ibiltzen, laguntza galdez.

Ikusiz gure euskal irratiek zer lan baliosa egiten duten, herrietako, auzo herrietako, Euskal Herriko eta munduan gaindiko berrien zabaltzeko eta herrietako edozein abisuen pasatzeko, euskaraz. Ez da dudarik gure laguntzaren beharra dutela eta denek ongietorri eginen diegula. Aitzinetik eskerrak.


Odol biltzea, Denen Etxean

Garai hauetan hain beharrezkoa den odola, eskas da. Biarritzeko odol zentroak jakinarazten du osagarrian diren herritarrek eta herri auzokoek Aiherrako Denen Etxean odola emaiten ahalko dutela, martxoaren 6an astelehenarekin (8:00-11:30) eta martxoaren 7an asteartearekin (15:00-19:00). Ongietorri deneri!


Eragin fabrika lantegiaren...

Irakurri segida

Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2023/03/02

"Saga ikastola" antzerkia

Saga%20ikastola%20antzerkia

Martxoaren 10ean, ostiral arratsez (20:30), Munhoa ikastolako eta Garaziko ikastolako burasoek eskainiko dute "Saga ikastola" antzerkia, Pantzo Hirigarai baigorriarrak idatzia. Ikastolek hastapenetik orain arte bizi izan duten ibilbidea du kondatzen antzerkiak, molde umoretsuan. Antzerki horrek orain arte agertu den herrietan ikusmin handia sustatu du. Antolatzaile den Ortzaizeko ikastolak nahi izan du Bidarrain ere erakutsi. Ez da dudarik hemen ere arrakasta ederra bil lezakeela. Herriko gelan emanen da, sartzea 8 eurotan, urririk 12 urte arte. Taloak eta edariak salgai izanen dira 19:00etatik aitzina. Ongi-etorri deneri.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Heleta (NB) | 2023/03/02

Dolu - Biltzar nagusia

Dolu%20-%20Biltzar%20nagusia

Dolu

Bere azken egoitzara segitu dugu Maiana Etchegaray, Erraikoa, 91 urtetan. Maiana emazte isila zen, bere irriñoarekin hurbil errexa, osagarriaren gorabeherekin zonbait urte hauetan Donapaleuko erretira etxeratua zen. Ehorzketak gure elizan iragan dira, familiako, ezagutza ala herritarren erdian, jinak otoitz eta kantuetan parte hartuz familiaren sustengatzera, zoini eskaintzen baititugu gure dolumin bihotzekoak.

Biltzar nagusia

Elgarrekin adin ederrekoen elkarteak bere biltzar nagusia joan den igandean egin du. Biltzarrean jende multxo ederra bildu da, zoinetan erranak izan baitira konduen gorabeherak, aitzineko bidaia ala jan otorduen berri. Agertu da ere konduen sanotasuna, ez baita holakorik ondotik egin den bazkariaren gozatzeko alegeraki, Mari Odilen ostatuan. Bulegoko kideen burumuinetan ateraldieri buruzko gogoetak daude. Desiratzen dugu bide beretik segitzea!

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2023/03/02

"Emazteak euskal jendartean" erakusketa - Eskubaloia

Emazteak%20euskal%20jendartean%20erakusketa%20-%20Eskubaloia

"Emazteak euskal jendartean" erakusketa

Ospitalean "Emazteak euskal jendartean" erakusketa heldu den martxoaren 8an estreinatua izanen da. Erakusketak ekainaren 17a arte iraunen du (9:00-17:00).

Sorginaren irudi fantasiatik ala emaztearen klixetatik haratago, erakusketak euskaldun emazteen lekua jendartearen oinarrietara itzultzea proposatzen du. Nor da gizonen estatus bera duen etxeko andre hori? Zer erraiten dauku euskal jendarte tradizionalari buruz? Eta gaur-egun, zein da emazte modernoen geroa?

Erakusketa oinarritzen da "Le matriarcat basque" liburuaren idazlea den Anne-Marie Lagarderen ikerketetarik, bai eta Bask'elles elkarteak eta Marika Gysbers karrika-arteko artistak egin dutenarekin.

Narrazio historikoak, emazteen eta artisten lekukotasunak eta ikuspegiak erakutsiak dira.

Eskubaloia

Gizonetan, prenazional mailan, bigarren taldeak...

Irakurri segida

Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2023/03/02

Mus xapelgoa - Ikastolaren ate idekiak

Mus xapelgoa

Union Basque batasunak antolatzen duen Frantziako mus xapelgoaren lehen partidak otsailaren 19anjokatu ziren. Igande egun osoan herriko "On egin" jantegian 11 pare arizan ziren. Bazkaria lekuan berean segurtatua zuten.

Elena Haramboure-Pierre Durruty eta Amaia Haramboure-Idoia Barnetche 2 pareak dira martxoaren 19an kantonamenduko mailan, Beskoitzen edo Bastidan, ariko direnak.

Xantza on segidarentzat!

Ikastolan ate idekiak

Donamartirin kokatua den Arberoa ikastolan, martxoaren 4an, ateak zabalik izanen dira (9:00-12:00). Erakasle eta arduradunak hor izanen dira ikastola ezagutarazteko eta argitasun guzien emaiteko.

Izturitzetik haur andana ederra hor badabila eta agian hola izanen gero ere, euskararen onetan.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2023/03/02

Bertsu bazkaria

Bertsu%20bazkaria

Espelletenian, martxoaren 4an, Bertsularien Lagunak, Euskal Kultur Erakundeak eta EHZ-ek bertsu bazkaria antolatzen dute. Parte hartuko dute: Haira Aizpurua-Ibargarai eta Beñat Gaztelumendi bertsulariek. Izenak 07-67-59-13-99 numeroan eman behar ziren otsail hondarreko, interesatua denak inkas dei dezala.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2023/03/02

Lokarri elkartearen biltzar nagusia - Emazteen gaualdia

Lokarri elkartearen biltzar nagusia

Lokarri elkarteak bere biltzar nagusia ortziralean eginen du, martxoaren 3an (20:00), Denen-Etxea gelan. Iraganeko gorabeherak aipatuak izanen dira, bai eta urte huntako egitasmoak, horietan Lakako lasterkaldiaren antolaketa, hiru urtez gelditu ondoan, Covidarengatik. Elkarte kide guziak gomitatuak dira, bai eta ere elkarteaz interesatuak direnak, beren laguntza ekarriz.

Emazteen gaualdia

Lokarri elkarteak antolaturik, emazteen gaualdia iraganen da martxoaren 18an (20:00), herriko eskolen jantokian. Pintxo maneran eginen da apairua, 25 eurorendako. Antolaketa ongi egiteko izenak eman behar dira martxoaren 15a aitzin, telefono zenbaki huntara deituz: 06-74-26-62-57.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2023/03/02

Sortze - Ikastolaren ate idekitzeak - Nor bizi da Izpegiren bertze aldean? - Pilota

Sortze%20-%20Ikastolaren%20ate%20idekitzeak%20-%20Nor%20bizi%20da%20Izpegiren%20bertze%20aldean?%20%20-%20Pilota

Sortze

Goresmenak Viviane Rio eta familiaz Anttattoinekoa den Marc edo "Markotx" Errotabehereri. Hein lehen haurra ukan dute, aitzineko astean. Maiwen Elaia deitu duten neska ttipia, amaren bretoi eta aitaren euskal erroak agertarazi nahiz bere izenean.


Ikastolaren ate idekitzeak

Ez da Baigorriko ikastola xede eskasean. Hauen aipamena egin da, joan den aste hondarreko biltzar nagusian: nahas-mahas, Josu Martinez-en "Alaba" filmean haurren parte hartzea, burasoek antzerki baten muntatzea, maskarada baten ikustera joaitea Xiberora...

Diru mailan ere erraiten ahal da osagarri onean dela, burasoen inplikazioari eta hauek antolatzen dituzten animazioeri esker, bereziki: ikusgarri, kantu afari, elizako plazako palantxa lehiaketa, besteak beste.

52 ikasle dira, 2 urte et'erdietarik 11 urtetara, hots ama ikastolatik kolegioa aitzineko lehen mailara doazenak.

Ikastolaren pedagogia eta lan moldeetaz gehiago...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2023/03/02

Ate idekitzeak - Hontzaren gaua

Ate%20idekitzeak%20-%20Hontzaren%20gaua

Ate idekitzeak

Garaziko ikastolak eta Azkaraten plantatua den Munhoa ikastolak larunbat huntan ateak idekitzen dituzte (9:30-12:30). Proiektu pedagogikoa eta infraestrukturak ezagutzeko parada emana da.

Erakasleak bertan egonen dira behar diren azalpenak emaiteko.


Hontzaren gaua

Garaziko Hegaztien Babes Ligak 15. aldikoz "Hontzaren Gaua" antolatzen du. Elkarte hunek 2 urtero ekimen hau antolatzen du. Hontzak ezagutzeko parada emana da, baita ere hauen gaueko lagunak.

Eskualdeko gaueko hegazti harraparien aurkezpena eginen da, ondotik haien kantuak entzuten saiatuko dira. Hitzordua martxoaren 3an elkartearen egoitzan emana da, Jara etorbidean (20:00), Gaualdia Zitadelan iraganen da. Kitorik da, aldiz izena emaitea beharrezko da: 05-59-37-78-30 edo alexis.minano@lpo.fr.



...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2023/03/02

Otsail ostegunak: Alda mugimendua

Otsail%20ostegunak:%20Alda%20mugimendua

Martxoaren 2a, "Alda mugimenduaren esperientzia: nondik eta nora...", Xebax Kristi, koordinatzaile eta ekintzailearekin.

Alda mugimendua 2020ko urrian sortu zen, Ipar Euskal Herriko langile auzoaldeetako eta langile jendarteko biztanleen defendatzeko eta haien bozen entzunarazteko, antolaketa kolektiboaren bidez, Estatu Batuetan garatu den "community organizing" metodoa eredutzat hartuz. Baionako auzoetan lanean hasi zen lehen hilabeteetan eta ondotik bere aktibitatea Baionatik kanpo zabaldu zen. 2021eko ekainean, etxebizitzari buruzko kanpaina abiatu zuen, etxebizitza turistikoen garapenaren kontra borrokatuz, konpentsazio araudiaren bozkatzea lortu zuen. 2023ko martxoaren 1ean aplikatuko dena. Bestalde, 2022an auzoetako lehen bi kolektiboak sortu zituen, Baionan eta HLMetako hauteskundeetan aurkeztu zen, gehiengoa lortuz HSA eta Office 64 egituretan.

Hitzaldi huntan, Xebax Christyk Aldaren ibilbidea kontatuko du, aurtengo lan ardatzak zoin diren, bai eta...

Irakurri segida

Herriz Herri - Suhuskune (NB) | 2023/03/02

Heriotza


Joan den ortzirale arratsaldean iragan dira Colette Eliceits-en ehorzketako meza, Suhuskuneko elizan.

Jendalde gaitza bildu da. Colette erizaina zen eta Pariseko formakuntzaren ondotik sortu zuen bertze batzuekin Ortzaizeko erizain ekipa.

Bere laneko lagun eta familiako bi presunek entzunarazi dituzte lekukotasun hunkigarri batzu. Beti emazte langilea, presta eta zerbitzu egilea izan da.

Barkatzen ez duen gaitz batek denbora guti barne ereman du. André bere espos lagunari, bere haurreri, arra-haurreri eta Garateko familia guziari gure dolumin sendikorrenak.

...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016