Azalekoa | 2023ko Martxoaren 16a

Ezti Etxearen biltzar nagusia

M.O.

Ezti%20Etxearen%20biltzar%20nagusia

Ezti Etxea Makean kokatua den erlezainen kolektiboak, biltzar nagusia egin berri du. Erlezaintzan tokiko eta garapen iraunkorra laguntzeko proiektua da. Proiektu berritzailea da, erlezain afizionatu eta profesional guzieri idekia, hauen zerbitzurako tresnak bateratuak dira.

Aroaren ondorioak

Biltzar nagusi hastapenean Eric Kammenthaler eta Alain Goutenegre, elkarteko bi ko-presidenteek, erlezaintza sailean 2022ko urtea nola iragan den azaldu dute. Urte klimatikoa biziki lehorra izanez, tenperatura gorekin, eztiarentzat desegokia izan da. Jaz ere otsailean euri guti egin zuela oroitarazi dute, ezti produkzioaren %40 gutiagorekin, gainera primadera hastapeneko horma handiek akazia lilietan kalte handia eragin zuen. Erleak ez dira biziki atera, batez ere martxo-apirilean ipar haizearengatik. Udako idorteak eta tenperatura handiek ez dute egoera hobetu.

Oihanzainek konstatazio berdina egin dute, zuhaitzen eta zuhaixken hilkortasun handia, lurpeko ur maila metro batez beherago zela errana izan da.

Eztia beste urteetan baino usuago bildua izan da. Mendian idortea biziki fite etorri delakoz, zenbaitzuk erlategiak lehenago jautsi dituzte, beste batzuk usaian baino erlauntza gutiagoren mugitzearen hautua egin zuten.

Bospasei urtez, emaitza ekonomikoak bataz beste apalak izan dira. Baina denek baikor izan nahi dute eta aurten xurgatzeko gai izan beharko lukete, batzuetan estrategiak aldatuz. Ekoizleen artean tresnak partekatzeaz gain, elkarren arteko harremanaren indartzearen beharra baieztatu da.


2022ko produkzioa

Negutik ateratzean, oro har ona izan dela errana izan da, erle hazkuntza ongi joan da, nahiz eta zenbaitzuentzat hastapenean motela izan (ekainean). Aldiz ezti ekoizpen bolumena biziki apala izan da, aitzineko urtetako produkzioari begiratuz, erlezain batzuk ekilorean %35aren apaltzea jasan dute eta gehienek akazian ez dute batere bildu ahal ukan. Gaztainondoak epe laburrean eman du, aldiz ainar arruntean eta txilarretan ez da produkziorik izan. Berdin polenean, usaiako ekoizpenaren %50eko galtzea izan dela estimatua izan da.

Laburbilduz, ekoizpen ahulak eta baldintza desegokiak, kolonien dinamika ona bermatzeko, nektar sarrera nahikorik ez du ekarri.

Egoera horen ondorioz, artatze eta zaintza gehiago galdegin da, ezti-sortze desberdinetan izaiteko gisan, aurreikustea zaila dela errana izan da.

Ezti Etxekoek zioten sasoi bururatzean, huntzak ahalbidetu badu esperantza emaitea, “ahazteko urtea” izan dela, aurtengo urterako esperantza atxikiz.


Eritasunak eta intsektuen lanjera

Azken urteetan anitz aipatzen diren liztor asiatiko (frelon) intsektuak aipatuak izan dira, erletan kalte handia eragiten baitute. Estrespean izanez, erleak ez du xurgatzen ahal. Intsektu horien erasoek erlategi batzuetan sarraskiak eragiten dituzte. Bakoitzak intsektu horien kontra bere metodoa baldin badu, hor ziren 20 bat erlezainek elkarrekin formatzeko beharra agertu dute.

Varroa akaroak erleak parasitatzen ditu eta erle koloniak suntsitzen ahal ditu. Aipatua izan denez, jarraipen serios batekin, tratamenduak barne, ondorioak eta kalteak biziki indartsuak dira.

Bururatzean elkarlanean segitzeko gogoa adierazia izan da, bakoitzaren jakitatea eta esperientzia bateratuz. Herritarrak informatzeko beharra agertu da, horretarako liztor asiatikoaren kontra ihardukitzeko Baigorrin eta Makean informazio bilkurak antolatuak izanen dira. Makean martxoaren 14an (20:30), Mindegian iraganen da.

Beste herri batzuk ere ber gisan bilkurak egin nahi badituzte, Ezti Etxeari buruz hurbiltzen ahal dira, ezti-etxea.jimdofree.com webgunearen edo eztietxea6440@gmail.com helbidearen bidez.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3686. zbk

Gure Hitza | 2023/03/16

Agur bat udaberriari

Janbattitt Dirassar

Eta bai, udaberrian sartzera goaz. Legez-lege astelehenean hasiko da alabainan, martxoak 20 eta iraunen du ekainaren 21a arte.

Askok berantetsia dukete orobat. Nahiz badiren negua ere biziki maite dutenak, besteak beste elur tokietara usu joaiten diren horiek, toki horietan dela egiazko paradisua! Edo berdin neguan direlakoz Eguberri eta Urtats, bi egun zinez arraroak! Familietan edo(ta) lagunekin handizki preziatzen direnak.

Dena den, egunak polliki luzatuak eta aitzina luzatzen ari, iguzkia gero eta azkarrago, kasu haatik martxokoari, buruko minak aise emaiten omen ditu- bazterrak egunetik egunera gehiago pizten ari, hori da hori udaberria! Pazko ekartzen duen sasoina! Agurtu dezagun beraz, agurtu ahal bezen kartsuki. Agurtuz ere agertzen hasiak diren loreak, gero eta gehiago agertuko ondoko astetan, dena kolore pollit beti bezala.

Udaberria gogoan, goazen zanpa-zanpa aitzina, ihauteria ere gibelean utzir...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016