Han eta Hemen | 2023ko Apirilaren 20a
Elikagaien zentro berria
Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak eta Sylvie Durruty ekonomia sailaz arduratzen den presidente-ordeak, Resplandy kaian plantatuko den enpresa-gune berria aurkeztu dute, enpresaburuen presentziarekin. Elkargoaren esku den eremuan, laborantzako elikagaiak transformatzeko toki bat sortu nahi zuen.
9.000 m2ko espazioarekin, lehengo Mousserolles burdinoletatik hurbil kokatua, Aubard, Bamas eta Egarri Edariak enpresak gune berean instalatuko dira. Enpresa bakoitzak transformatzeko tailerrak eta salmenta gunea ukanen ditu. Lurraldeko produktuen erakusleihoa izanen da, enpresa horieri beren garapen proiektuak baldintza onean egiteko aukera emanen die. Errana izan denez, 60 langile izanen dira toki horretan, 2024tik aitzina beste 25 lanpostu sortzeko esperantzan. Operazio hori ahalbidetzeko, Euskal Elkargoak plantatuko diren enpreseri hiru lur-eremu saldu ditu, espekulazioaren kontra eta produkzio aktibitatearen atxikitzeko neurriak ezarri ditu. Obrak otsailean hasi dira, enpresen ardurapean, guzira 9 milioi euroko inbertsioarekin.
Plantatuko diren enpresak
Aubert xarkuteria - Aubard enpresa, hiru belaunaldiko familia enpresa da, Cédric Bergez-Cazalouk kudeatzen duena. Xarkuteria sailean lan egiten du, produkzioaren %35 Kintoa txerrikian. Gaur egun lau saltegi ditu: Baionan, Miarritzen eta Angelun, urteko negozio zenbatekoa 2,7 milioi eurokoa da. 2011n sortu zen, gaur-egun 24 langile ditu, 2024an enpresa berria ideki bezain laster, beste 7 pertsona hartzeko asmoa du. 2.800 m2-ko lursailean, Aubard enpresak 1.000 m2 transformatzeko laborategia, 145 m2 denda, 55 m2-ko dastatze eremua eta 170 m2 bulego garatuko ditu.
Bamas enpresa - Bamas pastizategi eta txokolate enpresa, Thierry Bamasek 2011n abiatu zuen, Europako txapeldun eta Frantziako Langile Hoberenaren saria eskuratua du. Enpresa hunek Angelun pastizategia eta Baionan txokolate fabrika ditu, baita Biarritzen eta Baionan lau saltegi. Enpresak 21 langile ditu eta 2 milioi euroko urteko negozio zenbatekoa du. 2024tik aitzina 5 pertsona kontratatzea aurreikusten du. Gune berrian, produkzioa zentralizatuko du, langileen lan baldintzak hobetuz. 2.500 m2-ko eremuan, SARL Bamas-ek 700 m2 transformatzeko laborategia, 75 m2 saltegi, 110 m2-ko "Pastiza Eskolari" bideratua eta 70 m2 bulego ukanen ditu.
Kupela - "Egarri Edariak" enpresak Euskal Herriko edariak ekoizten eta banatzen ditu, Kupela produktuak bereziki. Azken urtetan enpresa anitz garatu da, 3 milioi euroko urteko negozio zenbatekoa du. 15 langile ditu eta 2024tik aitzina 13 langile berri hartu nahi ditu. Gaur-egun Angeluko À¢'€'‹À¢'€'‹bi gunetan egoitzak alokatzen ditu (600 m2 guzira). Okupatzen dituen lokalen espazio tipiaren aitzinean eta azken hilabeteetan sortu lanpostu kopurua dela eta, egoitza berrian Kupela sagardoaren ekoizpenaren zati bat barneratzeko aukera emaiten dio. Fabrikatzeko tailerrarentzat eta sagardotegiarentzat 550 mÀ‚'²-ko espazioa ukanen du, 860 mÀ‚'² biltegiratze eta bidaltzeko espazioa eta 350 mÀ‚'² bulego baliatuko ditu.





