Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2023ko Martxoaren 16a

Erretreta erreformaren kontrako manifestaldi jendetsua - Etorkinen biltzar nagusia

Erretreta%20erreformaren%20kontrako%20manifestaldi%20jendetsua%20-%20Etorkinen%20biltzar%20nagusia

Erretreta erreformaren kontrako manifestaldia Donapaleun antolatua zen, martxoaren 7an, astearte arrastirian. ELB, LAB, FSU, Solidaires eta erreformaren kontrako lekuko taldeek parte hartzera deitua zuten. Deialdia entzuna izan da, antolatzaileek uste zuten baino jende gehiago bildu baita. 350-500 artean ziren, Amikuzetik eta Xuberotik jinik. Erretreta erreformaren kontra gobernua gibelaraztea posible dela oihukatua izan da.

Herriko itzulia egin ondoan, manifestaldia Herriko Etxearen aitzinean bukatu da.


Amikuze etorkinekin” elkartearen biltzar nagusia

Elkarte hau 2017an sortu da migratzaileen laguntzeko. Iparraldeko beste hamar elkarte bezala, Etorkinekin-Diakite federakuntzan parte hartzen du. Badakigu anitz migratzaile pasatzen direla Baionatik eta behar handiak badirela sail hortan. Lekuko elkarteak lurraldeka antolatuak dira, behar den laguntza ekartzeko, hunarat heldu diren migratzaileeri.

Amikuze Etorkinekin elkarteak bere biltzar nagusia otsailaren 25ean egin du. Berrogeita hamar bat partaide hor ziren, hauetan hautetsi zonbait, hala nola Charles Massondo Donapaleuko auzapeza, Arnaud Bourdé axuanta, Sauveur Bacho Arberatzeko auzapeza...

Elkarteak 44 kide biltzen ditu. Animazioa, 15 bat laguntzaileek osatzen duen taldeak segurtatzen du, hilabete guziz bilduz. Bilana, Frantxoa Fleury hor ez izanez, Monique Darrigadek egin du.

Azken 5 urteetan elkarteak zazpi pertsona edo familia lagundu ditu: Mazedoniako bikote bat bere lau haurrekin, Kolonbiako bikote bat, Venezuelako emazte bat bere alabarekin, Mazedoniako gazte bat, Boli Kostako gazte bat, Gineako geriza eskatzaile bat eta Kameruneko bat. Elkarteak lagundu ditu egonaldi-baimenen eskuratzen eta egun guzietako harremanak errazten. Herriak eta Donapaleuko familia batek elkartearen esku utzi bizitegiak beharrezkoak izan dira harrera segurtatzeko.

Elkartearen aurrekontua 7.700 eurokoa da, bost lantegik, hamar herrik eta elkarteko kideek diruztatzen dutena. Elkartearen geroa segurtatzeko, dei bat zabaldua da laguntzaile berrieri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3686. zbk

Gure Hitza | 2023/03/16

Agur bat udaberriari

Janbattitt Dirassar

Eta bai, udaberrian sartzera goaz. Legez-lege astelehenean hasiko da alabainan, martxoak 20 eta iraunen du ekainaren 21a arte.

Askok berantetsia dukete orobat. Nahiz badiren negua ere biziki maite dutenak, besteak beste elur tokietara usu joaiten diren horiek, toki horietan dela egiazko paradisua! Edo berdin neguan direlakoz Eguberri eta Urtats, bi egun zinez arraroak! Familietan edo(ta) lagunekin handizki preziatzen direnak.

Dena den, egunak polliki luzatuak eta aitzina luzatzen ari, iguzkia gero eta azkarrago, kasu haatik martxokoari, buruko minak aise emaiten omen ditu- bazterrak egunetik egunera gehiago pizten ari, hori da hori udaberria! Pazko ekartzen duen sasoina! Agurtu dezagun beraz, agurtu ahal bezen kartsuki. Agurtuz ere agertzen hasiak diren loreak, gero eta gehiago agertuko ondoko astetan, dena kolore pollit beti bezala.

Udaberria gogoan, goazen zanpa-zanpa aitzina, ihauteria ere gibelean utzir...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016