Herriz Herri - Hendaia (L) | 2023ko Apirilaren 20a
"Klimaren freskoa" - "Emazteen Etxea"
"Klimaren freskoa": klima aldaketaz ohartu
Garapen jasangarrirako ingurumen politikaren baitan, Herriko Etxeak iniziatiba berria abiatu du, hautetsiekin eta herriko langileekin. Trantsizio klimatikoaren eta ekologikoaren erronkeri buruzko kontzientzia parte-hartzailea izan nahi du.
Berrikitan lehen lan-saioa egina izan da, klima gaien funtsezkoak zeintzuk diren ulertzea ahalbidetu du. Iniziatiba hunek segida ukanen du. Freskoaren inguruan aipatu gaiek, politika publiko sailean gai erabakigarriak ulertu eta eztabaidatzea da xedea, klima-aldaketaren arrazoiak eta ondorioak hobeki kontutan hartzeko.
"Emazteen Etxea"
Gogoeta bat eraman da "Emazteen Etxea" eraikitzeko proiektuaren inguruan. Lehendabiziko gogoeta publikoa Hendaian egin da, Borderline Fabrikan. Presente ziren: Karmele Gomez Garmendia Zumaiako "Emakumeon Etxea", Véronique Ladeveze Zutik kolektiboa, Lydie Delmas Bordeleko "Maison des Femmes"-eko ordezkaria, Pilar Artaloytia PAF elkartea eta EBA eta Isabelle Eguiazabal (Bagera).





