Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2023ko Apirilaren 20a

Euskal Herria Zuzenean festibala - Eskubaloia - Pilota

Euskal%20Herria%20Zuzenean%20festibala%20-%20Eskubaloia%20-%20Pilota

Euskal Herria Zuzenean festibala

Euskal Herria Zuzenean festibala antolatzen duten kideek jakinarazten dute aurtengoa ekainaren 30etik uztailaren 2a arte iraganen dela.Oraindanik antolaketak hasi behar baitira, apirilaren 28an lehen bilkura Denen Etxean izanen da. Herritarreri txartelen saltzea eta zirkulaziorako xehetasunak, bai eta pass delakoen banatzea eginen da, larunbatez, ekainaren 17an eta 24an, Herriko Etxean.

Eskubaloia

Aste huntan bakarrik partida bat iragan da, nesken 2. taldeak Lasseube taldeari 28/22 irabazi du.

Larunbateko partidetan, nazional 2 mailan izanen da derby gogorra, Hendaiaren kontra (19:00).

Bi taldeaksailkapenean elkar hurbil dira, ikusiko nork ukanen duen lehentasuna. Prenazional mailan 2. taldeak Asson errezebituko du (17:00). Frantziako xapelgoan Irisarri-Atharratze hemezortzi urtez petik taldeak Cornon d'Auvergne errezebituko du (21:00). Kanbo-Irisarri nesken lehen taldea ariko da Agenen (19:00)


Mus

Pazko astelehenez Bidarten iragan Union Basque mus xapelketan, Etienne Hauscarriague eta Beñat Larramendi Irisarriko pareak egun goxoa pasatu du. Nahiz irisartarrak goizetik kanporatuak izan diren, heldu den urtean berriz joaiteko prest dira,agian bai suerte poxi batekin!

J-P.E.

Pilota

Txapeldun - Joan den astean erran bezala Irisartarrak Pilota elkartean primadera etorri zauku eta aste huntako emaitzek ez daukute besterik erraiten. Lehenik xitoetan Txomin Etcheverry Bortheiry-Luis Chohobigarat Palmerimek 40-14 finala irabazi dute, Denek Bat-ekoen parean, Urruñako Dongaitz trinketean, Union Basque xapelgoaren kontu. Emaitzak dion bezala Txomin eta Luis-ek partida bururaino ongi menperatu dute. Aupa gazteak!

Buruz-burukan finalean - Hemen ere partida gogor baten menturan ginen, bainan Paolo Bidart-ek Iker Escamez hendaiar pilotariari ez dio xantza handirik utzi. Lekorneko trinketean eta Frantziako finalerdietan Paolok 40-11 aise eraman du. Orain irisartarrak finalean Bidarraiko Eneko Ibarrola du parean ukanen, heldu den igandean, apirilaren 23an Lekornen ariko dira (17:00). Artetik erran dezagun Paolok gaitzeko sasoia egiten duela, bai trinketean, ahantzi gabe joan den udan eskuratu emaitzak plaza laxoan, Berrogain lagunarekin. Biba hi eta segi aitzina!

Palantxa finalerdiak - Joan den astean aipatu bezala, gure neskak ez daude alferrik, palantxan gomazko pilotangure xitoak Anara eta Lili, Goizeko Izarrakoen parean. Gure artekoak B mailan Emma-Katixa / Chloé-Louna bi pareak elgarren aurka ariko dira eta artekoak A mailan Maia eta Eztitxu Denek Bat-ekoen aitzinean. Gisa guziz artekoen B mailan pare bat finalean aurkituko dugu!

M.O.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3686. zbk

Gure Hitza | 2023/04/20

Hizkuntzarik gabe Euskal Herririk ez!

Menane Oxandabaratz

Sortu girenetik, edozein izan bakoitzaren hizkuntza, musika soinu bat entzuten den bezala, gure beharrietan sartu da. Entzun dugun lehen soinu hori, gutarik batzuentzat euskara izan da. Hizkuntzaren erabilera sustraitua da pertsona bakoitzaren sortzean, kulturan eta izaeran. Komunikatzeko tresna baldin bada, beste hainbat funtzio betetzen ditu. Mintzatzen den lengoaiak komunitate batean identifikatzen gaitu, populazio multzo bat bateratzen du, kultura berekoak gira.

Larunbat huntan aldi bat gehiago Baionako karriketan ibiliko gira. Euskara sailean lan egiten duten elkarteek elkarretaratze deia zabaldua dute. Aldarrikatuko dena, gure mintzaira ezagutua eta garatua izan dadin, behar diren neurriak ezarriak izan daitezen. Diru-laguntzak beharrezkoak dira, sail horretan lan egiten dutenek baliabideak ukan ditzaten.

Azken inkesta soziolinguistikoak erakustera emaiten duen bezala, gure hizkuntza salbatua izan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016