Ba ote dakixu? | 2023ko Martxoaren 16a

Irakeko gerla (3/3)

Gilen Bacho

Irakeko%20gerla%20(3/3)

2003ko otsailaren 14ko Hans Blix eta Dominique de Villepin-en hitzaldiek ez zuten amerikar administrazioa konbentzitu, ez eta ere amerikar iritzi publikoa. 2001eko atentatuak oraino hurbilegi ziren eta Bush administrazioaren propaganda, “terrorismoaren kontrako gerlari” buruz, sobera azkarra zen. Beldurra alde batetik eta mendekatzeko nahia beste aldetik azkarregiak ziren. Orduan, boz bakar zenbait salbu (zenatur gazte eta ezezagun bat haien artean, Barack Obama deitzen zena...), amerikanoak oro

“Prebentziozko gerla”

Mundu osoan (edo kasik), alderantziz, iritzi publikoak ausarkian gerlaren kontra ziren. 2003ko otsailaren 15ean, munduko 600 hiritan manifestazio masiboak antolatu ziren. Mobilizazioa partikulazki azkarra izan zen herrietan non gobernuak amerikar administrazioa sostengatzen zuen, Italian (1 eta 3 milioi arteko manifestariak Erroman), Ingalaterran (750.000 eta 2 milioi arteko jende) eta Espainian (1,3 milioi manifestari Bartzelonan eta 660.000 Madrilen). Frantzian, mobilizazioa ez zen hain azkarra izan, Frantzia gerlaren kontra baitzen. Martxoaren 16an, Jacques Chirac presidenteak bere oposizioa handizki berriz adierazi zuen telebistan. Baina, biharamunean, Amerikar Estatu Batuek ultimatum bat igorri zuten Irakeko gobernuari. Sadam Hussein eta haren semeeri 48 oren emaiten zioten Iraketik ihes egiteko. Baina irakiar diktadoreak aldi huntan ere (1991n bezala) ez zuen ezer eginen gerla saihesteko eta irakiarrak babesteko. Suizidio egitate bat zen amerikar armadaren indarra ezagutuz. Estatu Batuek, haien aldetik, ez zuten frogarik ukan Irakek programa nuklear bat abiarazi zuela baina haien arabera mehatxu egiazkoa bazen eta arma nuklearra ez bazuten oraino, geroan ukanen zuten. Orduan, “prebentziozko gerlaren” kontzeptua sortu zuten Irakeko gerla justifikatzeko. Ultimatuma bukatu eta, martxoaren 19ko gauean, Estatu Batuek Bagdad hiri nagusiari buruzko lehen misilak igorri zituzten. Lurreko inbasioa biharamunean, martxoaren 20an, goizeko 5ak eta erditan, hasi zen. Ofentsiba nagusia, 100.000 soldadurekin orotara, hegoaldetik abiatu zen, bonbardaketa masiboekin Irakeko lurralde osoan. 19 egunez, amerikar armada Bagdadeko inguruetara heldu zen. Apirilaren 9tik 13ra, Bagdadeko parte handiena, Mosul eta azkenean Tikrit hartu zuten, irakiar erregimenaren azken gaztelu dorrea.

Bilan ezinago txarra

Apirilaren 9an, Sadam Husseinen estatua erori zen Bagdaden. Irudi hori erregimenaren erortzearen sinboloa egon da. Sadam Hussein gorde zen Tikrit aldean baina, azkenean, abenduaren 13an, arrastatua izan zen. 2006an jujatua eta heriotzara kondenatua izan zen (abenduaren 30ean urkatua izan zen).2003ko maiatzaren 1ean, Estatu Batuetako presidentea, Georges W. Bush, Irakera heldu zen eta USS Abraham Lincoln hegazkin ontzitik, urguilu handiarekin, “misioa betea” zela deklaratu zuen. Bost urte berantago, 2008an, ikusiz egoeraren eboluzioa, Bush-ek espresio hori erabiltzea huts bat izan zela aitortu zuen. Egia da Estatu Batuetako interbentzioaren bilana ezinago txarra zela. 2003tik 2011 arte (noiz amerikar azken soldaduak Iraketik joan ziren, Obama presidenteak erabaki zuen bezala), Estatu Batuetako defentsaren ministerioko zenbakien arabera, 122.000 irakiar hil ziren,4.487 amerikar soldadu eta 179 britainiar soldadu. Plos Medecine amerikar aldizkariarentzat, bilana askoz txarragoa zen, 500.000 hilekin (gehienak borroken eta atentatuengatik). Zenbaki desberdinak baina ber konklusioa, 2003ko erabakiak ondorio dramatikoak ukan zituen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3686. zbk

Azalekoa | 2023/03/16

Ezti Etxearen biltzar nagusia

M.O.

Ezti%20Etxearen%20biltzar%20nagusia

Ezti Etxea Makean kokatua den erlezainen kolektiboak, biltzar nagusia egin berri du. Erlezaintzan tokiko eta garapen iraunkorra laguntzeko proiektua da. Proiektu berritzailea da, erlezain afizionatu eta profesional guzieri idekia, hauen zerbitzurako tresnak bateratuak dira.

Aroaren ondorioak

Biltzar nagusi hastapenean Eric Kammenthaler eta Alain Goutenegre, elkarteko bi ko-presidenteek, erlezaintza sailean 2022ko urtea nola iragan den azaldu dute. Urte klimatikoa biziki lehorra izanez, tenperatura gorekin, eztiarentzat desegokia izan da. Jaz ere otsailean euri guti egin zuela oroitarazi dute, ezti produkzioaren %40 gutiagorekin, gainera primadera hastapeneko horma handiek akazia lilietan kalte handia eragin zuen. Erleak ez dira biziki atera, batez ere martxo-apirilean ipar haizearengatik. Udako idorteak eta tenperatura handiek ez dute egoera hobetu.

Oihanzainek konstatazio berdina egin dute, zuhaitzen eta zuhaixken hilkortasun handia, lurpeko ur maila metro batez beherago zela errana izan da.

Eztia beste urteetan baino usuago bildua izan da. Mendian idortea biziki fite etorri delakoz, zenbaitzuk erlategiak lehenago jautsi dituzte, beste batzuk usaian baino erlauntza gutiagoren mugitzearen hautua egin zuten.

Bos...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016