Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 16a

Saminago!

Erretreta solas, joan den astean izan diren manifestaldi handiekin, giroa aitzina samindu da eta ez guti! Sindikatuak beti berdin tematsu, ez dutela barkatuko! Ez dutela barkatzen ahal ere! Gobernuak bere aldetik berak burutan duen hura baizik ez aditzen! Aise egiten elkorrarena eta itsuarena ere berdin! Artetan zurikeria zonbait sakatuz jendea nolazpait lausengatu nahiz! Bakoitxak bere gustukoa duen hura baizik ez ikusi nahi beraz! Egunak jin eta egunak joan, funtsezko aitzinamendurik ez batere! Zalaparta zonbait eskuin eta ezker, ez baitute deus onik ekartzen! Hara zertan giren hoinbeste denboraren buruan! Ez dea lotsagarri azkenean?

Joan den asteko manifestaldien berezitasun aipagarria: anitz tokitan emazte talde zonbait zirela denen aitzinean eta biziki berotuak, emazteak litazkeela galtzaile handiak gobernuaren xedeak gauzatzen balira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2023/03/16

Baietz!

Horiek hola, solasketa luze batzuen ondotik, zenaturrek onartu dute, macrontiar eta eskuindar ados jarririk, gobernuak galdetzen zioten bezala erretretaren hartzeko adina bi urtez gibelatzea kasu gehienetan, 62 urtetarik 64 urtetara beraz. Beroan bero, legegai guzia ere onetsi dute, 195 boz alde eta 112 kontra. Elisabeth Borne gobernuburua loriatua! Kasu, ez luke sobera espantu egin behar halere! Sindikatuek aldiz daukate onarpen horrek ez duela deusik kanbiatzen. Bainan hori ondoko egunetan da ageriko. Anartean, bazterrak beti berdin nahasiak daude.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/16

Balio ote du?

J-B D

Behar ote dugu berriz azpimarratu, horrek zerbait balio ote du denen buru, joan den aste hortan ere zoin desberdinak izan diren parte hartzearen gainetik agertu xifreak? Marseillan konparazione, polizak erran du 24.000 zirela nunbait han, CGT sindikatuak 240.000, heldu baita hamar aldiz gehiago!Nor behar da sinetsi? Nor sinesten ahal ere da? Ez ote dira denak ere jende xeheaz airoski trufatzen?Batzuk xifreak azkarki handituz eta besteek itsuski ttipituz? Joan den egunean, zonbaitek absolutuki erakutsi nahi jendearen parte hartzea aitzineko aldietan bainan ttipixagoa zela, eta beste zonbaitek alderantziz handixagoa izan dela? Hola segituz, norat ari gira bestenaz? Hiri handietan dira oro har desberdintasun harrigarrienak agertzen. Baionan berean ere haatik frango handiak! 13.000 jende polizaren arabera, 23.000 antolatzaileen gustuko! Nun dira kondu xuxenak, hein bat xuxenak bederen, ez badira ere arrunt hala izaiten ahal?

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/16

Itsusia

J-B D

Frantses legebiltzarrean, eskuindar baten solasak ez bere gustukoak kausiturik, Eric Dupont-Moretti justiziaren ministroak gaitzeko pettoa egin du, jestu tzar itsusi batekin batere funtsik gabe. Eta denak harrituak, holako gauza hau ezin onetsia dela-eta! Bestenaz ere ministro baten partetik, ministro hori fama handiko gizona delarik bestalde. Berari ere dolutu zaio naski bere jestu oker eta makur hori, hala aitortu du behin. Beste asko haatik ez dira batere ados, holako aitorpenik ez dute onesten, eskasegia dela,eta deblauki diote untsalaz ministroak behar lukeela bere kargua utzi, lehen bai lehen utzi eta umil umila jarririk. Eta beraz gobernutik ateratu denbora guti barne! Gobernuburuak ere deblauki erran du holako jestuak ez direla onartzen ahal. Bainan hortan geldi batere urrunago joan gabe?

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/16

Marcel Amont

J-B D

Marcel%20Amont

Joan den ortzegunean pausatu da Marcel Amont kantari guziz jeinutsua. 94 urte heldu den hilabetean bete beharrak zituen. Bordelen sortua bainan aitamak biarnes baserritarrak. Bera ere beti Biarnoari errotik atxikia egona, biarnesa mintzo, ttipian ikasia familian, eta beti atseginekin erabiltzen zuena, bere kantu famatu zonbait ere mintzaira hortan plazaratuak. Idazle fina bestalde, hamaika liburu ba agertaraziak, gizon laketa eta xintxoa, biziki jendekina.

Irakurri segida

3686. zbk

Azalekoa | 2023/03/16

Ezti Etxearen biltzar nagusia

M.O.

Ezti%20Etxearen%20biltzar%20nagusia

Ezti Etxea Makean kokatua den erlezainen kolektiboak, biltzar nagusia egin berri du. Erlezaintzan tokiko eta garapen iraunkorra laguntzeko proiektua da. Proiektu berritzailea da, erlezain afizionatu eta profesional guzieri idekia, hauen zerbitzurako tresnak bateratuak dira.

Aroaren ondorioak

Biltzar nagusi hastapenean Eric Kammenthaler eta Alain Goutenegre, elkarteko bi ko-presidenteek, erlezaintza sailean 2022ko urtea nola iragan den azaldu dute. Urte klimatikoa biziki lehorra izanez, tenperatura gorekin, eztiarentzat desegokia izan da. Jaz ere otsailean euri guti egin zuela oroitarazi dute, ezti produkzioaren %40 gutiagorekin, gainera primadera hastapeneko horma handiek akazia lilietan kalte handia eragin zuen. Erleak ez dira biziki atera, batez ere martxo-apirilean ipar haizearengatik. Udako idorteak eta tenperatura handiek ez dute egoera hobetu.

Oihanzainek konstatazio berdina egin dute, zuhaitzen eta zuhaixken hilkortasun handia, lurpeko ur maila metro batez beherago zela errana izan da.

Eztia beste urteetan baino usuago bildua izan da. Mendian idortea biziki fite etorri delakoz, zenbaitzuk erlategiak lehenago jautsi dituzte, beste batzuk usaian baino erlauntza gutiagoren mugitzearen hautua egin zuten.

Bos...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016