Euskal diaspora | 2023ko Martxoaren 16a

Argentina: 17 urteko mutikoak EHra euskara eta dantzak trebatzera jin nahi

Joseba Etxarri

Argentina:%2017%20urteko%20mutikoak%20EHra%20euskara%20eta%20dantzak%20trebatzera%20jin%20nahi

Euskara eta euskal dantzak ikasi eta trebatzeko aukera, hori da Argentinako Tandilgo Euskal Etxetik Unai Hernandez Minaberry gazteak luzatzen duen deia eta eskea. Dagoeneko aski trebea da euskal dantzetan eta euskara kontuetan ere poliki hasia da, izan ere erraintsa eta giroa etxean baititu, Carolina bere ama euskara irakaslea izanik; euskarak eta euskal kulturak denbora dezente hartzen dute bi belaunaldiz erreferentzia Argentina ukan duen familia euskal-argentinar huntan, Euskal Herriko erroak bereziki Ortzaizen ezarririk. Baina orain arte euskal etxe eta euskal dantza talde bateko parte hazi izanak, Argentinan, horrexek, gehiago galdegin dio Unairi, urrats berrien ematea, eta Euskal Herrira etorririk bertan ikasi eta praktikatzea: euskara eta probintzia bakoitzeko dantzak.

"Kaixo. Nire izena Unai Hernández Minaberry da eta 17 urte dauzkat. Baionan jaio nintzen baina Argentinan bizi naiz urte bat nuenetik. Tandilgo euskal etxearen dantza taldean dantzatzen dut txikia nintzenetik eta euskal kultura eta hizkuntza asko interesatzen zaizkit, honegatik, Euskal Herriko probintzia bakoitzetako dantza tipikoak ikastea eta hobetzea gustatuko litzaizkidake. Hau lortzeko, Euskal Herrira bidaia egitea eta hilabete batzuk egotea da nire asmoa. Guzti hau, gero, Argentinara etorriko nintzenean, Argentinako euskal dantza taldeei irakasteko eta partekatzeko ikasitakoa".

Bere hitzak dira, eta argi eta garbi erakusten dute bere xedea. 2024an, 18 urte dituela, Euskal Herrira etorri eta hilabete batzuk pasatu nahi lituzte euskal dantzak eta kultura maite dituzten etxe euskaldunetan. Etxeetan, familiekin nahiko luke egon eta lekua hartu tokiko dantza taldeetan, bertako dantzak ikasteko, ondoren Argentinara itzultzen delarik han irakasteko. Bere ilusio huntan berarekin du gibelean bere familia. Orain arte, arrapostu batzuk lortu ditu, Iparraldean, baina zazpi probintzietara nahiko luke eraman bere esperientzia. Euskara eta frantsesa ongi mintzo ditu, eta euskara barnean sendi du, eta zinez nahi luke Euskal Herriko bateko eta besteko euskalki eta moldeetan bere egin. Handiak dira bere nahikeria eta engaiamendua, baina Euskal Herriko familia batzuen laguntza eta bultzada behar du bere ametsa egia bihur dadin. Lagundu nahi zenioke? Unairekin kontaktatzeko, emailez: unihernandez22@gmail.com eta whatsappez, +54 9 249 4209-329. Instagram: www.instagram.com/unainhm. Mila esker aitzinetik.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3686. zbk

Azalekoa | 2023/03/16

Ezti Etxearen biltzar nagusia

M.O.

Ezti%20Etxearen%20biltzar%20nagusia

Ezti Etxea Makean kokatua den erlezainen kolektiboak, biltzar nagusia egin berri du. Erlezaintzan tokiko eta garapen iraunkorra laguntzeko proiektua da. Proiektu berritzailea da, erlezain afizionatu eta profesional guzieri idekia, hauen zerbitzurako tresnak bateratuak dira.

Aroaren ondorioak

Biltzar nagusi hastapenean Eric Kammenthaler eta Alain Goutenegre, elkarteko bi ko-presidenteek, erlezaintza sailean 2022ko urtea nola iragan den azaldu dute. Urte klimatikoa biziki lehorra izanez, tenperatura gorekin, eztiarentzat desegokia izan da. Jaz ere otsailean euri guti egin zuela oroitarazi dute, ezti produkzioaren %40 gutiagorekin, gainera primadera hastapeneko horma handiek akazia lilietan kalte handia eragin zuen. Erleak ez dira biziki atera, batez ere martxo-apirilean ipar haizearengatik. Udako idorteak eta tenperatura handiek ez dute egoera hobetu.

Oihanzainek konstatazio berdina egin dute, zuhaitzen eta zuhaixken hilkortasun handia, lurpeko ur maila metro batez beherago zela errana izan da.

Eztia beste urteetan baino usuago bildua izan da. Mendian idortea biziki fite etorri delakoz, zenbaitzuk erlategiak lehenago jautsi dituzte, beste batzuk usaian baino erlauntza gutiagoren mugitzearen hautua egin zuten.

Bos...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016