Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a

Donostia turismoa

Donostiako hotelak eta erabilera turistikoko etxebizitzak irekitzeko baimenak emateari uko egingo du, lantzen ari diren hiria antolatzeko Plan Orokorra onartu bitartean. Eneko Goia Donostiako alkateak eta Nekane Arzallus Hirigintza eta Etxebizitza Iraunkorreko zinegotziak eman dute neurriaren berri. Goiak erran duenez, hartutako erabakiaren helburua da jarduera turistikoa kontrolatzea eta hirian hotel berriak irekitzeari mugak ezartzea. Bere hitzetan, "duela hamar urte hiriak defizita zuen hoteletako plazatan, baina egoera politikoan izan aldaketek eta mundu osoan gertatutako turismoaren hazkundeak hiriaren panorama aldatu dute". Udalbatzak onartzen duenean, martxo amaieran indarrean sartuko da behin behineko araua, gutienez urtebetez egonen da indarrean, behin betiko bihurtu arte.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2023/03/16

Eskaintza oparoa eta nahikoa

A.E

Goia auzapezak adierazi du: "Donostiak ostatu eskaintza nahikoa du eta hotel berrien irekiera mugatzeko garaia da". Eustaten 2022ko datuen arabera, Donostian 162 hotel eta pentsio daude, horietan 3.825 gela. Orotara, hiriak 18.000 leku eskaintzen ditu, molde guzietakoak (hotelak ala etxebizitza turistikoak) kontuan hartuta. Azken sei urteotan kopuru hori %40ez emendatu da. Erabilera turistikoko egoitzei eta etxebizitza pribatutako gela turistikoei dagokienez, otsailean 1.352 etxebizitza zeuden zerrendatuak (5.700 leku). Bestalde, 2019arekin konparatuz, 2022an Donostiak %16,5 bidaiari gehiago ukan zituen (862.872 pertsona 2022an) eta hoteletan gauen kopurua %14,6 handitu zen (1.747.541).

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/03/16

Trafikoaren eskumena Nafarroan

A.E

Trafikoaren eskumena Nafarroaren esku geldituko da, uztailaren 1etik aitzina, Espainiako Gobernuarekin aurreakordioa lortu ondoan. Hala jakinarazi du Maria Chivite Nafarroako presidenteak, "Nafarroarentzat egun handia da", erranez. Buruzagi sozialistaren arabera, Nafarroako Foru Erkidegoaren galdera historikoa gauzatuko da lau hilabete barne, beraz eskualdatzea urrats historikoa izanen da. Trafikoaren eskumena bere gain hartzeko, Foruzaingoak egun dituenak baino 149 polizia gehiago beharko ditu, besteak beste, Nafarroan diren Guardia Zibilek Foruzaingoa aldatzeko pasabidea izanen dute, hala nahi izanez gero.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/03/16

Nafarroako biztanleen laurdenak euskaraz hitz egiten edo ulertzen

A.E

Euskarabideak 2021ean burutu VII. Inkesta Soziologikoko Nafarroako datuak aurkeztu ditu. Azaldu datuen arabera, 16 urtetik gorako Nafarroako biztanleen laurdenak euskaraz hitz egiten du edo ulertzen, hots %14,1a euskal hiztuna da eta beste %10,6a gai da ulertzeko eta pixka bat hitz egiteko. 2016ko inkestarekin konparatuz, datu hauek Nafarroan euskaldunen kopuruak gora egin duela erakusten dute, %1,2 igan da hiztunena eta %2,2 ulertzen dutenena. Adinei behatuz, euskararen jabe direnen gehiengoa gaztea da. Gazteen %28a euskalduna da (2016ko inkestan: %25,8) eta %12,2 euskaldun hartzailea da, ulertu edo pixka bat hitz egiten du. Hizkuntza eremuak kontuan hartuta, datuak oso ezberdinak dira: eremu euskaldunean euskaldunak %62,3a dira, eremu mistoan %12,6 eta eremu ez euskaldunean %1,6.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/03/16

Abiadura handiko trena (AHT): Euskal Y-a

A.E

EAJk, PSEk eta PPk funtsezkotzat eta estrategikotzat daukate Euskal Y-aren bidez Europarekin lotzea eta Frantziarekiko lotura ez atzeratzea. Aldiz, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk gaur-egungo lineak eta konexioak hobetzeko deia egin dute, proiektu berria gehiegizko gastua eta xahubidea dela erranez. Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak ukatu egin du AHTren eraikuntza atzeratzea edo ez egitea "isolamendua" denik, "komunikazioak hobetu daitezkeelako, baina ez da isolamendurik". Casanovak berriro salatu du abiadura handiko trenak xahutze ekonomikoa eta ingurumen hondamena dakartzala, onartezina iruditu zaio.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/03/16

Bob Dylan Donostian ekainean

A.E

Bob Dylanek 2021eko larrazkenean abiatu zuen eta 2024ra arteko itzulia, ekainaren 19 eta 20an Donostiara helduko da eta emanaldi horretan bere 38. diskoa aurkeztuko du. Erne! Sarrerak martxoaren 15ean salgai jarri dituzte, Kursaalen webgunean eta antolatzaileek iragarri dute bi emanaldietan ezingo dela telefonorik erabili. Antolatzaileek telefonoak gordetzeko molde bat emanen diote publikoko pertsona bakoitzari, mugikorrak eremu jakin batean soilik desblokeatu ahalko dira.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/03/16

Duela 60 urte, 700 emazte Hegoaldetik Australiara

A.E

Duela%2060%20urte_%20700%20emazte%20Hegoaldetik%20Australiara

Gernika-Lumoko Udalak omenaldia egin die “Marta Plana”-ren bitartez emigratu ziren 700 emazte baino gehiagori, hitzarmenaren 60. urteurrenean. Bertan izango dira Australiara hegan egin zuten 7 emazte, beste 21 emazteren senideekin batera.

“Marta Plana”, “Marta Operazioa” ere deitua, 60ko hamarkadaren hasierako Australia eta Espainiako gobernuen arteko migrazio-akordio bat izan zen, Eliza Katolikoak sustatua. Operazio horren ondorioz, 700 emazte baino gehiago eraman zituzten Australiara etxeko langile gisa aritzeko. Migrazio-itunak ezinbesteko baldintza bat ezartzen zuen, lekualdatutako emazteentzat: gazteak, katolikoak eta ezkongabeak izatea, azterketa medikoa gainditzeaz gain.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/03/16

Nafarroa: irakaskuntza greban

A.E

LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek apirilaren 3an grebara deitu dituzte Nafarroako irakaskuntza publikoan aritzen diren 10.000 langileak. Aldarrikapenen artean, langile gehiago kontratatzea, ikasle gutiago geletan, erosahalmena berreskuratzea, soldatak hobetzea inflazioa kontutan hartuz behargin guziei karrera profesionala bermatzea, behin-behinekotasuna %8tik behera murriztea eta lan gainkarga murriztea, ikasleen hezkuntza premiei denbora gehiago eskaini ahal izateko. Apirilekoa ikasturte honetan egiten duten bigarren mobilizazioa izanen da.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/03/16

Hamar zuzendaritza-postutik hiru bakarrik emazteek betetzen

A.E

Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan zuzendaritza-postuen hamarretarik hiru bakarrik emazteek betetzen dituzte, EITB Datak egiaztatu duenez. Datuek agerian utzi dute, horrenbestez, oraindik desagertu ez den "kristalezko sabaia", emazteak zuzendaritzako postuetan ala enpresen administrazio kontseiluetan egotea oztopatzen duena.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/03/16

Paperik gabeko etorkinak

A.E

Hego Euskal Herrira bizileku eta lan bila, Europaz kanpotik jin migratzaile gehienak bizi duten korapiloa: lanik gabe ezin da paperik lortu eta paperik gabe ezin lanik egin. Espainiako Atzerritarren Legearen oinarrian dagoen kontra erran handia da. Beraz zein da legalki lan egiteko modua? “Hiru urtez irautea. Legeak hori dio”, laburbildu du atzerritarren lan eskubideetan berezitu abokatuak. “Baina nola iraun daiteke hiru urtez atzerrian diru sarrerarik gabe? Absurdoa dela hor ikusten da”, gehitu du. “Nondik uste dute aterako dutela bizibidea emigrante horiek hiru urtez? Hipokrisia hutsa da. Legerik gabeko ekonomia beltzera kondenatzen ditu eta onartu beharko ez lituzkeen lan baldintzetara. Horretaz baliatzen dira zenbait nagusi urrikirik gabeko enplegatzaileak”. Gizonek eraikuntzan, ostalaritzan aurkitzen dute lana eta emazteek zaintzan. Emazte gehienak Hego Amerikatik datoz, etxeko langile hasten dira. Bizkaian diharduten etxeko langileen %38 egoera ez-erregularrean dau...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/03/16

Inperialismoa salatzeko mobilizazioa

A.E

NATO eta Estadu batuen kontrako herri plataformek manifestazioa Bilbon egin dute, gerla eta miseria gaitzesteko. Sistema kapitalistaren krisia agerikoa dela azpimarratu dute eta Ukrainako gerla testuinguru horretan ulertu behar dela. Euskal Herrian ere, Bardeetako tiro erremuan Natoren itzala nabarmen ageri dela, halaber Gasteizeko baseko ariketa militarretan.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/03/16

Argitu gabeko ETAren 52 biktimak omenduak

A.E

80ko hamarkadan "ETAren terrorismoaren zentzugabekeriagatik galdutako 52 bizitzak" gogoan hartu nahi ukan ditu Eusko Jaurlaritzak eta merezi duten aitortza egin die Oroitzapen eta Aitorpenerako idatziak eman 52 biktima horietako 11ren senitartekoei. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak "memoria duen etorkizuna" aldarrikatu du, "egiazko memoria" duena, bere ustez, "biktimei begietara begiratzea eta bidegabea izan zela onartzea". "Oroitzapen eta Aitorpenerako idatziak" banatzen diren bigarren aldia da.

Irakurri segida

3686. zbk

Azalekoa | 2023/03/16

Ezti Etxearen biltzar nagusia

M.O.

Ezti%20Etxearen%20biltzar%20nagusia

Ezti Etxea Makean kokatua den erlezainen kolektiboak, biltzar nagusia egin berri du. Erlezaintzan tokiko eta garapen iraunkorra laguntzeko proiektua da. Proiektu berritzailea da, erlezain afizionatu eta profesional guzieri idekia, hauen zerbitzurako tresnak bateratuak dira.

Aroaren ondorioak

Biltzar nagusi hastapenean Eric Kammenthaler eta Alain Goutenegre, elkarteko bi ko-presidenteek, erlezaintza sailean 2022ko urtea nola iragan den azaldu dute. Urte klimatikoa biziki lehorra izanez, tenperatura gorekin, eztiarentzat desegokia izan da. Jaz ere otsailean euri guti egin zuela oroitarazi dute, ezti produkzioaren %40 gutiagorekin, gainera primadera hastapeneko horma handiek akazia lilietan kalte handia eragin zuen. Erleak ez dira biziki atera, batez ere martxo-apirilean ipar haizearengatik. Udako idorteak eta tenperatura handiek ez dute egoera hobetu.

Oihanzainek konstatazio berdina egin dute, zuhaitzen eta zuhaixken hilkortasun handia, lurpeko ur maila metro batez beherago zela errana izan da.

Eztia beste urteetan baino usuago bildua izan da. Mendian idortea biziki fite etorri delakoz, zenbaitzuk erlategiak lehenago jautsi dituzte, beste batzuk usaian baino erlauntza gutiagoren mugitzearen hautua egin zuten.

Bos...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016