Azalekoa | 2023ko Martxoaren 16a

Ezti Etxearen biltzar nagusia

M.O.

Ezti%20Etxearen%20biltzar%20nagusia

Ezti Etxea Makean kokatua den erlezainen kolektiboak, biltzar nagusia egin berri du. Erlezaintzan tokiko eta garapen iraunkorra laguntzeko proiektua da. Proiektu berritzailea da, erlezain afizionatu eta profesional guzieri idekia, hauen zerbitzurako tresnak bateratuak dira.

Aroaren ondorioak

Biltzar nagusi hastapenean Eric Kammenthaler eta Alain Goutenegre, elkarteko bi ko-presidenteek, erlezaintza sailean 2022ko urtea nola iragan den azaldu dute. Urte klimatikoa biziki lehorra izanez, tenperatura gorekin, eztiarentzat desegokia izan da. Jaz ere otsailean euri guti egin zuela oroitarazi dute, ezti produkzioaren %40 gutiagorekin, gainera primadera hastapeneko horma handiek akazia lilietan kalte handia eragin zuen. Erleak ez dira biziki atera, batez ere martxo-apirilean ipar haizearengatik. Udako idorteak eta tenperatura handiek ez dute egoera hobetu.

Oihanzainek konstatazio berdina egin dute, zuhaitzen eta zuhaixken hilkortasun handia, lurpeko ur maila metro batez beherago zela errana izan da.

Eztia beste urteetan baino usuago bildua izan da. Mendian idortea biziki fite etorri delakoz, zenbaitzuk erlategiak lehenago jautsi dituzte, beste batzuk usaian baino erlauntza gutiagoren mugitzearen hautua egin zuten.

Bospasei urtez, emaitza ekonomikoak bataz beste apalak izan dira. Baina denek baikor izan nahi dute eta aurten xurgatzeko gai izan beharko lukete, batzuetan estrategiak aldatuz. Ekoizleen artean tresnak partekatzeaz gain, elkarren arteko harremanaren indartzearen beharra baieztatu da.


2022ko produkzioa

Negutik ateratzean, oro har ona izan dela errana izan da, erle hazkuntza ongi joan da, nahiz eta zenbaitzuentzat hastapenean motela izan (ekainean). Aldiz ezti ekoizpen bolumena biziki apala izan da, aitzineko urtetako produkzioari begiratuz, erlezain batzuk ekilorean %35aren apaltzea jasan dute eta gehienek akazian ez dute batere bildu ahal ukan. Gaztainondoak epe laburrean eman du, aldiz ainar arruntean eta txilarretan ez da produkziorik izan. Berdin polenean, usaiako ekoizpenaren %50eko galtzea izan dela estimatua izan da.

Laburbilduz, ekoizpen ahulak eta baldintza desegokiak, kolonien dinamika ona bermatzeko, nektar sarrera nahikorik ez du ekarri.

Egoera horen ondorioz, artatze eta zaintza gehiago galdegin da, ezti-sortze desberdinetan izaiteko gisan, aurreikustea zaila dela errana izan da.

Ezti Etxekoek zioten sasoi bururatzean, huntzak ahalbidetu badu esperantza emaitea, “ahazteko urtea” izan dela, aurtengo urterako esperantza atxikiz.


Eritasunak eta intsektuen lanjera

Azken urteetan anitz aipatzen diren liztor asiatiko (frelon) intsektuak aipatuak izan dira, erletan kalte handia eragiten baitute. Estrespean izanez, erleak ez du xurgatzen ahal. Intsektu horien erasoek erlategi batzuetan sarraskiak eragiten dituzte. Bakoitzak intsektu horien kontra bere metodoa baldin badu, hor ziren 20 bat erlezainek elkarrekin formatzeko beharra agertu dute.

Varroa akaroak erleak parasitatzen ditu eta erle koloniak suntsitzen ahal ditu. Aipatua izan denez, jarraipen serios batekin, tratamenduak barne, ondorioak eta kalteak biziki indartsuak dira.

Bururatzean elkarlanean segitzeko gogoa adierazia izan da, bakoitzaren jakitatea eta esperientzia bateratuz. Herritarrak informatzeko beharra agertu da, horretarako liztor asiatikoaren kontra ihardukitzeko Baigorrin eta Makean informazio bilkurak antolatuak izanen dira. Makean martxoaren 14an (20:30), Mindegian iraganen da.

Beste herri batzuk ere ber gisan bilkurak egin nahi badituzte, Ezti Etxeari buruz hurbiltzen ahal dira, ezti-etxea.jimdofree.com webgunearen edo eztietxea6440@gmail.com helbidearen bidez.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2023/03/16

Gobernuz Kanpoko Erakundea animalia trafikatzaileen kontra

M.O.

Gobernuz%20Kanpoko%20Erakundea%20animalia%20trafikatzaileen%20kontra

Hamarkadetan zehar, animalien trafikoak Afrikan iragan dira, duen biodibertsitate aberatsak gutiziak sortzen ditu. 1970 eta 1980ko hamarkadetan herrialde anitzetan hedatu zen, batez ere elefanteen bolia eta errinozeroen adarrak arrakastatsuak ziren. Boliaren prezioa 2000. hamarkadan emendatzen hazi zen. Azken 5 urtetan apaldu da, Gabonen borondateari esker eta Txinan komertzio ilegala bihurtu delako.

Baina azken urte hauetan, gero eta galde gehiago bada, bereziki preziatuak diren elefante boliak, errinozero adarrak, lehoinabar larruak, luxuzko gauzak ekoizteko, Afrikan trafikoa berriz abiatu da. Babestuak diren ehunka mila animalia hilak izan direla kalkulatzen da. Legez kanpoko trafikoaren emendatze handiak ondorio kezkagarriak eragiten ditu. Animaliak modu krudeletan harrapatzen eta hiltzen dira, eragin ekologikoan eta ekosisteman duen zeregina kontutan hartu gabe.

Irabazien erakargarritasunak beste gogoeta guziak baztertzen ditu. Basa ihizia biziki untsa antolatua da...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2023/03/16

“Europako baratzeak” ibaia agortzen

M.O.

Espainian, Tajo ibaia agortzen ari da, Europan banatuak diren barazki gehienak hor landatuak dira. Biziki gune eguzkitsua da, idorrak diren lurralde horiek "Europako baratzea" bihurtu dira, urre urdinaren ponpaketa masiboari esker.

Garai batean toki horretan itsasontziak flotatzen ziren, gaur-egun belar zakarrek gaina hartua dute. Hobendun bakarra laborantza intentsiboa, Tajo xurgatzen duena, iberiar penintsulako ibairik luzeena da. Urtero bi hodi erraldoiek milioika litro ur ponpatzen dute, Alacant, Murtzia eta Almeriako lur lantze intentsiboak ureztatzeko.

1950eko hamarkadan, laborantzarako eta herritarren kontsumorako, baita elektrizitatea ekoizteko, Espainia frankistak urtegiak muntatu zituen. Honek aintzira artifizial erraldoien sare bat sortu zuen. 1979an, Tajo-Segura akueduktua inauguratu izan zen, Valentzia, Murtzia eta Andaluzia eskualdeetara ura bidaltzeko. Europako laborantza intentsiborako lurralderik errentagarriena da.

Klima aldaketaren ondorioak ge...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2023/03/16

Baionako portuaren ibilbidea

Baionako%20portuaren%20ibilbidea

Merkatal eta Industria Ganbarak 2022ko portuaren trafikoaren berri eman du. Jaz portuaren trafikoa azkarki hunkia izan da, errusiar-ukrainar gerlarengatik, Itsaso Beltzetik hasia zen trafiko berria bat-batean gelditu zelako eta bigarrenik energia krisiagatik.

Faktore hauen konbinazioak Baionako portuan egin tonen beherakada adierazgarria eta ez ustekoa izan da, 2021eko urteari konparatuz %15,11 gutiago izan baita. Ukrainako portuen hesteak eta Errusiako merkatuetako tirabirek Baionako portuko zenbait eragile, ongarriak, altzairuak eta hidrokarburoak bereziki, hornitzaile berriak aurkitzera behartu ditu. Eskaintzaren eta galdearen arteko desoreka bati aurre egin behar ukan du. Horrez gain, merkatuetan kantitateen apaltzeak eta erosketa kostuen goratze masiboak, portutik ateratzen diren trafiko bolumenak murriztea inposatu dute. Fenomeno egoera zail hori oraino damugarriagoa da, urte hastapenean Errusiatik zuzenean altzairu trafiko berria Baionara etortzen hasia...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/16

Saminago!

Erretreta solas, joan den astean izan diren manifestaldi handiekin, giroa aitzina samindu da eta ez guti! Sindikatuak beti berdin tematsu, ez dutela barkatuko! Ez dutela barkatzen ahal ere! Gobernuak bere aldetik berak burutan duen hura baizik ez aditzen! Aise egiten elkorrarena eta itsuarena ere berdin! Artetan zurikeria zonbait sakatuz jendea nolazpait lausengatu nahiz! Bakoitxak bere gustukoa duen hura baizik ez ikusi nahi beraz! Egunak jin eta egunak joan, funtsezko aitzinamendurik ez batere! Zalaparta zonbait eskuin eta ezker, ez baitute deus onik ekartzen! Hara zertan giren hoinbeste denboraren buruan! Ez dea lotsagarri azkenean?

Joan den asteko manifestaldien berezitasun aipagarria: anitz tokitan emazte talde zonbait zirela denen aitzinean eta biziki berotuak, emazteak litazkeela galtzaile handiak gobernuaren xedeak gauzatzen balira.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/16

Baietz!

Horiek hola, solasketa luze batzuen ondotik, zenaturrek onartu dute, macrontiar eta eskuindar ados jarririk, gobernuak galdetzen zioten bezala erretretaren hartzeko adina bi urtez gibelatzea kasu gehienetan, 62 urtetarik 64 urtetara beraz. Beroan bero, legegai guzia ere onetsi dute, 195 boz alde eta 112 kontra. Elisabeth Borne gobernuburua loriatua! Kasu, ez luke sobera espantu egin behar halere! Sindikatuek aldiz daukate onarpen horrek ez duela deusik kanbiatzen. Bainan hori ondoko egunetan da ageriko. Anartean, bazterrak beti berdin nahasiak daude.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/16

Balio ote du?

J-B D

Behar ote dugu berriz azpimarratu, horrek zerbait balio ote du denen buru, joan den aste hortan ere zoin desberdinak izan diren parte hartzearen gainetik agertu xifreak? Marseillan konparazione, polizak erran du 24.000 zirela nunbait han, CGT sindikatuak 240.000, heldu baita hamar aldiz gehiago!Nor behar da sinetsi? Nor sinesten ahal ere da? Ez ote dira denak ere jende xeheaz airoski trufatzen?Batzuk xifreak azkarki handituz eta besteek itsuski ttipituz? Joan den egunean, zonbaitek absolutuki erakutsi nahi jendearen parte hartzea aitzineko aldietan bainan ttipixagoa zela, eta beste zonbaitek alderantziz handixagoa izan dela? Hola segituz, norat ari gira bestenaz? Hiri handietan dira oro har desberdintasun harrigarrienak agertzen. Baionan berean ere haatik frango handiak! 13.000 jende polizaren arabera, 23.000 antolatzaileen gustuko! Nun dira kondu xuxenak, hein bat xuxenak bederen, ez badira ere arrunt hala izaiten ahal?

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/16

Itsusia

J-B D

Frantses legebiltzarrean, eskuindar baten solasak ez bere gustukoak kausiturik, Eric Dupont-Moretti justiziaren ministroak gaitzeko pettoa egin du, jestu tzar itsusi batekin batere funtsik gabe. Eta denak harrituak, holako gauza hau ezin onetsia dela-eta! Bestenaz ere ministro baten partetik, ministro hori fama handiko gizona delarik bestalde. Berari ere dolutu zaio naski bere jestu oker eta makur hori, hala aitortu du behin. Beste asko haatik ez dira batere ados, holako aitorpenik ez dute onesten, eskasegia dela,eta deblauki diote untsalaz ministroak behar lukeela bere kargua utzi, lehen bai lehen utzi eta umil umila jarririk. Eta beraz gobernutik ateratu denbora guti barne! Gobernuburuak ere deblauki erran du holako jestuak ez direla onartzen ahal. Bainan hortan geldi batere urrunago joan gabe?

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/16

Marcel Amont

J-B D

Marcel%20Amont

Joan den ortzegunean pausatu da Marcel Amont kantari guziz jeinutsua. 94 urte heldu den hilabetean bete beharrak zituen. Bordelen sortua bainan aitamak biarnes baserritarrak. Bera ere beti Biarnoari errotik atxikia egona, biarnesa mintzo, ttipian ikasia familian, eta beti atseginekin erabiltzen zuena, bere kantu famatu zonbait ere mintzaira hortan plazaratuak. Idazle fina bestalde, hamaika liburu ba agertaraziak, gizon laketa eta xintxoa, biziki jendekina.

Irakurri segida

Gogoa hazi | 2023/03/16

Eliza eta Estatua

Jean-Louis Davant

Peiok azken aldian oroitarazi digu klerikalismoak Eliza katolikoari barnetik zer kaltea egiten dion, buruzagiei heinik gabeko boterea emanez giristino arrunten gain. Ene aldetik aipatuko dizuet Elizak kanpotik jasan duen eragin kaltegarria Estatuarekin ezkonduz J.K.ren ondoko IV. mendean.

Badakigu lehenbiziko III mendeetan giristinoak usu pertsegituak izan zirela Erromako enperadoreen manuz. Baina 313an Constantin Handiak Milanoko Ediktuaz askatasuna eman zien. Erlijio berriaren aferetan sudurra sartu zuen, bereziki Credo delakoa idatzi zuen Kontzilioan (Nizea, 325). Elizaz baliatu zen erromatar Inperioaren batasuna finkatzeko. Ber denboran Eliza zerbitzatu zuen haren gain bermatuz, hari garrantzia emanez. Urrunago joan zen laster Teodosio I Handia: 392an erlijio kristaua Inperioko erlijio bakar izendatu zuen, beste guziak debekatuz. Elizako kargudunak Inperioko kargudun bilakatu ziren ber denboran, apezpikuek prefet gradua ukan zuten.

Opari pozoitsua! Gutiengoan zauden ...

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2023/03/16

Argentina: 17 urteko mutikoak EHra euskara eta dantzak trebatzera jin nahi

Joseba Etxarri

Argentina:%2017%20urteko%20mutikoak%20EHra%20euskara%20eta%20dantzak%20trebatzera%20jin%20nahi

Euskara eta euskal dantzak ikasi eta trebatzeko aukera, hori da Argentinako Tandilgo Euskal Etxetik Unai Hernandez Minaberry gazteak luzatzen duen deia eta eskea. Dagoeneko aski trebea da euskal dantzetan eta euskara kontuetan ere poliki hasia da, izan ere erraintsa eta giroa etxean baititu, Carolina bere ama euskara irakaslea izanik; euskarak eta euskal kulturak denbora dezente hartzen dute bi belaunaldiz erreferentzia Argentina ukan duen familia euskal-argentinar huntan, Euskal Herriko erroak bereziki Ortzaizen ezarririk. Baina orain arte euskal etxe eta euskal dantza talde bateko parte hazi izanak, Argentinan, horrexek, gehiago galdegin dio Unairi, urrats berrien ematea, eta Euskal Herrira etorririk bertan ikasi eta praktikatzea: euskara eta probintzia bakoitzeko dantzak.

"Kaixo. Nire izena Unai Hernández Minaberry da eta 17 urte dauzkat. Baionan jaio nintzen baina Argentinan bizi naiz urte bat nuenetik. Tandilgo euskal etxearen dantza taldean dantzatzen dut txikia nintzen...

Irakurri segida

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2023/03/16

Herriko kontseilua - BLE bilkura - Sorospen ikastaldia

Herriko%20kontseilua%20-%20BLE%20bilkura%20-%20Sorospen%20ikastaldia

Herriko kontseiluko bilkura

Martxoaren 15ean (19:00), asteazkenarekin herriko kontseiluko bilkura iraganen da, Bil Toki gelan. Aipatuko diren gaiak: 2022ko abenduaren 19ko herriko kontseiluaren aktaren onarpena.

- Hautetsien urteko sarien zerrenda laburbildua.

- Larrungo mediateken sarea: karta bakarraren proiekturako sareko kide diren Herriko Etxeen arteko finantza partaidetzako hitzarmena.

- Artzaintzari buruzko diagnostikoa, elkartze-hitzarmena eta eskaera bateratua (2022ko irailaren 19ko deliberoaren osagarria).

- Euskal Elkargoko elkar arteko zerbitzuari atxikitzea, helbideratzea eguneratzen laguntzeko.

- Estatuarekin Sozialeko Aniztasun Hitzarmenaren izenpetzea.

- Azkaine, Ziburu eta Donibane Lohizuneko herriarteko "natura-gune minbera" baten sortzea.

- 2022ko ontasun eroste eta saltzeen bilana.

- 2022ko ekitaldiko kudeaketaren bilanaren onarpena: herriaren buxet orokorra.

- 2022ko ...

Irakurri segida

Ba ote dakixu? | 2023/03/16

Irakeko gerla (3/3)

Gilen Bacho

Irakeko%20gerla%20(3/3)

2003ko otsailaren 14ko Hans Blix eta Dominique de Villepin-en hitzaldiek ez zuten amerikar administrazioa konbentzitu, ez eta ere amerikar iritzi publikoa. 2001eko atentatuak oraino hurbilegi ziren eta Bush administrazioaren propaganda, “terrorismoaren kontrako gerlari” buruz, sobera azkarra zen. Beldurra alde batetik eta mendekatzeko nahia beste aldetik azkarregiak ziren. Orduan, boz bakar zenbait salbu (zenatur gazte eta ezezagun bat haien artean, Barack Obama deitzen zena...), amerikanoak oro

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2023/03/16

Euskararen egoera soziolinguistikoa - Eskoletan izen emaitea - Baiona 2023ko besten afixaren irabazlea

Euskararen%20egoera%20soziolinguistikoa%20-%20Eskoletan%20izen%20emaitea%20-%20%20Baiona%202023ko%20besten%20afixaren%20irabazlea

Euskararen egoera soziolinguistikoa

Biltxokon, martxoaren 21ean (18:00), Jakinola elkarteak Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko presidentea gomita du. “Euskararen egoera soziolinguistikoa - Zein harreman dugu euskararekin?” gaiaren inguruan hitzaldia eskainiko du.


2023-2024 eskoletan izen emaitea

Baionako hirian 2.500 ikasle dira, 22 eskola publikotan banatuak, azken sartzean 300 haur gehiago. Heldu den sartzerako izen emaiteak hasiak dira. Herriko Etxeak 3-11 urte bitartekoen hezkuntzari eskainitako 2022ko aurrekontua 9 milioi eurokoa da, %50 eskolen funtzionamendurako (4,5 milioi euro) eta beste erdia eskoletan lan egiten duten190 herriko langileen soldata masa.


Baiona 2023ko besten afixaren irabazlea

2023ko besten afixa lehiaketa bururatu da, 14.000 pertsonek bozkatu dute. Bretainian bizi da Régis La Joie, Nitch izenarekin ezagutu ilustratzaile profesionala da lehen a...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/03/16

BOST AXOLA!

EPELONDO

Ikusi dugu denek Justizia ministroa diputatu bati bras d’honneur delakoa eginez ihardesten, ez behin bakarrik, baina bietan. Aberatsenen aldeko gobernua izateaz gain, bulgaritatez hantua da, bortxaketa eta abusu zantzuak dituzten ministroak beti karguetan dira, interes gatazkak dituztenak halaber. Arrogantzia larria erakusten dute, bereziki gaur, jendea karrikara trumilka jaisten den egun hauetan, erretreten erreforma injustuaren salatzeko. Martxoaren 7ko manifestaldi erraldoien biharamunean jakinarazi dute ez dutela amore emango eta kontu publikoen ministro den Gabriel Attalek atzerritik datozenek dirutza sozialak eskuratzeko epea behar du sei hilabetetatik bederatzietara luzatu. Aldi berean murriztu dituzte langabezia saria hunkitzeko denborak bai eta langabezia sariak ere... gure soldatetan langabeziarako kotizatzen ez bagenu bezala! Funtsean, prestazio horiek guztiak estatuaren opari gisa aurkezten zaizkigu baina guhaurek pagatzen ditugu hilab...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/03/16

Eski ateraldia 4. eta 3.endako!!

Piarres Larazbal Kolegioa

Eski%20ateraldia%204.%20eta%203.endako!!

Otsailaren 25ean, larunbatez, 3. eta 4.eko ikasleekin eski ateraldia burutu zuen kolegioko Olagarroa kirol elkarteak, Gouretten.

Denek goiz esnatu behar ukan zuten, baina egunak merezi izan zuen, argitu ahal ikusi zuten egun bikaina zutela.

Goizeko 6:00etan abiatuz, 9:00ak aldera mendi txurietara iritsi ziren. Bertan taldeetan ezarri, materiala hartu eta pistetara! Eguerditan pausa bat egin zuten, elkarrekin piknikatuz eta berriz pistetara, arratsaldeko 15:30ak arte gutti gora behera. Arratseko 7:30ak inguru, etxeetara sartu ziren.

Eguraldia lagun eta elurra goxo izanik, parte hartzaile guztiek gozatu ederra hartu zuten: 51 ikasle eta 6 heldu, haien mailaren arabera, talde ttipitan banaturik.

Egun ezin hobea!!

Mila esker ateraldian parte hartu duten ikasle guztiei eta nola ez, ateraldia egin dadin laguntza eman duten langile eta laguntzaile guztiei!

Aupa Piarres Larzabal kolegioko eskiatzaileak!

Irakurri segida

Orotarik | 2023/03/16

Sarako ihauteriak eskolan ere

Sarako San Josepe eskolako ikasleak

Sarako%20ihauteriak%20eskolan%20ere

Otsailean ihauteriak 2 manerez ospatu ditugu. Lehenik herrian eta gero eskolan ere.

Bakantzak aitzin, 3 afixa egin ditugu, Herriko Etxeak Sarako lezeetan proposatzen zuen erakusketan parte hartzeko.

Gure afixek 3 ihauteriko pertsonaia presentatzen zituzten: Joaldunak, Hartza eta Zanpantzar. Otsailaren 24an, ostirala, egun osoan eskolan besta egin dugu.

Hasteko mozorrotu gira eta goiza taldeka pasatu dugu, aktibitateak egiteko eta eskola apaintzeko: maskak, marrazkiak, jokoak, girlandak.

Arratsaldean 4 haurren ikusgarri ttikiak presentatu dizkigute eta gero haur guziek dantzak egin ditugu: zazpi jauziak, marmutxa eta polka.

Astea krakada handi batekin bukatu dugu.

Irakurri segida

Orotarik | 2023/03/16

Uniformea eskolan

Gilles - Baionako Gau Eskola

Uniformea%20eskolan

Aspalditik aipatua izan da uniformeen erabilera eskoletan, bainan orain arte ez da deusik egina izan eta egoera berdina egon da. Halere, argudio batzuk badira uniformeen alde.

Adibidez, gazteei moda gustatzen zaiela argi da, bainan soineko marka ezagunenak biziki garestiak dira eta ezin dituzte buraso guziek erosi. Ez litzateke gehiago arazorik izanen uniformearekin, desberdintasun sozialak desagertuko lirateke eta gainera merkeago litzaieke familiei. Bestaldetik, eskolaren irudia hobetuko litzateke zeren eta harro balirateke ikasleak.

Alta, batzuk erantzunen dute uniformearen erabiltzea ikasleen nortasunaren aurka izango litzatekeela: alabaina, zinez nor diren bilatzen dute nerabeek eta modak bide honetan laguntzen ahal ditu. Bestaldetik, beharbada ikasleei oroitaraziko die armadaren giroa eta uniformearen janzteari uko egin diezaiokete.

Zernahi gisaz eta argudio oro kontuan harturik, argi erran daiteke beste herri batzuk (Espainiak, Ingalater...

Irakurri segida

Herriz Herri - Biarritz (L) | 2023/03/16

Begirada Gurutzatuak edizioa - Akademiatik tartarika hitzaldi

Begirada%20Gurutzatuak%20edizioa%20-%20Akademiatik%20tartarika%20hitzaldi

Begirada Gurutzatuak edizioa

2012az geroztik, “Begirada Gurutzatuak” dantza sorkuntza garaikidea laguntzeko gertakaria da. Malandain Ballet Biarritz, Bilboko Fundazioak eta Portugaleko Kale de Vila Nova de Gaia konpainiak antolatu ekitaldia, Miarritzen iraganen da martxoaren 22tik 25era.

Ikusgarriak, martxoaren 23an (21:00), 24an (21:00) eta 25ean (19:30) Colisée gelan iraganen dira. Horrez gain, topaketak eta errepetizio publikoak eskainiak dira. Martxoaren 25eko eguna lurraldeko dantzari gazteeri eskainia zaie. Tailerren eta jendaurreko aurkezpenen inguruan elkartzeko eta elkar trukatzeko aukera izanen da.

Egitarau osoa malandainballet.comwebgunean aurki daiteke.


Akademiatik tartarika hitzaldi zikloa

Asier Amezaga Etxebarriak "Gabriel Aresti eta euskal kultura-esparrua (1953-1975)" liburua aurkeztuko du, martxoaren 23an (18:00), Mediatekan. Eusko Ikaskuntza eta Euskal Herriko Udako U...

Irakurri segida

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2023/03/16

Kolpeka! - Ez ahantzi behar

Kolpeka!%20-%20Ez%20ahantzi%20behar

Kolpeka!

Auzo batzuen arteko kalapita samur bat izan da Ziburun. Bi aita-seme kolpatuak. Bat esku batean, bestea bisaian. Semeak bere aitamen xakurra eremaki zuen soka bati estekatua. Motodun batek aurtiki du eta kolpatu xakurra. Hortarik hizkatu dira eta laster joka hasi! Ondo hartako beste bizpahiru lagun ere partzuer naski, ikerketak aitzina segitzen du zer nola eta norekin gertatu den hobeki finkatu beharrez.

Ez ahantzi behar

Auzoaldeka muntatu batzordeen biltzar nagusiak hor berean ditugula, hori ere ez dugu ahantzi behar. Lehena astelehenean, martxoak 20 Zokoan, AGAZ elkarteak bere ariketa berezientzat zuen biltokian, Zokoa eta Untxin auzoaldetako jendeentzat. Bigarrena, ondoko asteazkenean, martxoak 22, Bordagain dorrean, Bordagain eta Sopitenia aldeko biztanleentzat. Bi bilkurak tenore berdinean iraganen dira (18:30).

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2023/03/16

Herriko kontseilua (segida) - Idazketa tailerra - Sari handia - Libertimendua

Herriko%20kontseilua%20(segida)%20-%20Idazketa%20tailerra%20-%20Sari%20handia%20-%20Libertimendua

Herriko kontseilua (segida)

Joan den astean jadanik kontseiluan eztabaidatu puntu batzu aipatu ginituen, horra hemen bilkura horren segida.

- Ondotik diru harat-hunatak kudeatzeko molde egokiago batzu erabiltzea onartu da.

- Obren ondorioz larunbat goizeko merkatua tokiz aldatua da eta jende guttiago heldu da. Deliberatu da komertsant horiek ez dutela tokia pagatuko ekainaren 30a arte.

- Behar orduan “vacataire” edo epe laburreko langilea hartzeko baimena eman zaio auzapezari.

- Kaperaren arraberritze obren diruztatzeko mezenasgoa erabiltzeko konbenioa adostu da.

- Beti kaperaren arraberritze lanak bideoz erakutsiko dituen “Video Club Pyrenées” elkartearekinkonbenioa izenpetuko da.

- Lekuineko ezker paretaren erabilpena pagatuko da, errugbi klubaren entrenamendu saioentzat. Hautetsi abertzaleak ez du bozkatu.

- Herrian nunahi aurkitzen diren zigarreta muturren hobeki kudeatzeko Tree6clope eta Alcome egiturekin...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2023/03/16

Ganer hustea - Euskal soziolinguistika jardunaldia - Eskolako jantokiak - “Hendaia Bizikleta” - Karpeta Urdina

Ganer%20hustea%20-%20Euskal%20soziolinguistika%20jardunaldia%20-%20Eskolako%20jantokiak%20-%20a€œHendaia%20Bizikletaa€%20-%20Karpeta%20Urdina

Ganer hustea

Akelarre dantza taldeak ganer hustea martxoaren 19an antolatzen du, Gaztelu Zahar frontoian. Gertakari horretan bildu etekinak Pragan bidaia baten egiteko erabilia izanen dira.

Ganer hustean saltzaile bezala parte hartu nahi duenak 06-09-59-04-76 edo patxitobiriatu@orange.fr bidez egin lezake.

Akelarreko dantzariek ere taldearentzat mahai bat jarriko dute. Zuen etxeetan emaiteko zerbait baldin bada, gustura hartuko dutela errana izan da, bakarrik saltzeko modukoak direnak.


Euskal soziolinguistika jardunaldia

Martxoaren 23an Gaztelu aretoan, hitzaldi, tailer parte hartzaile eta mahai-inguruez osatu egitaraua proposatua da. Euskal Soziolinguistika Jardunaldian 14 eta 20 urte arteko gazteek euskararekin duten harremanaaztertuko da. Hizkuntzekin dituzten bizipe...

Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2023/03/16

"Saga Ikastola" antzerkia

Saga%20Ikastola%20antzerkia

Arrokagarai ikastolak antolatzen du ostiral huntan, martxoaren 17an, antzerki gaualdi bat Sanoki gelan (19:30). Pantzo Hirigaraik idatzia eta Garazi eta Munhoa ikastoletako gurasoek antzeztua. Jateko eta edateko tokian berean. 10€ sartzea.Salerosketa Boroiren ostatuan.

Irakurri segida

Herriz Herri - Makea (L) | 2023/03/16

Leitzor asiatikoari buruz bilkura

Leitzor%20asiatikoari%20buruz%20bilkura

Ezti Etxea erlezaintza elkarteak, martxoaren 14an, Mindegia salan (20:30) "Asiako leitzorraren kontrako borroka kolektiboa" deitu bilkurara gomita zabaltzen du. Ikusiz intsektu horiek sortzen dituzten kalteak, elkarteak dokumentua prestatu du, horien kontra herritarrek ere parte har dezaten. Primaderako lehen egunetatik erregina sortzaileak nola harrapatu esplikatua izanen da.


Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2023/03/16

Olerkarien Udaberria - Azkeneko ikuskizunak - Adinekoen elkartea - Heriotze

Olerkarien%20Udaberria%20-%20Azkeneko%20ikuskizunak%20-%20Adinekoen%20elkartea%20-%20Heriotze

Olerkarien Udaberria (segida)

Joan den asteko programazioak segida hartzen du ostiral huntan, martxoaren 17an (18:30), Aro-Berri ostatuan. Bertsularien Lagunak elkarteak antolatzen du“Bertsu poteoa”, hunek iragartzen du giro lasai batean harreman aberatsak publikoarekin sortuko direla, baztertu gabe jalgiko diren bertsu koloretsuak. Martxoaren 18an, larunbatean (19:00), “Tapas Arratsa” Larreko kulturgunean, hemen aldiz Arbaso elkartearen ekimenez eskainia da; kontzertua (20:00), Wanda eta Daitoha, azkeneko hunen hitzak ahoskatuak dira rap kantari eta slam dantzari moldean, Wandak bere musika tresnekin emanen du hitzeri doinua. 4 euroko sarrera galdegina da, ez huts egin. Bertzalde ostiralean, Arretxea kolegioko ikasleek ahoskatuko dituzte olerki batzu Herriko-Etxean, saltegietan eta Karrikarte egoitzan.


Azkeneko ikuskizunak

Asko izan baitira, merezi dute begi kolpe bat. Hauetan martxoaren 5ean iragan den euskaraz...

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2023/03/16

Zangoak Arin - Eskuen lana - Herriko zentro soziala - Sara Korrika - Kirola

Zangoak%20Arin%20-%20Eskuen%20lana%20-%20Herriko%20zentro%20soziala%20-%20Sara%20Korrika%20-%20Kirola

Zangoak Arin

Martxoaren 9an Zangoak Arin elkarteak Lesakan ibilaldia egin du. Ondotik ibiltariak Lesakako Linduren Borda sagarnotegian bazkaldu dira, 25 baziren, beti bezala bazkari ederra egin dute eta lauak aldean etxera itzuli.

Eskuen lana

Taldeak egiten du kukuso eta dendari erakusketa bat martxoaren 19an, igandez (10:00-18:00), Lur Berri gelan, sarrera urririk. Gauza ederrak ikusteko eta erosteko izanen dira.

Herriko zentro soziala

2023 urteko buxeta bozkatu du, 51.000€koa da. Bertzalde gan den urtean bezala formakuntza bat proposatzen du, 16 urtetik goiti duten herritarrentzat, hori da istripu bat delarik zer egin behar den ikasteko:

- Apirilaren 15ean, larunbata 10 presuna gehienik.

- Urriaren 7an, larunbata 10 presuna gehienik.

Zuen izena ematean, hautatu eguna. Izena ema...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2023/03/16

“Bizi Filmak” - Elikaduraren Astea - “Urruñan bizi” - Hondakin geldoen gunea - Mus - Pilota

a€œBizi%20Filmaka€%20-%20Elikaduraren%20Astea%20-%20a€œUrruAan%20bizia€%20-%20Hondakin%20geldoen%20gunea%20-%20Mus%20-%20Pilota

“Bizi Filmak” Itsas Mendi zineman

Etxepare lizeoak eta Iparra-Hegoak Bizi Filmak izeneko euskarazko filmen emanaldia antolatu dute hilaren 17 eta 18rako, Itsas Mendi zineman. Martxoaren 17an, ostiralarekin (19:00), honako dokumentalak emanen dituzte: “400 ordu”, “Seaska, ikastolaz haratago” eta “Irlak” eta segidan honako film laburrak: “Azken emanaldia”, “Eskeip-Geim” eta “Ainarak”. Sartzea urririk. Martxoaren 18an, larunbatarekin (11:00), honako filmak emanen dituzte: “Erraiak” (33’) eta “Bi arnas” (58’). Sartzea: 4 euro.

Tokiko Elikaduraren Astea

Hilaren 6tik 12ra Tokiko Elikaduraren Astea herrian izanen da. Hilaren 10ean, ostiralarekin (19:30), film bat emanen dute Itsas Mendi zineman, film horretan laborantza biodinamikoan aitzindari diren emazte mahastizainen lana aztertuko da. Hilaren 11n, larunbatarekin, herriko mer...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2023/03/16

Hiribehere auzo batzorde biltzarra - Mintzaldia - Kantaldi-musikaldi - Loto

Hiribehere%20auzo%20batzorde%20biltzarra%20-%20Mintzaldia%20-%20Kantaldi-musikaldi%20-%20Loto

Hiribehere auzo batzorde biltzarra

Hiribehere Sokorrondo auzo batzordea joan den ortzegunean bildu da, Mailiarenean. Aipatua izan da Hiribehereko karrika nagusiaren antolaketa, heldu den udazkenean segituko dena, Guadalupia eta Haltiako malda azpirainoko zatia. Bainan Leihorrondo bide juntan egin beharra den biribilgunearen afera ez da aitzinatzen, tokiko lur jabe batek onartzen ez duelako lur zatitxo bat saltzea. Herriko Etxeak administratibo erabakiak hartuak ditu interes publikoaren izenean, bainan luze doa sail hortan gauzen trenkatzea.

Aipatu ere da Lota jauregiaren inguruko parkearen antolaketa. Dirudienez gaurko egoeran elbarrituek zailtasunak dituzte beren kadirekin parkean ibiltzeko. Batzordea saiatuko da hori gauzatzen aurrekontu partehartzaile proiektuetan. Ondoko aste horiek erranen.

Beste aipagaietan ere zen gazte kontseiluak martxoaren 26an, herri erdian eginen duen hondarkin biltze eta garbiketa. Hondarkin biltze hori segituko da e...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aldude (NB) | 2023/03/16

Euskal Herriko mus txapelketa

Euskal%20Herriko%20mus%20txapelketa

Joan den igandean, Alfaro ostatuko Joko Berrin, 60 bat talde geldi-geldia musean arizan dira Euskal Herriko mus txapelketako Baxe Nafarroako finalean. Azpimarratzekoa da gisa hortako gertakari batentzat, tokia egokia dela.

Horietarik 16 taldek 7 probintzietako finala jokatuko dute, ondoko ebiakoitzean Zornotzan. Gure ibarretik 2 talde sailkatu dira, horietan Goyhenetche-Salabaras eta Arambel-Harispe.

Nork daki, egun batez, Pazko asteleheneko museko final handia Alfaro ostatuko Joko Berrin joka litaike. Zendako ez?

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2023/03/16

Okindegia berriz irekia - Itsasutik Aiherrara oinez

Okindegia%20berriz%20irekia%20-%20%20Itsasutik%20Aiherrara%20oinez

Okindegia berriz irekia

Zenbait hilabetez hetsirik egonik, Aiherrako Gozategia okindegia joan den astelehenean berriz ireki da. Hazparneko “Ogi bihia” okindegiak du segida hartu, obra batzu egin ondoan. Berri ona dudarik gabe, herritarrek tokian berean ogia erosten ahalko baitute. Okindegia egun guziz irekia da, astelehenetik ostiralera goizetan (6:30-12:45), arratsaldetan (16:00-18:30) eta asteburuetan (6:30-12:45).

“Ogia Bihia”, Hazparneko Bidart familiaren historia da, jadanik hiru belaunaldiren inguruan kontatzen dena. Beñat sortzailea, bere semea Adrien eta orain Christophe eta Sébastien, lehena fabrikazioaren arduraduna da eta bigarrena kudeaketarena. Gaur egun 30 langilek lan egiten dute, 28k Hazparnen eta bik Aiherran. Antolakuntza berriaren arabera, Aiherran ogi biologikoa eginen dute eta Hazparnen gaineratekoa, bixkoxtegia barne. Haatik, Hazparneko eta Aiherrako 2 saltegietan denetarik erosten ahalko da.

Aiherrako okindegia irek...

Irakurri segida

Herriz Herri - Bunuze (NB) | 2023/03/16

Oztibarreko Libertimenduak

Jaz ez bezala, aro ezin hobearekin iragan da Bunuzeko plazan gure libertimendua osagai guziak zauzkalarik bikaina izaiteko: jokolari gazte trebe ozarrak, kantari, bertsulari, dantzari, janari, edari, giro ona eta ikus-entzule jendalde ederra.

Goresmenak Bunuztar Xoriak elkarte bizkor kudeatzaileari, Oztibarreko Ikastolari eta bereziki Jean-Marie Irigoin ibarlar oholtza zuzendariari!

Irakurri segida

Herriz Herri - Garrüze (NB) | 2023/03/16

Maddi Detchart joan zauku!

Duela hiru aste, Garruzen bizi zen Maddi Detchart pausatu da. Irisarri Herriestan sortu zen duela 76 urte eta Garruzen egin du bere bizia, Jean-Denis lagunarekin. Hiru haurren ama zen. Lanaren aldetik, erizain izan da eta ondotik haur artatzaile Departamenduan.

Bere bizi aberatsean nola ez aipa bere engaiamendua nekezian diren jendeeri buruz! Duela 18 urte, hogeita hamar bat laguntzaileekin Amikuzen Bihotzeko Ostatua muntatu zuten. Bazekien jendeen behatzen eta behar den enpatia ukaiten. Jendarte oneko harremana zaintzen zuen. Laguntzaileek preziatzen zuten urteko bilketa egunean, Maddik preparatzen zeien xingar eta arroltzeak.

Ehorzketa egunean, Garruzeko eliza ttipiegi zen familia eta lagunentzat, hain ziren nonbrean etorriak. Huna hemen, bihotzeko ostatuan laguntzaile den André Casetek elizan eman duen lekukotasuna.

Leku...

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2023/03/16

Erakusketa emazteak euskal jendartean - Hitzaldia - Eskubaloia -Osasun Zentroa

Erakusketa emazteak euskal jendartean

Martxoaren 8tik ekainaren 17a arte sorginaren neurriz kanpoko irudietatik edo euskal

emaztearen usaiako klixe ugarietatik urrun, erakusketak jendarte tradizionalean euskal emazteak duen toki berezia aipatzera gomitatzen gaitu. Gizonak bezainbat toki duen etxekoandre hori nor ote da? Euskal jendarteak zer erraiten dauku? Gaur-egun zoin dira emazte modernoen zorteak?

Bask’Elles elkarteak, Marika Gizbers karrikako artistak eta Anne Marie Lagardek“Le matriarcat basque” liburuaren idazleak, eraman duten ikerketa lanari esker erantzunak emaiten dituzte. Ospitaleak gomitatzen gaitu kontakizun historikoez, emazteen lekukotasunezeta artisten behakoez osatutako erakusketaren bisitatzera.

Erakusketaren bisita bateratua martxoaren 17an (10:00) iraganen da, iraupena oren bat eta erdi, prezioa 3€, urririk 8 urtez pekoentzat.

Hitzaldiak

“Emazte protagonistak Euskal Herriko h...

Irakurri segida

Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2023/03/16

Txotxongilo ikuskizunak Artetxean

Martxoaren 17an ostiralez (17:30), 2 ikusgarri beharrak dira Artetxean. “Basajauna” 3-6 urtekoentzat Ixabela Millet-ekin eta “Lurraren Xuxurla” 6-11 urtekoentzat Xantal Barneix-Elizagarai animatzaile,txotxongiloen egilea delarik Battitt Halsouet artista, Izturitzen bizi dena.

Ikusgarriak 2 geletan tenore berean emanen dira. Sartzea: 5 euro edo eusko, helduentzat urririk. Ondotik xokolate-esne eta matahamiak salgai izanen dira. Antolatzailea Arberoa ikastolako “Euskaraz bizi” taldea da.

Irakurri segida

Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2023/03/16

Ipuin kontaketa - Erakusketa

Ipuin%20kontaketa%20%20-%20Erakusketa

Ipuin kontaketa

Martxoaren 23an (19:30), Espelletenian ipuin kontaketa gaualdiaXan Errotabehereren“Hitza hezi bihotza hazi”liburuaren inguruan iraganen da.

Gau goxo baten pasatzeko aitzakia.

Erakusketa

Beti Espelletenian, hilabete huntan eta apiril osoan Eliane Heguiaphalen “Ihaute denbora” argazki erakusketa ikusteko parada emana da. Egun guziz ibiltzen ahal da, salbu astelehenetan.

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2023/03/16

Heriotze - Ukrainaren alde - Suhiltzaileak bolondres beharretan - "Alaba" filma - Itxaro Borda - Xan Mousques

Heriotze%20-%20Ukrainaren%20alde%20-%20Suhiltzaileak%20bolondres%20beharretan%20-%20Alaba%20filma%20-%20Itxaro%20Borda%20-%20Xan%20Mousques

Heriotze

Talde batekin mendian zabilan 70 urteko emazte bat bihotzeko bulta txar baten biktima izan da aitzineko astearte arratsaldean, Oilandoi peko aldean, “Toki Lepo” inguruetan. Ez dute sokorritzaileek salbatu ahal ukan. Kostaldekoa zen.


Ukrainaren alde

Denek dakigun bezala, Ukrainako jendeak zinez laguntza beharretan dira eta hauen artatzeko gure Herriko Etxean erremedio bilketa bat antolatua da. Zuen emaitzak bulego tenoretan ekar ditzakezue.


Suhiltzaileak bolondres beharretan

Baigorriko kasernak suhiltzaile behar handia du. Kopurua mugatua du eta heldu diren urteetan erretreta hartzeak izanen direla ikusirik, heien zerbitzu eta ibilmoldeak ahulduko dira ez baldin badituzte partaide berriak atzemaiten. Gaiaren aipatzeko eta ofizioaren presentatzeko, informazio bilkura eginen dute martxoaren 20an, astelehenez (19:30), kasernan berean. B...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2023/03/16

Bañolet filma - Bizitza berri bat Pirinioetako harri lehorrarentzat?

BaAolet%20filma%20-%20Bizitza%20berri%20bat%20Pirinioetako%20harri%20lehorrarentzat?

Bañolet filma

Paxkal Irigoyen eta Maia Iribarne dira Bañolet filmaren egileak. Lehen bi emanaldiak Vauban zinegelan iraganen dira, martxoaren 17an, ostiralez (20:30) euskara hutsean eta martxoaren 18an (20:30) azpitituluarekin.

"Luixa eta bere lagunak, Bañoleten handitzen dira. Herri berezi huntako haurrek 11 urte betetzen dituztelarik, zeremonia garrantzitsua prestatzen dute. Haurtzarotik heldutasunera pasatzeko egun handia hurbiltzen ari da...".

Errana denez ondotik sorpresa bat izanen da… beraz ez hutsegin!


Bizitza berri bat Pirinioetako harri lehorrarentzat?

Donibane Garazin Pirinioetako Lan Elkartearen ekimenez 30 bat entitate elkartu dira. 2018an UNESCOren ondare gisa ezagutua, harri lehorreko eraikuntza teknikak sektorea indartu dezake, lanpostuak sortu, ingurumenaren alde ere eragin dezake.

Batzuetan arbasoen tekniketara itzultzea bateragarria izan daiteke, gaur-egun aurre egin behar dit...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2023/03/16

Erretreta erreformaren kontrako manifestaldi jendetsua - Etorkinen biltzar nagusia

Erretreta%20erreformaren%20kontrako%20manifestaldi%20jendetsua%20-%20Etorkinen%20biltzar%20nagusia

Erretreta erreformaren kontrako manifestaldia Donapaleun antolatua zen, martxoaren 7an, astearte arrastirian. ELB, LAB, FSU, Solidaires eta erreformaren kontrako lekuko taldeek parte hartzera deitua zuten. Deialdia entzuna izan da, antolatzaileek uste zuten baino jende gehiago bildu baita. 350-500 artean ziren, Amikuzetik eta Xuberotik jinik. Erretreta erreformaren kontra gobernua gibelaraztea posible dela oihukatua izan da.

Herriko itzulia egin ondoan, manifestaldia Herriko Etxearen aitzinean bukatu da.


Amikuze etorkinekin” elkartearen biltzar nagusia

Elkarte hau 2017an sortu da migratzaileen laguntzeko. Iparraldeko beste hamar elkarte bezala, Etorkinekin-Diakite federakuntzan parte hartzen du. Badakigu anitz migratzaile pasatzen direla Baionatik eta behar handiak badirela sail hortan. Lekuko elkarteak lurraldeka ant...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016